Interes-tasa aldakorreko hipoteka-mailegu bat duzu eta berrikuspena laster egin behar da? Kalkulatu ordainduko zenukeen kuota berriaren zenbatekoa.
Bankuek bezeroei maileguak eskaintzeko erabiltzen duten erreferentziazko indizeetako bat da. BBVAn, 12 hilabeterako Euriborra erabiltzen dugu, hilero argitaratzen dena.
Euriborrak eragina du hipoteka-mailegu aldakorren interes-tasan, Euriborraren balioak gehi diferentzial batek osatzen baitute. Esate baterako: euriborra + % 1,25. Beraz, Euriborra aldatuz gero, aldatu egiten da hipoteka aldakorren interes-tasa.
Etorkizunean egongo den Euriborraren balioa ezin da aldez aurretik jakin. Asko jota, indize horrek azken hilabeteetan izan duen bilakaeran oinarri gaitezke joera ikusteko.
Kontsultatu Euriborraren bilakaera
Aldiz, honelako kalkulagailuak erabil ditzakegu hainbat egoeratan ordainduko genukeen kuota simulatzeko (Euriborra altuagoa edo baxuagoa izanik) eta prest egoteko.