Higiezin bat erostean bi gastu mota daude: hipoteka maileguarenak eta salerosketarenak.
Hipoteka-maileguaren gastuak bankuak ordainduko ditu: erregistroa, notaritza, gestoria eta egintza juridiko dokumentatuen zerga. EAEn, subjektu pasiboa beti bezeroa da, autonomia-arauak adierazten du EJDZ erosleak ordainduko duela.
Bankuak bere gain hartuko du hipoteka-maileguaren eskrituraren muga-zerga notarialaren kostua. Aldiz, kopien kostuak eskatzen dituenak bere gain hartuko ditu.
Salerosketa gastuek ez dute zerikusirik hipotekarekin; horregatik, ez ditu bankuak ordainduko. Hemen dituzu zeintzuk diren gastuak: zergak (Ondare Eskualdaketen gaineko zerga, BEZa edo Oinordetzen gaineko Zerga) eta gestoria, notariotza, erregistroa eta ohar soilari dagozkionak.
Erosleak ordainduko du tasazioa.