Ezagutu interesatzen zaizun etxebizitzaren gutxi gorabeherako prezioa

Erosi nahi duzu eta hipoteka baten bila zabiltza?

Zure etxea erosteko zalantzarik baduzu, urratsez urrats gidatuko zaitugu

Kontsultatu gure gidan etxebizitza bat erosteko prozesuak dituen urrats guztiak.

BBVA Valora ondo etor dakizuke beste kalkulu batzuk egiteko

  • Auto baten bila bazabiltza edo dagoeneko baldin baduzu, BBVA Valorak zenbatetsitako haren prezioa jakiten laguntzen dizu.
  • Kalkulatu zenbat aurrez zenezakeen argiaren fakturan eta zenbat kostako litzaizukeen instalazioa.

Etxebizitzak tasatzeari buruzko informazio gehiago behar duzu?

BBVA Valora BBVAren tresna bat da, eta etxebizitza baten gutxi gorabeherako prezioa errazten du, haren katastro-balioaren informazioan oinarrituta (geoposaketa, metro koadroak, eraikuntza-urtea eta etxebizitzaren ezaugarri jakin batzuk), baita antzeko eta hurbileko etxebizitzen argitaratutako eskaintzetan oinarrituta ere.

Horrela, BBVA Valora erabil dezakezu online tasazio-simulagailu gisa, etxebizitzaren prezioa ezagutzen laguntzen baitizu eta, gainera, lehen zenbakiak egiteko aukera eskaintzen dizu erosteari begira. Hori bai, beti izan behar da kontuan inoiz ez duela etxebizitzaren tasazio ofiziala ordezkatzen.

BBVA Valoraren inguruko Informazio gehiago

BBVA Valora BBVA taldearen zerbitzu bat da eta bost tresnaz osatuta dago: zenbat balio dezake, nolakoa da auzoa (Madiva Soluciones, S.L.ren titulartasuna), nola atera kontuak, etxeko gastuak eta Erosi edo Alokatu (BBVA, S.A.ren titulartasuna).

Madiva Soluciones, S.L. BBVA Taldeko konpainia teknologikoa da eta informazioa aztertzeko erreminten eta soluzioen hornitzailea da. Bere Madiva teknologiaren bidez, informazioa sortzen du publikoaren eskura dauden iturrietatik abiatuta, eta algoritmoekin konbinatuta, hainbat sektoreri buruzko informazio interesgarria eskaintzen du, besteak beste, higiezinen sektoreari buruzkoa.

Zenbat balio dezake eta nolakoa da auzoa tresnei dagokionez, Madiva Soluciones, SL enpresarenak: informazio guztia higiezinaren katastro-informaziotik lortzen da. Katastroa Ogasun Ministerioaren mendeko administrazio-erregistro bat da, eta bertan deskribatzen dira landa- eta hiri-ondasun higiezinak eta ezaugarri bereziak dituztenak, hala nola etxebizitzak, lokalak edo partzelak. Madiva Soluciones, S.L konpainiak Espainia osoko etxebizitzetarako erregistro honen datuak lortzen ditu, Euskadi eta Nafarroa izan ezik. Bi autonomia-erkidego horiek katastro-balorazioa kalkulatzeko sistema propioak dituzte (foru-lurralde bakoitzeko bat), eta une honetan ezin dira online kontsultatu.

Ageri diren etxebizitza-prezioak ez dira tasazio ofizial bat; hau da, profesional batek ez du higiezina bisitatu eta ez ditu kontserbazio egoera eta ezaugarriak aztertu zenbat balio duen zehazteko. Horretaz gain, alde batera uzten dira etxearen balioa aldatzen duten alderdiak; hala nola, haren administrazio kalifikazioa (adibidez, babes ofizialeko etxebizitza bada), mantentze egoera, ezaugarri bereziak (bistak, altuera, edo hondartzako lehen lerroan) edo ekipamenduak (lorategiak, igerilekua eta beste zerbitzu batzuk).

BBVA, S.A.ren tresnei dagokienez (nola atera zure kontuak, etxeko gastuak): erabiltzaileak emandako datuetatik lortzen da informazio guztia, eta hipoteka eratzearen ondoriozko gastuak kalkulatzeko, higiezinaren balio zenbatetsian oinarritu gara; higiezinaren behin betiko balioaren arabera, aldatu egin daitezke gastu horiek. Erabiltzaileak finantzaketa eskatu nahi badu, BBVAk aurretiaz onartu beharko du eragiketa, eta hori ez da izango BBVA eta erabiltzailea lotuko dituen kontratazio eskaintza bat. Erabiltzailearen eskaera kudeatzeko, besteak beste etxebizitzaren tasazio balioa hartuko du kontuan BBVAk, eta onartzen bada, horrek erabakiko du finantza daitekeen gehienezko muga. BBVA, S.A.ren Erosi edo Alokatu tresnari dagokionez: informazio guztia erabiltzaileak emandako datuetatik eta publikoarentzat eskuragarri dauden iturrietatik lortzen da. Mapari dagokionez, Idealista S.L.ek hornitzen du erabiltzaileri emandako informazioa, eta zuzenean sar daiteke haren web orrira, maparen gainean jarritako adierazleetako estekak sakatzean.

Etxebizitzen prezioaren kalkuluak, higiezinen balorazioak eta tresnen bidez emandako informazioak zenbatetsitako datuak dira guztiak ere, eta informatzeko eta orientatzeko ematen dira soilik; ez daukate ezein produktu edo zerbitzu kontratatzeko iradokizunik, gonbidapenik edo gomendiorik inola ere. Erabakiak erabiltzaileak hartuko ditu soil-soilik.