Etxea alokatu edo erosi: zer aukeratu

Gehien komeni zaizuna aurkitzen lagunduko dizugu.
Etxe berria bilatzeko unean ohikoa da egokiena zer den galdetzea, etxea alokatzea edo erostea. Erabaki hori hartzeko hainbat faktore hartu behar dira kontuan, adibidez, etxea erosteko une egokia ote den. Baina faktore nagusia alokatzaile edo eroslearengan izango duen inpaktu ekonomikoa da. Gehien komeni zaiguna jakiteko, patxada hartu eta kontuak egin behar dira. Ondoren hainbat aldagai azaltzen dizkizugu etxebizitza bat erostea edo alokatzea pentsatzerakoan kontuan izateko.
Goiko bannerra hipoteka finkoa Goiko bannerra hipoteka finkoa
BBVA Hipoteka finkoa
Hilero berdina ordaintzearen lasaitasuna.

Hasierako ordainketa

Etxea erosi edo alokatzean, saihetsezina da hasierako kostuak ordaintzea. Hala ere, aldatu egiten dira hautatzen den aukeraren arabera.

Alokairuaren hasierako ordainketa

  • Fidantza Espainian 2016an batez besteko alokairuaren prezioa 700 €-koa da hilean. Zifra hori alderatzeko erabili daiteke. Fidantza gisa, hilabete bat eta hiru bitartean eskatzea bada ohikoa, hasierako ordainketa 700 €-tik 2.100 €-ra bitartekoa izango da.
  • Lehen hilekoa Errentamendu- edo alokairu-kontratua sinatzean, lehenengo hilekoa ordaindu ohi da, fidantzarekin batera.
  • Higiezinen agentzia Bilaketa eta alokairu kontratua higiezinen agentzia batek kudeatzen badigu, kobratuko digun tarifa eremu geografiko bakoitzeko erabileren eta ohituren araberakoa izango da. Baina ohikoena da hileko bat kobratzea. Beraz, Espainiako batez besteko alokairu prezioa erreferentzia gisa hartuta, beste 700 € gehitu beharko genituzke.

Erosketaren hasierako ordainketa

Hipoteka mailegu bat eskatzeko orduan, demagun kasu jakin batean, etxebizitza baten hasierako gastuak 120.000 €-koak direla. Etxearen prezioari gastu multzo bat gehitu behar zaio, salerosketarekin eta hipoteka-mailegua formalizatzearekin lotutakoa. Normalean, erosleak ordaintzen ditu gastu horiek; eta, besteak beste, hauexek dira:

  • Baliabide propioak Gaur egun, ohikoena da bankuak erosi nahi dugun etxebizitzaren % 80 finantzatzea. Gainerako % 20a salerosketako eskritura sinatzerakoan entregatu behar da, hau da, finantzaketarekin jasotako zenbatekoaz gain, etxebizitzaren erosketa-preziotik geratzen dena entregatu beharko dugu. 120.000 €-ko etxebizitza bat erosi nahi badugu, 24.000 € gure baliabideekin ordaindu beharko ditugu. Ez ahaztu zergak eta gastu administratiboak.
  • Notariotza Salerosketako eskritura eta hipoteka-bermedun mailegu baten kontratua -hipoteka- notario aurrean egilestu behar dira. Horren kostua eragiketaren araberakoa izango da.
  • Erregistroa Gomendagarria da salerosketako eskritura inskribatzea, jabetza-erregistroko publizitateak ematen duen erregistro-babesagatik, hirugarrengoen aurka. Hipoteka maileguaren kasuan, jabetza-erregistroan izena ematea derrigorrezkoa da.
  • Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga -EDZ- Zerga hori dokumentuen truke ordaintzen da, adibidez, eskriturengatik edo akta publikoengatik edo notarioaren lekukotzagatik. Etxebizitza bat erosten denean, salerosketa kontratuaren eskriturako prezioaren % 0,5 eta % 1,5 bitartean ordaindu behar da (autonomia erkidegoaren arabera), betiere, lehenengo transmisioa bada BEZaren ondoreetarako. Horrez gain, hipoteka bat eskatu bada, hipoteka erantzukizunaren guztizkoaren % 0,5 eta % 1,5 bitartean ordaindu behar da (autonomia erkidegoaren arabera), egin baldin bada. 96.000 €-ko hipoteka baterako, egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga salerosketa eskriturarengatik 960 €-koa izango litzateke (% 1eko tasan), eta hipoteka-erantzukizuna 130.000 €-raino iritsiko balitz, 1.300 €-koa izango litzateke (% 1eko tasan).
  • Tasazioa Hipoteka-mailegua eskatzen bada eskatuko da. Prezioa metro karratuen eta etxebizitzaren ezaugarrien araberakoa izango da.
  • Gestoria Hipoteka-mailegu bat eskatzen bada, gestoria batek esku hartu beharko du agian, eta horren kostua egiten diren kudeaketen araberakoa izango da.
  • BEZ Etxebizitza berri baten salerosketa BEZaren ordainketari lotua dago, transakzio mota horretarako % 10ekoa dena, egindako kontraprestazioaren guztizkoarena. Araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen edo sustatzaileek egindako sustapen publikoko etxebizitzen BEZa % 4koa da. Amaierako prezioan sartuta ez badago, gastu hori 12.000 €-koa izango da 120.000 €-ko etxebizitza baterako.
  • OEZ Bigarren eskuko etxebizitza bat alokatzekotan, ondare-eskualdaketen gaineko zerga -OEZ- ordaindu behar da. Autonomia erkidego bakoitzean ezberdina izan daiteken arren, OEZaren batez bestekoa higiezinaren benetako balioaren % 8 da. 120.000 €-ko balio erreala duen etxebizitza baten kasuan, zerga hori 9.600 €-koa izango da.
  • Erregistro-egiaztapena
  • Irekitze-komisioak edo subrogazioaren komisioak

120.000 €-ko hipoteka bat eskatzekotan, adibide gisa, 120.000 €-ko pisu edo etxe bat erosteko hasierako batez besteko ordainketa 35.400 €-koa izan daiteke, BEZa barne; 23.400 BEZ etxebizitzaren amaierako prezioan BEZ gehiuta badago.

Hileko ordainketa

Aurrez azaldu dugunez, adibide gisa, alokairu baten batez besteko prezioa 700 €-koa da Espainian, probintzia batetik bestera alde handia badago ere. Bestalde, interes tasa aldakorreko 100.000 €-ko hipoteka mailegu baterako, % 1,25eko euriborra duenerako eta 25 urtean itzuli behar denerako, hileko kuota 388 €-koa da. Aldea 312 €-koa da, hipotekaren alde.

Hala, alokairuaren hasierako kostua askoz merkeagoa bada ere, hileko kostua ordaintzerakoan eta batez besteko kostuak ikusita, hipotekaren kuotak txikiagoak dira.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Zure neurrirako hipoteka dugu
Ezagutu BBVAren hipotekak eta aurkitu zeurea.

Aintzat hartu beharreko kostu gehigarriak

Etxebizitza bat alokatu edo erostea erabakitzean, gastu gehigarriak aintzat hartu behar dira, egoera bakoitzeko hasierako ordainketez gain; esaterako, alokairuaren hileko errenta edo hipotekaren hileko kuota.

Egoera bakoitzaren arabera, etxebizitza bat erostean komenigarria da etxebizitza-aseguru bat kontratatzea -gutxienez suteen aurkakoa-. Gainera, jabeak ondasun higiezinen gaineko zerga ordaindu beharko du, bai eta jabekideen erkidegotik eratorritako nahitaezko gastuak ere. Alokairuaren kasuan ez dira azkeneko bi gastu horiek egongo, errentamendu-kontratuan kontrakoa hitzartu ez bada.

Erosi edo alokatu

BBVAk bere bezero eta bezeroak ez direnei tresna berri bat eskaintzen die eroste eta alokatzean erabaki hobea hartzeko. BBVA Valoran jada Erosi edo Alokatu funtzioa dago eskuragarri, etxe bat erostearen edo hileko alokatzearen kostuak kalkulatzeko. Datu batzuk gehitzearekin nahikoa da: etxebizitza horretan zenbat urte bizi behar dituzun edo bere prezioa. Honela, erabaki konplexu hori hartzeko informazio baliagarria eskainiko dizugu.
CTA Azterketa CTA Azterketa
Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ba al dakizu zergatik eboluzionatzen duen euriborrak? Indize hau zertan datzan eta zergatik egunero aldatzen den azalduko dizugu.
  • Ba al dakizu zer den hipoteka kreditua? BBVAn, zer den azalduko dizugu, baita hipoteka mailegutik zertan bereizten den ere
  • Etxebizitza baten tasatze-balorea dena dela ere, higiezin guztiek katastro-balore ofiziala dute erregistratuta.