Esperientziak
Bankua Aldatzeko Zerbitzua
Aldatu BBVAra, eta geuk egingo ditugu zugatik kudeaketa guztiak.
Eguzki-plaken simulatzailea
Kalkulatu zure etxebizitzak eguzki-panelekin duen aurreztea.
Atalak: ikusi ezean, gasturik ez
Gorde dirua zure kontu nagusitik eta aurreztu erraz.
Probatu BBVA bezero izan gabe
Ikusi kontu bat ireki gabe eskura dituzun BBVAren app-aren funtzionaltasunak.
Bizum
Bidali eta jaso dirua mugikorrean berehala. Mezu bat bidaltzea bezain erraza.
Ordainketa mugikorra
Utzi eskudirua eta ordaindu erosketak mugikorrarekin.
BBVA aplikazioa probatu nahi duzu bezero izan gabe?
Txartel hori kontratatu nahi baduzu, zure bankari pribatuari kontsulta egin diezaiokezu, edo BBVA Banka Pribatuko gure arreta-linea esklusibora deitu: 900 10 85 86.
Gozatu zure bidaiaz eta egon lasai guztiaz arduratzen den txartelari esker, komisiorik gabe.
Zatikatu zure erosketak banan-banan ordainketa pertsonalizatuarekin edo doitu zure txartelaren hileko kuota, revolving ordainketa geroratuarekin gastua itzultzeko.
Ordainketa pertsonalizatuarekin, txartelarekin edo txartelaren hileroko likidazioaren ordainagiriarekin egindako edozein erosketaren ordainketa zatika egin dezakezu, betiere 50 €-koa edo hortik gorakoa bada.
Hileko kuoten zenbatekoa kopuru finko bat izango da (kapitala eta interesak barne dituena interesak dituen ordainketa pertsonalizatua bada, eta kapitala barne duena komisioa duen ordainketa pertsonalizatu bat bada), eta hautatutako epearen araberakoa, gutxienez 3 hilabete eta gehienez 36 hilabete izango delarik. Kopuru hori hilabete bakoitzaren 5ean kargatuko da.
Lehen kuota ezberdina da bi kasuetan:
Behin txartela kontrataturik denean, bai BBVAren app-ean bai bbva.es webgunean kalkula dezakezu zein izango litzatekeen zure hileko kuota aukeratzen duzun epearen arabera.
Ordainketa pertsonalizatua interesekin ordaintzeko adibidea:
Platinum kreditu-txartela kontratatzen duzu 1.500 €-ko mugarekin. Egun horretan bertan, esaterako 2026ko martxoaren 8an, zenbateko bereko erosketa bat egiten duzu eta 12 hilabetetan zatikatzea aukeratzen duzu. Hau da ordaindu beharko duzuna.
Ordainketa pertsonalizatuaren adibidea komisioarekin:
Jarraian zehazten dira ordainketa pertsonalizatuaren adibideak, 3 eta 6 hilabete arteko komisioarekin. Kasu guztietan, ITNa %0 da.
Platinum txartela kontratatzen duzu, 1.500 €-ko mugarekin. Egun horretan bertan, esaterako 2026ko martxoaren 8an, zenbateko bereko erosketa bat egiten duzu eta 6 hilabetetan zatikatzea aukeratzen duzu. Hau da ordaindu beharko duzuna.
Erosketa 5 hilabetetan zatikatzea aukeratzen baduzu, hauxe da ordaindu beharko duzuna:
Erosketa 4 hilabetetan zatikatzea aukeratzen baduzu, hauxe da ordaindu beharko duzuna:
Erosketa 3 hilabetetan zatikatzea aukeratzen baduzu, hauxe da ordaindu beharko duzuna:
Sistema hau eskatu den likidazio zehatz bakoitzari aplikatzen zaio berariaz.
Visa Platinum BBVA kreditu-txartelerako emandako kreditu-muga 1.500 € baino gehiago edo gutxiago izan daiteke.
Geroratutako revolving ordainketarekin, zure txarteleko gastuaren kuota finko bat ordaindu dezakezu hilero. Ordaintzeko modu horrek interesak ditu.
Hileko kuotaren likidazio-data hilabetearen azken laneguna da. Hurrengo hilabetearen 5ean hileko zenbateko finko bat ordainduko duzu, kapitala, interesak eta komisioak barne dituena.
Gutxieneko hileko zenbatekoa 30 € da, eta hortik gorako edozein kopuru aukera dezakezu.
Aukeratutako kuota, lehenik eta behin, adostutako interesak eta gastuak ordaintzera zuzentzen da eta, bigarrenik, eskuragarri jartzen ari zaren kreditua edo saldoa amortizatzera. Hori dela eta, erabilitako kreditua arrazoizko epean ordaintzea ahalbidetuko duen kuota bat aukeratzea gomendatzen dugu.
Behin txartela kontrataturik denean, bai BBVAren app-ean bai bbva.es webgunean kalkula dezakezu amortizazio epea aukeratu izan duzun ordaintzeko eraren arabera, eta guztira ordaindu beharreko interesak ere, baldin baleude.
Espainiako Bankuaren revolving txartelen simulatzailea ere erabil dezakezu kalkulatzeko zure txartelaren gutxi gorabeherako kuota edo aukeratutako gastu eta ordainketa moduaren arabera hori ordaintzea amaituko duzun data.
Gogoratu zure txartelaren ordainketa modua nahi duzunean alda dezakezula.
Kouta finkoa duen revolving ordainketa geroratuaren adibidea
Adibide hau banku zerbitzu eta produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzeari buruzko EHA/1718/2010 Aginduak eskatzen duenarekin bat egiten da. Horren baldintzek ez dute zertan bat etorri kontratuarenarekin.
Urtean % 15eko interes-tasarekin 1.500 €-ko erosketa egiten baduzu eta hilean 41,75 €-ko kuota finkoa ordaintzea aukeratzen baduzu, honako hauek ordaindu beharko dituzu:
GARRANTZITSUA: Platinum kreditu-txartelaren likidazio-sistemarekin, ezin da beti kreditua hileko 48 kuota konstantetan amortizatu, amortizatu beharreko gutxieneko zenbatekoa erabilitako saldoaren %3 baita. Horrek esan nahi du hilabete bakoitzean hurrengo kantitateetako handiena ordainduko duzula:
Txartel hori kontratatzen baduzu eta egun berean, adibidez 2026ko martxoaren 8an, 1.500 euroko erosketa bat egiten baduzu eta hilaren 5ean 35 euroko kuota bat ordaintzea erabakitzen baduzu, 48 hilabetetan ordaindu beharreko zenbatekoa, % 5eko ITNa aplikatuta, 1.936,35 eurokoa izango litzateke. UTBa %15,95 izango da.
Likidazio aldia hilabeteko lehen lanegunean hasten da eta azken lanegunean amaitzen da. Azken egun horretan (30ean edo 31n) sortzen da zure kreditu txartelarekin aldi horretan egindako ordainketen likidazioari dagokion ordainagiria.
Ordainagiria hurrengo hilabetearen 5ean zordunduko da kontuan.
Zatikatutako ordainketak hilabetearen azken egun baliodunean likidatzen dira. Egun horretan (30ean edo 31n), likidazioari dagokion ordainagiria sortzen da, kontuan zordunduko dena. Likidazio aldia hilabeteko lehen lanegunean hasten da eta azken lanegunean amaitzen da. Hurrengo hilabetearen 5ean
Premium txartela, zure eguneroko ordainketak egiteko eta lasaiago bidaiatzeko pentsatutako estaldura eta zerbitzuekin.
Txartelik esklusiboena, zure bidaietarako estaldura eta zerbitzu esklusiboekin.
Kalkulagailu eta simulatzaileak
Erabilgarritasunak
Jakinarazi nahi diguzun ahultasunen bat aurkitu baduzu BBVAn, sartu inprimaki honetan, mesedez.