Pisua erosteko gakoak, zer jakin behar da?

Pisu bat erosterakoan argitzen lagundu nahi dizkizugun zalantza batzuk sortzen dira
Pisua erosteko unea oso garrantzitsua da, izan ere, gastu handi batzuk ditu eta horrek askotan zaildu egiten du etxebizitza eta finantzaketa egokia aurkitzea. Jarraian, zerrendatu egingo ditugu prozesu horretan lagun zaitzaketen gako batzuk.
Goiko bannerra hipoteka finkoa Goiko bannerra hipoteka finkoa
BBVA Hipoteka finkoa
Hilero berdina ordaintzearen lasaitasuna.

Aurrekontua egitea

Higiezinak bilatzen hasi aurretik, oso garrantzitsua da jakitea zein den har dezakegun gastu-muga pisua erosterakoan. Adituen adierazten dute etxebizitzaren ordainketara bideratutako diruak ez duela gainditu behar familia-unitatearen diru-sarrera garbien % 40. Gehien gustatzen zaigun etxebizitzaren hipoteka ehuneko horren gainetik egongo balitz, egokia izango litzateke gure aukeretara gehiago egokitzen den prezioko beste higiezin bat bilatzea.

Kontuan izan behar da ere pisua erosteak hasierako gastu batzuk dituela, hala nola, zergak, notariotza, etab. eta horiek etxebizitzaren guztizko balioaren % 10 eta 15 artekoak izan daitezke. Eta salerosketara formalizatzen den unean ordaintzen dira. Kasu horretan desiragarria izango litzateke aurrezkiak izatea gastu horiei aurre egiteko.

Pisuaren bilaketa

Behin maila finantzarioan gure mugak ezagutzen ditugunean, pisua bilatzeko unea iritsi da. Aztertu beharreko alderdi desberdin asko daude, kontuan izan behar ditugunak. Esaterako, kokatuta dagoen hiria eta gunea, eta horrekin batez besteko prezioaren edo higiezinaren balioa handitzeko aukeren inguruko ideia egin ahal izango dugu. Gunea aztertzerakoan, kontuan izan behar dira hainbat alderdi: garraio publikoko komunikazioak, osasun-, kultura-, aisialdi-, merkataritza-, hezkuntza-zerbitzuen gertutasuna... Eta baita kalean aparkatzeko aukerak ere.

Nahi den gunea aukeratu ostean, pisu jakin bat bilatu behar da, nahi ditugun ezaugarriak dituena. Ezaugarrien artean hurrengoak daude: metro karratuak (eraikitakoak eta erabilgarriak), orientazioa, banaketa, argitasuna, kalitateak, antzinatasuna, ur-, gas- eta aire girotuko instalazioak, komunitate-zerbitzuak, garajeko plaza duen...

Gainera, kontuan izan behar dira jabeen erkidegoari ordaindu behar zaion gisako gastuak. Auzokide gutxiko finka baldin bada, handiagoa izan ohi da ordainagiriaren kostua.

Erosteko erabakia hartu aurretik, komenigarria da etxebizitza horrek karga motaren bat duen informazioa lortzea. Tramite hori jabetzaren erregistroaren bitartez egin daiteke. Eta finka edo erkidegoko administratzaileari kontsultatu behar litzaioke baita ere etxebizitza komunitateko gastuen ordainketaren jakinaren gainean dagoen.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Zure neurrirako hipoteka dugu
Ezagutu BBVAren hipotekak eta aurkitu zeurea.

Valorak lagundu egingo zaitu

BBVA Valorari eske, tresnak eskura dituzu pisuaren erosketa ez dadin bilakatu prozesu konplexua eta okerra. Hasteko, Valora View aplikazioarekin nahi duzun pisuaren datu-kopuru handia ezagut dezakezu; esaterako, horren gutxi gorabeherako balioa, gustatzen zaizun auzoko beste higiezin batzuen gutxi gorabeherako prezioa... Hori guztia zure mugikorretik egin dezakezu errealitate areagotua erabiliz. Gainera, Erosi edo Alokatu funtzionaltasunari esker kalkulatua ahal izango duzu errentagarriagoa den pisu jakin baten erosketa edo alokairua. Eta, dena den, sartu ahal izango duzu BBVAren hipoteka-sortara.
CTA Azterketa CTA Azterketa
Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ba al dakizu zergatik eboluzionatzen duen euriborrak? Indize hau zertan datzan eta zergatik egunero aldatzen den azalduko dizugu.
  • Ba al dakizu zer den hipoteka kreditua? BBVAn, zer den azalduko dizugu, baita hipoteka mailegutik zertan bereizten den ere
  • Etxebizitza baten tasatze-balorea dena dela ere, higiezin guztiek katastro-balore ofiziala dute erregistratuta.