BBVAn behar duzun finantzaketa jartzen dugu zure eskura. Gure mailegu-simulatzailearekin zenbatekoa, itzultzeko epea, maileguaren kuota kalkulatu eta interesak jakin ahal izango dituzu.
Maileguaren hileko kuotaren eta interesen kalkulua ere egin ahal izango duzu, eta, halaber, ITNaren eta UTBaren interes-tasei hala nola komisioen guztizkoari buruzko informazioa lortu, zordundutakoarengatik itzuli beharreko zenbateko osoa jakin dezazun.
Gogoan izan mailegurako interesen simulazioko informazioa ez dela eskaintza bat; proposatutako adibidearen informazioa da soilik.
Bezeroentzako Online Mailegu Pertsonalaren baldintzak
- Nomina edo pentsioa BBVAn helbideratuta izanez gero, hau izango da prezioa: ITN finkoa %7,20 (UTBa %8,28)
- Nomina edo pentsioa BBVAn helbideratu gabe: ITNa %8,20 (UTBa %9,37).
- Zenbatekoa: 3.000 €-tik 75.000 €-ra. Epea: 2 urtetatik hasi eta 8 urtera arte. Hileko kuotaren ordainketa: hilabete bakoitzaren azken eguna.
Adibidea nomina edo pentsioa BBVAn helbideratuta 96 hilabeteko (8 urte) eperako 10.000 €-ko zenbateko batentzat. ITNa %7,20 UTBa %8,28. Hileko kuota konstantea: 137,33 €. Mailegatutako zenbatekoaren gaineko irekitze komisioa (%2,30): 230 €. Posta gastuak: hilean 0,70 €. Zordundutako zenbateko osoa: 13.476,67 €.
Adibidea nomina eta pentsioa BBVAn helbideratu gabe 96 hilabeteko eperako (8 urte) 10.000 €-ko zenbateko batentzat. ITNa %8,20 UTBa %9,37. Hileko kuota konstantea: 142,39 €. Irekitze komisioa (%2,30): 230 €. Posta gastuak: hilean 0,70 €. Zordundutako zenbateko osoa: 13.966,03 €. Aurretik osorik edo partzialki kitatzeagatiko komisioa, kitatzeko dagoen zenbatekoari dagokionez: %0,50, ordaintzeko geratzen den epea ez bada 12 hilabete baino gehiago, eta %1, hori baino gehiago bada.
Eskaintza 2021eko otsailaren 28ra arte da baliozkoa. Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.k onartu behar du finantzaketa.
Mailegu Azkarraren baldintzak bezero berrientzat
- Nomina edo pentsioa BBVAn helbideratuta izanez gero, hau izango da prezioa: ITNa %7,20 (UTBa %7,59).
- Nomina edo pentsioa BBVAn helbideratu gabe: ITNa %8,20 (UTBa %8,66).
- Zenbatekoa: 3.000 €-tik 20.000 €-ra arte. Epea: 2 urtetatik hasi eta 8 urtera arte. Hileko kuotaren ordainketa: hilabete bakoitzaren azken eguna.
Adibidea nomina edo pentsioa BBVAn helbideratuta 96 hilabeteko eperako 10.000 €-ko zenbateko batentzat. ITNa %7,20 UTBa %7,59. Hileko kuota konstantea: 137,33 €. Mailegatutako zenbatekoaren gaineko irekitze komisioa: 0 €. Eskaintzek 2021/03/31ra arte balio dute. Posta gastuak: hilean 0,70 €. Zordundutako zenbateko osoa: 13.279,79 €. Aurretik osorik edo partzialki kitatzeagatiko komisioa, kitatzeko dagoen zenbatekoari dagokionez: % 0,50, ordaintzeko dagoen epeak ez baditu 12 hilabeteak gainditzen, eta % 1, gainditzen baditu.
Adibidea nomina eta pentsioa BBVAn helbideratu gabe 96 hilabeteko eperako 10.000 €-ko zenbateko batentzat. ITNa %8,20 UTBa %8,66. Hileko kuota konstantea: 142,39 €. Mailegatutako zenbatekoaren gaineko irekitze komisioa: 0 €. Eskaintzek 2021/03/31ra arte balio dute. Posta gastuak: hilean 0,70 €. Zordundutako zenbateko osoa: 13.768,18 €. Aurretik osorik edo partzialki kitatzeagatiko komisioa, kitatzeko dagoen zenbatekoari dagokionez: % 0,50, ordaintzeko dagoen epeak ez baditu 12 hilabeteak gainditzen, eta % 1, gainditzen baditu.
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.k onartu behar du finantzaketa.
Webgune hau reCAPTCHAren bidez babestuta dago, eta Googleren Pribatutasun Politika eta Zerbitzu Baldintzak aplikatzen dira bertan.