APIetarako informazioa
Estatistikak
Ordainketa zerbitzuen liburuxka
PSD2 barne merkatuko zerbitzuak arautzen dituen Europako zuzentarau bat da. Araudi berriak funtsezko aldaketak eragingo ditu industrian: besteak beste, haren ondorioz ordainketa erakundeek sarbidea izango dute kreditu erakundeen ordainketa kontuetako zerbitzuetara, objektiboki, diskriminaziorik gabe eta modu proportzionatuan. Sarbidea behar bezain zabala izan beharko da, ordainketa entitateek oztoporik gabe eta eraginkortasunez eman ahal izan ditzaten ordainketa zerbitzuak. Hau da, bankuek beren azpiegituretara sartzeko modua eman behar diete ordainketa zerbitzuak ematen dituzten hirugarren batzuei (TPP), bezeroen izenean ordainketak abiarazteko edo haien kontuei buruz informatzeko zerbitzua emateko (kontuaren titularrak horretarako baimena eman badu aurrez). BBVA da APIen bitartez plataforma eta zerbitzuak eskaintzen ari den lehenengo kreditu erakundeetako bat, zerbitzu hauek eskuragai jartzeko:
Betiere, bezeroek (enpresak eta partikularrak) baimena eman behar dute eta aurrez bankuarekin autentifikatu behar dute; horrez gain, haien kontuak online sartzeko aukera eman behar dute.
TPPek Legean adierazitako agintari eskudunen erregistro, baimen eta gainbegiratze baldintzak bete behar dituzte.
Erregistratutako eta baimendutako TPP bat bazara, esteka honetan sar zaitezke gure APIetara, espezifikazio teknikoetara eta proba ingurunera: https://market.apis-i.redsys.es/psd2/xs2a/nodos/BBVA. Gainera, konfigurazio teknikoaren prozesuan sortutako zalantzak edo gorabeherak konpontzeko telefono hau erabili ahal izango duzu, 24 orduetan: 91 728 23 21 edo psd2.sandbox.soporte@redsys.es helbide elektronikoaren bidez.
TPPek telefono bidezko arreta zerbitzu bat izango dute 91 991 59 35 telefono zenbakian dei mota hauetarako:
Jarraian, APIen eskuragarritasunari eta errendimenduari eta ordainketa zerbitzuen erabiltzaileek erabiltzen duten interfazeari buruzko hiruhilekoko estatistikak argitaratzen dira.
Hiru hilean behingo informazioa, apirilaren 1etik ekainaren 30era.
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.k ez du inolako betebeharrik bere interfaze espezifikorako kontingentzia mekanismorik izateko, Banco de España-k obligazio horretatik salbuetsi baitu BBVA APIak beharrezko baldintzak betetzen dituela egiaztatuz.
1/2005 Zirkularra, martxoaren 24koa, Espainiako Bankuarena, ordainketa zerbitzuen hornitzaileei zuzendua, aplikatutako deskontu eta truke tasei buruzko informazioa emateko.
(280 KB) - - 1/2015 Zirkularra
Deskontu tasa
Hiruhileko bakoitzean jasotako deskontu-tasari buruzko informazioa, BBVA erakundeak adierazia.
Kontsultatu Espainiako Bankuaren webgunea aurreko urteetako deskontu-tasei buruzko informazio gehiago izateko.
Truke tasa
Hiruhileko bakoitzean BBVA erakundeak adierazten duen jasotako truke-tasari buruzko informazioa.
Kontsultatu Espainiako Bankuaren webgunea aurreko urteetako truke-tasei buruzko informazio gehiago lortzeko.