Joan eduki nagusira
BBVAren home
  • Pertsonak
  • Autonomoak eta enpresak
  • Egin zaitez bezero
  • Atzitzea Atzitzea Atzitzea
  • Menua Itxi
Emaitzak
Hasiera
  • Kontuak
  • Txartelak
  • Hipotekak
  • Maileguak
  • Aseguruak
  • Pentsio-planak
  • Inbertsio funtsak
  • Gordailuak
  • Inbertsio zorroak
  • Aurrezki aseguruak
  • Burtsa eta merkatuak
  • BBVA Autorenting
Gonbidatu Lagun Bat Plana
Bulegoak eta kutxazainak
BBVA Newsroom
Probatu BBVA bezero izan gabe
  • Español
  • Català
  • English
  • Galego
  • Euskara
Pertsonak Autonomoak eta enpresak
  • Hasiera
  • Kontuak
  • Txartelak
  • Hipotekak
  • Maileguak
  • Aseguruak
  • Pentsio-planak
  • Inbertsio funtsak
  • Gordailuak
  • Inbertsio zorroak
  • Aurrezki aseguruak
  • Burtsa eta merkatuak
  • BBVA Autorenting
Sakatu enter
Iradokizunak

    Esperientziak

    • Bankua Aldatzeko Zerbitzua

      Bankua Aldatzeko Zerbitzua

      Aldatu BBVAra, eta geuk egingo ditugu zugatik gestio guztiak

    • Probatu BBVA bezero izan gabe

      Probatu BBVA bezero izan gabe

      Ikusi kontu bat ireki gabe eskura dituzun BBVAren app-aren funtzionaltasunak.

    • Bizum

      Bizum

      Bidali eta jaso dirua mugikorretik eta berehala. Mezu bat bidaltzea bezain erraza.

    • Nire egunerokotasuna

      Nire egunerokotasuna

      Kontsultatu zure diru-sarrera eta gastuak, kategoriatan eta azpikategoriatan banatuta.

    • Ordainketa mugikorra

      Ordainketa mugikorra

      Utzi eskudirua eta ordaindu erosketak mugikorrarekin.

    • BBVA Valora

      BBVA Valora

      Auto baten, etxebizitza baten eta askoz gehiagoren prezioa baloratzen laguntzen dizugu.

    Probatu BBVA bezero izan gabe

    Ezagutzera gonbidatzen dizugu
    Interesatzen zait
    Gonbidatu Lagun Bat Plana Bulegoak eta kutxazainak BBVA Newsroom Probatu BBVA bezero izan gabe
    Atzitzea Atzitzea Atzitzea
    • Español
    • Català
    • English
    • Galego
    • Euskara
    Egin zaitez bezero
    Sakatu enter
    Iradokizunak
      PUBLIZITATEA
      UUUU/HH/EE
      Bikotekideak irribarretsu euren terrazan tea hartzen

      Casa Eficiente Tasa Finkoko Hipoteka

      Energia aurrezten duten etxeentzako kuota finkoa

      %4,05eko ITNaren tasa finkoa 15 urtera.

      %4,72ko UTBa.

       

      Lehen 6 hilabeteetan %1eko hobaria aplikatuko diogu ITNari. 

      • Irekitze-komisiorik gabe.
      • Notaritza, gestio eta erregistroko gasturik gabe.
      • Zure kuota hobetu dezakezu BBVAren beste produktu batzuekin.
      • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagirian A edo B kontsumo-letra duten etxebizitzentzat bakarrik.
      Eskatu azterketa pertsonalizatua

      Ordaindu beti berdin

      Hipoteka berde honek interes-tasa finkoa eskaintzen dizu beti hipotekaren bizialdi osoan.
      • Beste produktu batzuk kontratatuta

        15 urtera arte

        %3,05eko ITNa

        %3,98ko UTBa 15 urtera

        BBVArekin nomina helbideratu eta etxebizitzarako eta ordainketak babesteko aseguruak kontratatuta.

        Ikusi adibidea

      • Beste produkturik kontratatu gabe

        15 urtera arte

        %4,05eko ITNa

        %4,72ko UTBa 15 urtera

        BBVArekin zure nomina helbideratu gabe eta asegururik kontratatu gabe. Lehen sei hilabeteetan, interes tasa izango da %3,05eko ITNa, %3,98ko UTBa.

        Ikusi adibidea

      Eta epe luzeagoa aukeratzen baduzu?

      • Interes-tasa zure Casa Eficiente hipotekarentzat aukeratzen duzun itzulketa-epearen araberakoa da. Horregatik, zifra zehatzeko adibide batzuk azaltzen dizkizugu:

        • 16 eta 20 urte bitartean: %4,15eko ITNa %4,80ko UTBa 20 urtera. Ikusi adibidea.
        • 21 eta 25 urte bitartean: %4,15eko ITNa %4,78ko UTBa 25 urtera. Ikusi adibidea.
        • 26 eta 30 urte bitartean: %4,15eko ITNa %4,75eko UTBa 30 urtera. Ikusi adibidea.
      Etxe eraginkorraren ikonoa
      Etxe eraginkor batekin, urtean 1.000 €-raino aurreztu ahalko duzu berogailu, argindar eta ur gastuetan.

      Nola hobetu zure interes-tasa

      • BBVAren produktu batzuk hobaria ematen dute interes-tasa. Ez da beharrezkoa produktu horiek kontratatzea, baina hipotekan gutxiago ordainduko duzu hala egiten baduzu.

        • Zure diru-sarrerak BBVAn helbideratu eta mantenduta: 600 €-tik gorako nomina edo 300 €-tik gorako pentsioa. Autonomoa bazara, nahikoa duzu zure autonomo kuota helbideratzearekin. 
        • BBVA Allianz-en Arrisku Anitzeko Etxebizitza asegurua: indarrean eta ordainketetan egunean egotea.
        • Mailegua amortizatzeko BBVA Seguros-en asegurua: indarrean, ordainketetan egunean eta zure hipotekaren zenbatekoaren erdia, gutxienez, estaltzen duela. %50a 150.000 € baino gehiago bada, nahikoa da.

        Gogoan izan aseguruek BBVA Allianz Seguros-en eta BBVA Seguros-en aurretiko onarpena behar dutela.

      Bihurtu errealitate zure etxe iraunkorra

      • Finantzatu bere balioaren %80raino

        Zure ohiko etxebizitzarentzat %80raino eta zure bigarren etxebizitzarentzat %70eraino eska dezakezu. Erosteko prezioa eta tasazioren balioa ez badatoz bat, zenbateko horietako txikiena hartuko dugu erreferentziarako.

        Gogoan izan ezen, Casa Eficiente hipoteka eskatzeko, erosi behar duzun etxebizitzak A edo B kontsumo-letra izan beharko duela eraginkortasun energetikoaren ziurtagirian.

      • Eta itzuli 30 urtetan, gehienez

        30 urteko gehienezko epea eska dezakezu hipoteka itzultzeko. Kontuan izan diru-sarrerak dituen titular gazteenaren adina eta hipotekaren epea batuta ezingo direla gainditu 70 urte. Esaterako, titular gazteenak 50 urte baditu, gehienezko epea 20 urtekoa izango da.

        Ordainketa-eguna ez bada izenpetze-egunaren hilabetearen baliokidea, 30 urteko gehieneko epea honela egongo da banatuta: kapitala eta interesak barne hartzen dituzten hileko 359 kuota, gehi hasierako kuota bat, interesena bakarrik.

      Loreen ikonoa
      Etxe eraginkor batekin energia gutxiago kontsumitu eta C02 isuriak murriztu ahalko dituzu.

      Eskatzea oso erraza da

      • Zeure etxea erostea erabaki garrantzitsua da, horregatik laguntzen dizugu prozesu osoan:

        1. Osatu eskabidea zure datu pertsonal eta ekonomikoekin.
        2. Zurekin harremanetan jarriko gara dokumentu batzuk eskatzeko, etxebizitzaren ziurtagiri energetikoa, kasu.
        3. Dokumentu hauek aztertuko ditugu zure hipoteka bideragarria al den jakiteko.
        4. Guztia zuzena bada, higiezina tasatzea izango da hurrengo pausoa.
        5. Hipoteka onartzen bada, notarioaren aurrean sinatzea besterik ez litzateke faltako.

      Aukeratu zure hipoteka BBVArekin, eta hau izango duzu:

      • Grafiko egonkor baten ilustrazioa

        Eskaera eta prozesu digitala

      • Hipoteka-azterketa baten ilustrazioa

        Prezio eta azterketa pertsonalizatua

      • Elkartutako bi pertsonen ilustrazioa

        Une oro lagunduko dizun kudeatzailea

      Eskatu zure Casa Eficiente hipoteka

      Azterketa pertsonalizatu bat egingo dugu konpromisorik gabe.

      Eskatu azterketa pertsonalizatua

      Informazio gehiago behar duzu?

      Baldintzek 2023/02/28ra arte balio dute.

      Hipoteka berdeak dira energia arloan eraginkorra den etxebizitza baten erosketa, birgaitzea edo eraikuntza finantzatzatzera zuzentzen diren hipoteka-maileguak.

      Casa Eficiente hipoteka bat eskatzeko, hau behar da:

      • Erosi nahi duzun etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagirian A edo B kontsumo-letra izatea.
      • Espainian bizitzea.
      • Diru-sarrerak eta ondareak eurotan soilik izatea.
      • BBVAn kontu bat izatea, bertan kargatzeko hileko kuotak eta hipotekarekin lotutako beste mugimenduak. 
      • Hipotekak irauten duen bitartean etxebizitzaren kalteen aseguru bat izatea. Aseguratutako zenbatekoak eta tasazio-balioak bat etorri behar dute, lurzoruaren balioa kanpo dela. Aseguru horrek etxebizitzak sute, leherketa eta arrazoi naturalengatik izan ditzakeen kalteak estali behar ditu, eta ez du zertan BBVArena izan behar. Polizan bankua egon behar da onuradun gisa, ordaindu beharreko zenbatekoarentzat.

      Gogoan izan hipoteka emateko bankuaren aurretiko baimena behar dela.

      Hipoteka eskatzeko prozesuan zaudenean, etxebizitzaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria eskatu behar diozu haren saltzaileari edo energia ziurtagirian espezializatutako enpresa bati.

      Bai, zati bat (gutxienez, 300 €) edo ordaintzeko geratzen zaizuna aurrera dezakezu. 

      Itzuli nahi duzun zenbatekoaz gain, interesak eta zenbateko bat ordaindu beharko dituzu itzulketa aurreratu edo partzialagatiko konpentsazio gisa, Bankuak izan dezakeen finantza-galeraren baliokidea. Galera hori honako hau izan daiteke:

      • Lehen 10 urteetan: aldez aurretik itzulitako kapitalaren %2ko mugarekin.
      • 11. urtetik aurrera (urte hori barne): aldez aurretik itzulitako kapitalaren %1,5eko mugarekin.

      Gogoan izan hori egin aurretik nahitaezkoa dela emango dizugun informazioa irakurtzea. Informazio horretan, zehaztuta azalduko dira itzulketa bakoitzaren ondorioak, aukera bakoitza aztertzeko aukera izan dezazun. 

      Informazioa 30 egun lehenago eskatu behar duzu zure BBVA bulegoan.

      Amortizazio asegurua baduzu eta mailegu guztia itzultzen baduzu, aseguruaren kontratua etengo da. Asegurua zure Casa Eficiente hipoteka iraun zuen baino denbora gehiagoan ordaindu izan baduzu, diferentzia itzuliko zaizu.

      Aukera gisa, onuradun berri bat izenda dezakezu zazpi egun balioduneko epean, aseguruaz goza dezan.

      Tasa finkoko hipoteka batean interesa ez da inoiz ere aldatzen, betiere zure ordainketetan egunean egonez, bankuarekin zorrik ez izanez eta baldintzak betez gero. Izan ditzakezun hobariak, horiek bai alda daitezkeela.

      Etxebizitza baten erosketak bi gastu mota sortzen ditu: hipoteka maileguarenak eta salerosketarenak.

      Hipoteka-maileguaren gastuak bankuak ordaintzen ditu: erregistroa, notariotza, gestoria eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Zerga (EJD). Tasazioa hipoteka maileguaren gastu bat den arren, erosleak ordaintzen duena.

      EAEn ezberdina da; autonomiako araudien arabera, ezohiko etxebizitza bada, EJDZk erosleak ordaintzen du.

      Salerosketa gastuek ez dute zerikusirik hipotekarekin; horregatik, ez ditu bankuak ordaintzen. Hemen dituzu zeintzuk diren gastuak: zergak (Ondare Eskualdaketen gaineko zerga, BEZa edo oinordetzen gaineko zerga) eta gestoria, notariotza eta erregistroari dagozkionak.

      Zure Casa Eficiente hipoteka eskatzeko, zenbait dokumentu eman behar dizkiguzu, esaterako lan-bizitza eguneratua, PFEZren aitorpena edo diru-sarreren egiaztagiri bat, adibidez zure azken 3 nominak. 

      Prozesuan aurrera egitean adieraziko dizugu zein den ekarri behar duzun dokumentazio zehatza.

      Kontratu Aurreko Informazio Fitxa (KAIF) kontsulta dezakezu, gure hipotekei buruzko oinarrizko informazioa aurkituko duzu bertan, eta CBP RDL 6/2012 informazio-dokumentua, hipoteka-bermedun zorren berregituratze bideragarrirako, eta CBP RDL 19/2022 eta ACM, ohiko etxebizitzaren gaineko hipoteka-maileguen interes-tasen igoera arintzeko.

      Horrez gain, BBVA kudeatzaile bat duzu zure eskura zalantzak argitzeko eta prozesuan laguntzeko. Hipoteka mailegua aztertu eta bideragarria dela egiaztatu ondoren, zure kudeatzaileak informazio normalizatuaren Europako fitxa (INEF) emango dizu.

      Frantziar amortizazio sistema erabiliz kalkulatzen dira. Kalkulu sistema horrekin, hilero ordaintzen duzun kuota ahalik egonkorrena da. Interes-tasa aldatzen bada edo aurretiko itzulketak egiten badituzu bakarrik aldatu daiteke.

      Honako formula hau erabiltzen dugu sistema horrekin kuotak kalkulatzeko: (C*i/m)/(1-(1+i/m)^(-m*n)), non C da mailegatutako kantitatea, i da urteko interes-tasa, m da urteko kuota kopurua eta n da mailegua itzultzeko urteak. 

      Adibide bat jartzen dizugu formula aplikatuz. 150.000 €-ko mailegu bat baduzu %2,50eko urteko tasarekin eta 25 urtez hilero hilero (urtean 12 kuota) ordaintzen baduzu, hilean ordaindu beharko duzun kuota 672,93 € izango da. 

      Hona hemen formula, adibideko zifrekin: (150.000x0,025/12)/(1 - (1+0,025/12) ^ (-12x25)) =672,93 €

      Kuota bakoitzean zati bat interesena eta beste zati bat mailegu itzulketarena ordaintzen da. Kantitate bakoitza zenbat den jakin nahi baduzu, era honetan kalkula dezakezu:

      • Kuota bakoitzaren interesak kalkulatzeko, zatitu interes-tasa urteko kuota kopuruarekin, eta biderkatu gero mailegatutako kantitatearekin.
      • Mailegutik zenbat itzultzen duzun (amortizazioa) kalkulatzeko, kendu interesak hileko kuotari.

      Gogoratzen dizugu ezen erabiltzen dugun sistema motarekin (frantziar amortizazio sistema) interes gehiago ordaintzen direla lehen kuotetan eta gutxiago azkenekoetan.

      Zure Casa Eficiente hipotekaren ordainketa betebeharrak ez badituzu betetzen, etxebizitza gal zenezake. Gogoratu halakoetan hipotekaren titularrek beren ondasun eta eskubide guztiak, unekoak ala etorkizunekoak, laga behar dizkiotela BBVAri. Beste abal emailerik balego, esaterako, abal-emaile bat (edo fidatzaile bat), hipotekaren titularren antzera jokatuko dute, kontratuan erantzukizun mugatuagoa ez badute. 

      Gogoan izan hipoteka bat kontratatzerakoan bankuarekin harreman bat sortzen duzula, bi elementuz osatua: maileguaren kontratu nagusia eta hipoteka.. Zertan datzan azaltzen dizugu:

      • Maileguaren kontratu nagusia: erakundeak (hartzekoduna) dirua norbaiti uztean (zorduna) datza.
      • Hipoteka: zordunak edo beste pertsona batek higiezin bat eskaintzen du mailegua itzuliko den berme gisa. Honela, hitzartutako ordainketa-konpromisoak betetzen ez badira, bankuak eraikina sal dezake enkante publiko batean zor zaiona kobratzeko. Dirua sobratzen bada, hartzekodunei ordaintzeko erabiliko da, edo zordunari emango zaio. 

      ITNa (Interes-tasa nominala) da bankuari ordaintzen zaiona dirua mailegatzearen truke. ITNa, normalean, UTBa baino txikiagoa izaten da eta ez du balio hipoteken arteko prezioa alderatzeko, interes-tasa bakarrik hartzen baititu kontuan, eta ez eragiketaren gastu guztiak.

      UTBak (Urteko Tasa Baliokidea) adierazi egiten du finantza-produktu baten kostua; esaterako, maileguak, barne hartuz interesa zein lotutako gastuak eta komisioak. Datu horri esker, hipotekak aldera ditzakezu, zenbait eta txikiagoa izan UTBa, merkeagoa izango baita hipoteka.

      Honek ere interesatu zaitzake

      • BBVA Hipoteka finkoa

        Kuota bera ordainduko duzu hilero, igoerarik gabe, ustekaberik gabe. 
        Informazio gehiago
        Egin zure azterketa pertsonalizatua
      • BBVA Hipoteka aldakorra

        Zure hipoteka, apur bat errazago. Ezagutu bere ezaugarriak, baldintzak eta abantailak. 
        Informazio gehiago
        Egin zure azterketa pertsonalizatua
      • Bankua Aldatzeko Zerbitzua

        Beste banku batetik zure diru-sarrerak eta zure ordainagiriak edo zure kontu osoa ekartzeko modu erraz eta doakoa, BBVA arduratzen baita guztiaz
        Informazio gehiago

      Izan BBVAko bezero

      • BBVAn lagundu egin nahi dizugu zure eguneroko kudeaketekin.
      • Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
      • Gauzak garden, argi eta era arduratsuan egiten sinesten dugu.

      Zer balio du nahi duzun etxeak?

      Jakin ezazu BBVA Valorarekin
      Zure etxebizitzaren gutxi gorabeherako prezioa ezagutu eta horren gogoko duzun etxea ordaindu dezakezun jakin ahalko duzu.
      Kalkulatu balioa
      BBVA Valora etxebizitzaren ikonoa
      Casa Eficiente hipoteka
      Eskatu azterketa pertsonalizatua
      Eskaintzak uneko hilabetean balio du
      1. Hipotekak
      2. Casa Eficiente Tasa Finkoko Hipoteka
      Orri-oina
      • Gehiago BBVA

        • Banku pribatua
        • Gazteentzako BBVA
        • BBVA seniorrentzat
        • BBVA kolektiboak
        • Akziodunak
        • BBVA Research
        • BBVAko enplegua
        • BBVAren agente sarea
        • bbva.com
        • Dibisa eta monetak
      • Azkena

        • Lagundu Ukrainari
        • Promozioak eta eskaintzak
        • Osasun finantzarioa
        • Iraunkortasuna
        • Ciberseguridad
        • COVID-19 laguntzak
        • Bankua Aldatzeko Zerbitzua
        • Zordunketen ordainketa
        • Jaiegunen egutegia
      • Kalkulagailu eta simulatzaileak

        • Mailegu simulagailua
        • Autoaren maileguaren simulatzailea
        • Hipoteka simulagailua
        • Hipoteka subrogazioaren simulatzailea
          Elección kontuaren simulatzailea
          IBAN kalkulagailua
          Soldata kalkulagailua
          Gasolina gastuaren kalkulagailua
          BBVA Valora
          BBVA Invest
      • Erabilgarritasunak

        BBVAn aurkitu duzun ahultasun baten berri eman nahi badiguzu, sakatu hemen, mesedez

        Bulegoak eta kutxazainak

        Lehen urratsak aplikazioan

        Guztia mugikorretik

        Finanzas de un vistazo

        Ekonomia hiztegia

        Apps

        Erabilerraztasuna

      BBVA logotipoa
      Lege-oharra
      Cookieak
      Datu pertsonalak
      Lege txostenak
      Ordainketa zerbitzuak
      Tarifak
      Iragarki taula
      Negozio arduraduna
      • Español
      • Català
      • English
      • Galego
      • Euskara

      Banco Bilbao Vizcaya Argentaria S.A. 2023

      Aukerak sortzen