Ezbehar bat zer da eta nola izapidetzen da

Garrantzitsua da jakitea zer den zehazki ezbehar bat eta nola kudeatzen den hura izapidetzeko prozesua asegurudunaren eta aseguratzailearen artean
Etxeko aseguruak, auto aseguruak, osasun aseguruak, maskota aseguruak… Zerrenda amaiezina da, eta bizitzan izan ditzakegun arazo eta gertaera guztiak estaltzen ditu, gutxi gorabehera. Horretarako dira aseguruak; zaindari isilak dira, eta behar ditugunean eta polizan ezarritakoaren arabera soilik jarduten dute. Eta une horri ezbeharra esaten zaio.
Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.
Era guztietako ezbeharrak daude: auto istripua, etxeko hodi bat hondatzea, lesioa, ekaitz gogor baten ondorioz uzta galtzea… Azken batean, ezusteko gertaera bat da ezbeharra, eta hartarako estaltzen gaitu polizak. Gertatuz gero, gure aseguruaren babesa aktibatzen du, eta aseguruak osorik edo partez itzuli behar digu gertaera horrek eragin izan diezagukeen kostua.

Zer egin behar da ezbehar bat izanez gero?

Ezbeharra beti da ustekabekoa, eta urduritasuna eta zalantzak eragin diezazkiguke. Horrelako kasuetan, garrantzitsua da lasai egotea eta urrats erraz batzuk egin behar direla gogoratzea. Aseguru etxe guztiek ematen dizkiete urrats horien berri beren bezeroei, eta Aseguru Kontratuari buruzko 50/1980 Legean jasota ere badatoz.

  • Mina arintzen saiatzea: ezbehar bat izaten den bakoitzean, asegurudunak ahalegin guztia egin behar du eragindako mina ez areagotzeko. Adibidez, etxeko komunean hodi bat apurtzen bada, lehenik eta behin pasoko giltza itxi behar dugu, eta ahal dugun guztia egin hodia apurtzearen ondorioak etxeko beste toki batzuetara irits ez daitezen. Jakina, norberaren segurtasuna ondasun material ororen gainetik dago.
  • Ezbeharraren berri ematea: egoera egonkortu denean, asegurudunak parte eman behar dio aseguruari, eta ezbeharraren inguruko ahalik eta xehetasun gehienak eman. Baliteke aseguru etxeak zenbait jarraibide ematea ezbeharrak eragindako kalteak murriztu ahal izateko. Legearen arabera, gehienez zazpi egun daude aseguru etxeari ezbeharraren berri emateko.
  • Gainera, ezbeharrak beste pertsona batzuei eragin badie eta baldin badakigu gure aseguruak estal ditzakeela ezbeharrak eragin dituen kalteak, horrelako aseguru bat dugula jakinarazi behar diogu pertsona horiei.
  • Era berean, ezbeharra hirugarren batek eragin badu eta hirugarren hori prest badago kalteak ordaintzeko, horren berri eman behar diogu aseguru etxeari.
Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Hurrengoak dira ezbehar baten aurrean jokatzeko gakoak. Aseguratzaileari ezbeharraren berri eman ondoren, urrats hauei jarraitzen dien izapide bat hasten da.

  • Espedientea irekitzea: Bezeroak bezeroentzako arreta zerbitzura deituta edo bulegora joanda jakinaraz dezake ezbeharraren alta. Aseguratzaileak ezbeharrari buruzko informazioa jasotzen badu, espedientea irekitzen da, eta, bertan, gertakariari buruzko datu guztiak biltzen dira.
  • Ezbeharra aztertzea: espedientea ireki ondoren, aseguru etxeak gertatutakoa aztertzen du, kontratatutako polizaren bermeek ezbeharra estaltzen dutela egiaztatzeko. Gure aseguruak estaltzen baditu kalteak, aseguru etxeak hartuko ditu bere gain, edo haiei dagokien kalte ordaina emango du. Bestela, baliteke aseguratzaileak ez ezer egitea.
  • Ezbeharra baloratzea: aseguratzaileak bere gain hartzen badu ezbeharra, kalteak baloratzeko fasea hasten da. Orduan, ezbeharraren arrazoiak aztertuko dira, eta aseguru etxeak zer kalte ordain eman behar ligukeen kuantifikatuko da, edo zenbat diru eman dakiokeen bezeroari kaltea konpontzeko.
  • Ezbeharra ebaztea: izapide horien guztien ondoren, ezbeharra ebazten da, kalte ordain ekonomikoa emanda edo eragindako kaltea konponduta, betiere, prozesua normaltasunez eta polizan xedatutakoaren arabera gauzatzen bada. Aldiz, baliteke aseguratzaileak kalte ordaina emateari uko egitea irregulartasunak izan badira edo adituak erabakitzen badu kalteak ez direla sartzen kontratatutako polizan. Aitzitik, aseguratzaileak kalte ordain partziala eman ahal izango du kapitalen kontratazioa zuzena izan ez bada, edo kalte ordaina emateari uko egitea irregulartasunak izan badira edo adituak erabakitzen badu kalteak ez direla sartzen kontratatutako polizan.

Laburbilduz, horrela tramitatzen dira ezbeharrak, gertatzen direnetik ezbeharra behin betiko ebazten den arte.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.