- Gehieneko muga batzuk daude pentsio plan batera ekarpenak egiteko, bai finantza-arloan, bai zerga-arloan:
Finantza-arloa:
Pentsio planera egindako ekarpenak urtean 1.500 €-koak izango dira gehienez (titular zaren pentsio plan guztiei aplikatzen zaie batera).
Salbuespenak daude:
- Ezkontideak lanaren etekin garbirik ez duen edo urtean 8.000 € baino gutxiagoko jarduera ekonomikoak dituen ezkonditea duten pertsonak: urtean gehienez 1.000 €-ko ekarpena egin ahalko dute ezkontidearen planera.
- Minusbaliotasuna duten pertsonak (% 65eko edo hortik gorako minusbaliotasun fisikoa eta % 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun psikikoa): gehienez 24.250 €-ko ekarpena egin dezakete (hirugarren batzuen ekarpenak ere barnean harturik, eta azken horiek ezingo dira urtean 10.000 €-tik gorakoak izan).
Fiskala
2022tik aurrera, pentsio plan batera egindako ekarpenengatik hurrengo kopuru hauetatik txikiena kendu daiteke errenta aitorpenean:
- 1.500 €/ urtean.
- Ekitaldian banaka jasotako lanaren eta jarduera ekonomikoen etekin garbien baturaren % 30a.
Autonomoek, bestalde, urtean 5.750 €-ko ekarpena egin dezakete gehienez pentsio plan batera, banakatuta
- Gehieneko muga: 5.750 €/ urtean.
- Ekarpen indibiduala: 1.500 €/ urtean.
- Autonomo gisa egindako ekarpena: 4.250 €/urtean.
Aurrekoen kasuistika desberdinak dituzten 2 autonomia-erkidego daude: Euskadi eta Nafarroa.
Euskadin
Muga 5.000 €-koa da urtean, eta 8.000 €-koa urteko enpresa-ekarpenak badira. Bi mota horietak ekarpenak egiten badira, urtean 12.000 € baino ezingo dira desgrabatu.
Ezkontideak, berriz, ezingo ditu urtean 8.000 € baino gehiago sartu (eta urtean 2.400 €arte desgrabatu ahal izango dira). Desgaitasunen bat duten ahaideen kasuan, urteko 24.250 €-ko gehieneko ekarpena egin ahal izango da (eta gehienez ere 8.000 € desgrabatu ahal izango dira urtean).
Nafarroa
Urteko 1.500 € edo % 30 mantentzen dira (salbuespen berberekin autonomoen enplegu-planetan eta enpresa-ekarpenetan), baina kopurua ez da berdina.
Izan ere, ezkontidearen diru-sarrerei dagokienez, aplikatutako muga urtean 1.000 eurokoa da (betiere lanaren etekin garbirik lortzen ez badu, ezta enpresa/lanbide jardueretatik ere, edo urtean 8.500 eurotik beherakoak badira).
Lurralde komunaren antzekoa da ere desgaitasuna duten pertsonen kasuan.