Alda zaitez BBVAra ahaleginik egin gabe. Nahi duzuna ekarriko dizugu doan zure beste bankutik: diru-sarrerak, ordainagiriak edo zure kontu osoa.
Gogoan izan lehen urtean 120 € ere irabaz ditzakezula ordainagiriak helbideratzean.
Ez ahaztu zure nomina edo pentsioa ekartzean 400 € eraman ditzakezula lehen urtean.
Kontuan izan 760 €-raino irabaz ditzakezula, eta zure BBVA kontuan 10.000 €-tik gorako saldoa baduzu, 1.060 €-raino eraman ditzakezula lehen urtean.
Zerbitzu horrek zure ordez egiten ditu beste banku batetik BBVAko zure kontura diru-sarrerak aldatzeko behar diren izapideak. Saldoa transferitzea eta beste kontua ixtea ere eska dezakezu, prozesu erraz eta doako baten bitartez, zeinetan zeuk erabakitzen duzu zer nahi duzun ekarri.
Behin zeure kontua doan ireki duzunean, kontuak aldatzea eska dezakezu bbva.es webgunetik, app mugikorretik edo BBVA bulego saretik.
Kontua aldatzeko prozesuan gertatzen diren aurrerapen guztien berri emango dizugu eta, beharrezkoa izanez gero, informazio osagarria eskatuko dizugu webguneko eta mugikorreko aplikazioko Nire postontzia atalera jakinarazpenak bidalita.