Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga

Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga, legeriak izendatzen duen moduan, irabazi-tituluarekin lortutako ondare-gehitzeak kargatzen dituen tributua da. Hau da, pertsona batek esaterako jaraunspena edo dohaintza bat jasotzean ordaintzen duen zerga da. Bi kontzeptu desberdin hartzen baditu ere, jaraunspen eta dohaintzak, biak figura juridiko berean barne hartzen dira. Gainera eta nahiz eta hori kasu gehienetan ez den jakiten, zerga horrek bizitza-aseguruen kontratuetako onuradunen kopuruen jasotzea ere kargatzen du, kontratatzailea onuraduna ez den beste pertsona bat denean, eta PFEZaren bitartez ordaintzen ez bada behintzat.

Oinordetzen kasuan, pertsona baten heriotzaren ostean jaraunspenaren baloreari aplikatzen zaio tributua. Horretarako legezko oinordekoak egon behar dute edota hildako pertsonak azken-nahia eginda izan behar du. Hala izango ez balitz, edo jaraunspena ukatuko balitz, Estatua da (nagusiak edo autonomikoak, legearen arabera) ondasun horiek eskuratzen dituena.

Bere aldetik, dohaintzen kasuan pertsona batek jasotzen duen dohaintza ekonomiko baten balorea edo beste ondasun material batena kargatzen du. Horren adibide izan daiteke familiako batek beste bati etxebizitza, ibilgailu edo diru gisa egiten dion oparia. Nahiz eta kasu horretan dohaintza bizirik ematen den eta ez den ondasuna ematen duen pertsonaren heriotzaren ostean egiten, horregatik ere zerga ordaindu behar da.

Oinordetzen zergaren ezaugarriak

Oinordetzen zerga definitu eta kategorizatzerakoan garrantzitsua da nabarmentzea bere lau ezaugarri nagusiak:

Tributu pertsonala da: jaraunspena edo dohaintza jasotzen duen pertsonak hartu eta ordaindu behar du.

Tributu subjektiboa da, eta horrenbestez, definizioarekin eta bere funtzionamenduarekin bat eginez, kontuan hartzen dira subjektu pasiboaren baldintzak; hau da, ondasuna jasotzen duen pertsona izango da zerga ordaintzeaz arduratuko dena.

Zuzeneko tributua da: besterendutako diru-sarrera edo ondasunen gain aplikatzen da eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziari ordaintzen zaio.

Tributu progresiboa da: horrek esan nahi du zenbat eta handiagoa izan zerga-oinarria zerga-tasa handiagoa izango dela. Hau da, jasotako kopurua edo balorea zenbat eta handiagoa izan, geroz eta zerga-kopuru handiagoa.

Marko arautzailea

Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga abenduaren 18ko 29/1987 Legean eta azaroaren 8ko 1629/1991 Errege Dekretuan arautzen da, zeinaren bitartez aipatutako zergaren araudia onartzen den. Hala ere, autonomia-erkidegoei emandako tributua denez, horiek dute, besteak beste, zerga-oinarriari aplika dakieken murriztapenak, zergaren tarifa eta kuotaren kenketak eta hobariak arautzeko gaitasuna.

Hori dela eta, zerga-tasa desberdina izan daiteke Espainiako eskualde bakoitzean.

Zerga, oinordetzen kasuan ondasunak besterentzen dituen pertsonaren heriotza gertatu ondoko sei hileko epean ordaindu behar da eta dohaintzen kasuan, dohaintza gertatu osteko egunetik zenbatzen hasita 30 egun baliodunetan ordaindu behar da, salbuespenak salbu. Hori Zerga Administrazioko Estatu Agentziari ordainduko zaio 650 (mortis causa eskurapena), 651 (dohaintzak) eta 655 (gozamena iraungitzea dela eta jabariaren finkapena) ereduen bitartez.

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ez dago komisiorik edo baldintzarik abantaila horiek erabiltzeko.
    • 0 € kontua administratzeagatik eta mantentzeagatik.
    • 0 €-ko urteko kuota zordunketa txartelagatik.
    • Eta noski, zure nomina edo ordainagiriak helbideratu beharrik gabe.

    Doan, komisiorik, baldintzarik eta izapiderik gabe.

    Bezero berrientzat bakarrik.

  • 18 eta 29 urte arteko gazteentzat.
    • 0 € kontua administratzeagatik eta mantentzeagatik.
    • 0 €-ko urteko kuota zure zordunketa txartelean.
    • Nominaren beharrik gabe.

    Komisiorik gabe txartela hilean behin erabiliz gero (dirua ateratzeko, ordainketak egiteko, etab.).