Zer da aseguruaren poliza

Ezagutu zertan datzan kontzeptu hori eta bere ezaugarri garrantzitsuenak.
Gero eta jende gehiago ari da aseguruen mundua ezagutzen. Hainbat eremutan erabili ohi dira, eta, hain zuzen ere, haietako batzuk nahitaezkoak dira legez. Hala ere, haietan sakonduz gero, kontzeptu batzuei buruzko zalantzak ager daitezke. Aseguru-poliza izenekoa da horietako bat. Badakizu benetan zer den eta nola funtzionatzen duen? Artikulu honetan xeheki azalduko dizkizugu ezagutu behar dituzun gako guztiak.
Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Zer da aseguruaren poliza?

Esan daiteke aseguru-poliza aseguratu baten eta aseguru-konpainia baten arteko aseguru-kontratu bat dela, zeinaren bidez ezartzen baitira bi aldeek sinatutako akordioaren zehaztapen eta baldintzak. Beraz, haren bidez ezartzen da zer baldintzetan dagoen aseguru etxea kalteak ordaintzera behartuta, eta/edo kontratuaren barruan bermatutako gertakari bat egiaztatzen denean dagokion kalte-ordaina ematera (adibidez, ibilgailuaren lapurreta, etxeko kristal bat apurtzea, ezintasun bat, eta abar).

Aseguru-kontratu izena ere izan dezake, kontratu izaerako beste dokumentu batzuen moduan funtzionatzen baitu. Dokumentu horrek egiaztatzen du aseguru kontratua (hots, aseguratuak aseguru baten estalduragatik prima ordaintzean zer onura lortuko dituen zehazten duena) baliozkoa dela.

Gainera, polizak aseguruaren estaldura ezartzen du, edo, gauza bera dena, hark estaltzen dituen gertaerak. Era askotako aseguruak daude, alor bakoitzera eta aseguratuak kontratatu nahi duen horretara egokituta, baina, edozein egoeratan, primaren ordainketak egiaztatuko du aseguruaren existentzia, eta haren funtzionamendua eta baldintzak zehaztuko ditu.

Polizaren elementu nagusiak

Kontratatzailearen eta aseguru etxearen datu pertsonalez gain (ezin dira inoiz falta dokumentu horretan), badaude aseguruaren polizan beti agertzen diren funtsezko kontzeptu batzuk.

  • Interes aseguragarria: aseguratzen den ondasunaren eta balio ekonomiko baten arteko erlazioa da. Ondasuna materiala nahiz immateriala izan daiteke; izan ere, diruz tasatu ahal izan dadila eta poliza sinatu aurretik existitzea dira baldintza bakarrak.
  • Arrisku aseguragarria: polizak berez estaltzen duen arriskua da. Hori hala egin ahal izateko, funtsezko baldintza batzuk bete behar dira: espezifikoa, gertagarria, eta modu ekonomikoan kuantifikatzeko modukoa izan behar da. Horrez gain, legezkoa eta ustekabekoa izan behar da; hau da, legearen babespean egon eta ezustean gertatu behar da, aldez aurreko asmorik gabe.
  • Prima: aseguru etxeari polizan ezarritakoaren arabera ordaintzen zaion kopurua da, adierazten duen estaldura jasotzeko eskubidea lortzeko.
  • Betebeharra: bestalde, polizan jasotako gertakarietakoren bat suertatzen bada, aseguru etxeak nahitaez eman edo ordaindu beharko dizkio kalte ordainak aseguratuari, adostu bezala.

Zer aseguru mota daude?


Ia-ia ezin konta ahala esparrutan kontratatu daiteke aseguru bat. Ibilgailu bat, etxebizitza bat, ondasun material edo immaterial bati dagokion egoera zehatz bat. Zalantzarik gabe, aldaera ugari daude. Alde batetik, interes-aseguru deritzonak daude, ondasunak babesteko. Dena delako ondasunak gertakari jakin batean (adibidez, lapurreta edo sute batean) izan dezakeen kaltearen ordaina jasotzeko kontratatzen dira. Gaur egun, hainbat kasutan aplikatzen dira halako aseguruak. Adibidez, zure etxea suteen aurka asegura dezakezu, baita zure telefono mugikorra lapurreten aurka ere.

Gainera, pertsonen gaineko aseguruez ere hitz egin daiteke, hau da, kontratatzen dituenaren osotasuna eta bizitza babestera eta, nolabait, bermatzera zuzenduak direnak. Modalitate horretan sartzen dira osasuneko aseguruak edo aseguru medikoak, istripuetakoak, bizitzakoak, eta abar. Halakoen xedea ez da ondasun bat berez, norbaiten ongizatea baizik.

Azkenik, beste kategoria batzuk gertakari berezietarako pentsatuta daude: adibidez, bidaia aseguruak.

Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.
Halaber, ez da ahaztu behar zenbait egoeretan derrigorrezkoak direla aseguru poliza batzuk. Adibide onenetako bat ibilgailuen aseguruak dira; izan ere, legez kontrakoa da nahitaezko asegurua edo nahitaezko erantzukizun zibileko asegurua kontratatuta izan gabe gidatzea. Era berean, ezin ditugu ahaztu bestelako aseguru mota batzuk: adibidez, arraza arriskutsuko txakurrak aseguratzeko edo arrisku handiko kirol jarduerak egiteko erabiltzen direnak.

Bilatzen duzun asegurua BBVAn dago

Edozein dela ere xedea, BBVAk bilatzen duzun asegurua aurkitzen lagundu diezazuke, orotariko gertakarietarako aukerak jartzen baititu zure eskura. Zure autoa edo motorra asegura dezakezu hainbat modalitateren onurez baliatuta, baita zure etxebizitza ere, mediku- eta bizi-aseguruak izan ditzakezu, edo miniaseguru deiturikoak (bidaia, istripu, legezko aholkularitza edo aberriratze aseguruak) aukera ditzakezu.

Ikusi BBVAk zuretzat prestatu duen eskaintza osoa. Aseguruetako bakoitzaren baldintzak kontsultatu ahal izango dituzu, baita zure asegurua simulatu ere, etxetik mugitu gabe. Gainera, gozatu ahal duzu BBVA Plan EstarSeguro programak eskaintzen dizkizun abantailez. Izan ere, zure BBVA aseguruen ordainketa zatikatzeko, hiletik hilera ordaintzeko eta %15eraino arte aurrezteko aukera ematen dizu lehen asegurutik.

Zure lasaitasuna da lehenbizikoa; utzi ardurak BBVA aseguruaren esku, eta gozatu bizitzaz garrantzitsuena kontrolpean dagoela jakinik.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.