Zer aseguru dira derrigorrezkoak

Zure jarduera profesional edo egoera pertsonalaren arabera, posible da aseguru bat kontratatu behar izatea. Ezagutu zure kasua den.
Espainian, lege batek, erregelamendu batek edo hitzarmen kolektibo batek finkatzen du aseguru bat nahitaezkoa den. Guztira, nahitaezko 800 aseguru baino gehiago dago Espainian. Alderdi horretan, segurtasun juridiko handiagoa lortzeko eta nolabait bilaketa errazteko, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak (DGSFP) Nahitaezko Aseguruen Erregistro Publikoa sortu zuen 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak (CCS) kudeatzen du, eta bertan jasotzen dira estatuko lurraldean galdagarri diren nahitaezko aseguru guztiak, edozein organo legegilek ezarri dituela ere.
Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Nola jakin dezaket nahitaezko asegururik kontratatu behar dudan?

Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren web-orritik zerrenda horietara sartu, eta aseguru guztien berri jaso dezakezu, hainbat irizpideren arabera: noiz jarri ziren indarrean, zer jardueretarako eskatzen diren nahitaezko aseguruak, zer mailako arauek erregulatzen dituzten edo zer aplikazio-eremutan funtzionatzen duten (estatukoa edo autonomiakoa).

Nolanahi ere den, ideia bat har dezazun, jarraian jakitera emango dizkizugu horretara behartuko zaituzten zenbait inguruabar. Errrazago aurki ditzazun, bi taldetan banatu ditugu: alde batetik, lanarekin edo lanbidearekin zerikusia dutenak; bestaldetik, eremu pertsonal eta pribatukoak direnak.

Lanbideko jardueraren arabera, aseguru hauek izan daitezke nahitaezkoak:

  • Ondasun higiezinen kudeatzaileak: bai tasatzaileek bai etxebizitza-sustatzaileek nahitaezko asegurua kontratatu behar dute. Lehenengoek tasatzearen ondorioz eragin litezkeen kalteak estali ahal izan behar dituzte –eta, adibidez, hipoteka bat emateko ezinbestekoa da tasatzea–; aldiz, bigarrenek eskuartean dituzten higiezinetan gerta litezkeen kalte material edo matxuretatik babestu behar dute. Eremu horretan, gainera, bada "hamar urterako aseguru” gisa ezagutzen den aseguru bat, eta haren bidez 10 urteko bermea ematen dute sustatzaileek ager litezkeen egiturazko akatsetarako.
  • Kirolari profesionalentzako aseguruak. Federazio profesional bateko kide bazara, hau da, kirolari profesionala bazara, nahitaez kontratatu beharko duzu aseguru bat zure jardueraren ondorioz gerta litezkeen kalteetatik babesteko.
  • Sozietate profesionalak. Sozietate profesional guztiek bere gain hartu behar dituzte erantzukizun zibilaren ondoriozko kalte-ordainak, salaketarik bada edo hirugarren batzuei kalterik eragiten bazaie. Horregatik, kasu horiek estaltzeko aseguru bat kontratatzera behartzen dira honelako elkarteak, milioi askokoak izan baitaitezke.
  • Garraio-enpresak. Garraio-titulu batekin bidaiatzen duten pertsona guztiek izan behar dute bidaiarien nahitaezko aseguruaren babesa. Aseguru horren bidez, bidaiariek izandako istripuen ondoriozko kalte guztiak estalita izango ditu garraioa kudeatzearen arduradunak, gertatzen direla bidaian zehar nahiz amaitu eta berehala.
  • Hitzarmen kolektiboetako partikularrentzako aseguruak. Zenbaitetan, bizitza- edo istripu-aseguru bat nahitaez edukitzeko betebeharra ezar diezaiokete hitzarmen kolektiboek partikularrari. Jakina, gauzatzen den jarduera motaren eta haren arrisku-profilaren araberakoa izango da hori.
Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Eremu pribatuan eta aisialdikoan, aseguru hauek izan daitezke nahitaezkoak:

  • Erantzukizun zibileko nahitaezko asegurua ibilgailu motordunetarako: automobilen aseguruaz gain –halakorik ez izatea ibilgailua ibilgetuz eta 3.005 eurorainoko isun bat jarriz zigortzen da–, nahitaezko asegurua izan behar dute lehorreko beste ibilgailu motordun guztiek (autoak, motorrak, ziklomotorrak, eta abar) eta itsasokoek (jolas nahiz kiroleko itsasontziak, uretako motorrak, eta abar). Duela gutxi, gainera, dronek ere asegurua izan behar dutela xedatu zuen 8/2014 Errege Lege Dekretuak.
  • Ehiztarien erantzunkizun zibila estaltzeko ehiza-asegurua. Ehizaren 1/1970 Legeak araututakoaren arabera, ehiztari orok izan behar du erantzukizun zibileko aseguru bat, ehizan aritu bitartean beste batzuei eragindako kalteen ordaina emateko.
  • Arriskutsuak "izan daitezkeen" arrazetako animaliak. Abenduaren 23ko 50/1999 Legeak ezartzen du nahitaez eduki behar dela asegurua arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izanez gero. Animalia horien artean zenbat txakur-arraza daude, adibidez, pitbullak, baina badaude beste arraza batzuk ere.

Ikus dezakezun bezala, alderdi batean baino gehiagoan oinarritzen da nahitaezkotasuna, baina gehienetan profesionalaren edo herritarararen erantzukizuna estaltzean datza. Zure egoera profesional edo pribatua dela-eta nahitaezko aseguru bat kontratatu behar baduzu, hoberena informazioa eskatzea da, eta gehien komeni zaizunari buruz aholka diezazutela.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.