BBVA Allianz Moto asegurua urtero berritzen da, eta isilbidez berrituko da urtero, data berean.
Asegurua ez berritzea nahi duzunean eska dezakezu, betiere kontratuaren urteko berritzea baino hilabete lehenagotik, gutxienez, eskatzen bada. Horrela, berritzeko unea iristen denean, kontratua ez da berrituko. Zure erabakia idatziz bidali besterik ez duzu egin behar, zure NANaren (edo dokumentu baliokidearen) fotokopiarekin batera, posta elektronikoz edo posta arruntez.
- Helbide elektronikoa: seguros@bbvaseguros.es
- Posta arrunta: BBVA Allianz Seguros, c/ Ramírez de Arellano, 35, 28043, Madrid.
- BBVA Taldeko edozein bulegotara ere bidal dezakezu, edo horietako batera joan zaitezke.