Hipoteka maileguak

Azalduko dizugu zertan dautzan hipoteka maileguak eta nola funtzionatzen duten
Hipoteka maileguen bidez, bankuak diru kopuru bat ematen dio bezeroari, eta hark itzuli egin behar du, aldizkako kuotetan eta interes batzuekin batera. Hipotekazkoak esaten zaie, bankuak berme espezifikoa duelako: higiezin baten (adibidez, etxebizitza baten) gaineko hipoteka bat (normalean, bezeroarena izaten da higiezina). 
Goiko bannerra hipoteka finkoa Goiko bannerra hipoteka finkoa
BBVA Hipoteka finkoa
Hilero berdina ordaintzearen lasaitasuna.
Bankuarentzat arriskua txikiagoa denez, itzultzeko epe luzeagoak eskain ditzake, eta mailegu pertsonalenak baino interes tasa txikiagoak.
Interes tasa funtsezko kontzeptua da hipoteka maileguak zer diren ulertzeko. Bankuek maileguaren truke kobratzen duten prezioa da interes tasa. Finkoa da, baldin eta maileguaren bizitzan hileko kuota aldatzen ez bada. Hala, aurrez jakin daiteke zenbat ordaindu behar den.
Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Zure neurrirako hipoteka dugu
Ezagutu BBVAren hipotekak eta aurkitu zeurea.

Aldakorra da, baldin eta diferentzial finko bat badu, erreferentzia indize bati gehituta (normalean, euriborrari). Diferentziala bankuaren baldintzen arabera berrikusten da, ia beti urtero edo sei hilez behin. Interes-tasa honekin, kuotaren zati bat finkoa izango litzateke, eta bestea aldakorra, euriborraren araberakoa.

Azkenik, mistoa da, baldin eta denboraldi labur batean interes finkoa kobratzen bada eta, ondoren, aldakorra.

CTA Azterketa CTA Azterketa
Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ba al dakizu zergatik eboluzionatzen duen euriborrak? Indize hau zertan datzan eta zergatik egunero aldatzen den azalduko dizugu.
  • Ba al dakizu zer den hipoteka kreditua? BBVAn, zer den azalduko dizugu, baita hipoteka mailegutik zertan bereizten den ere
  • Etxebizitza baten tasatze-balorea dena dela ere, higiezin guztiek katastro-balore ofiziala dute erregistratuta.