Pentsio planen errentagarritasuna: zein izan behar da

Pentsio plan batek etorkizunerako aurrezkia eta errentagarritasuna eman behar ditu

Pentsio plan batek, errentagarritasunaz gain, etorkizunerako aurrezkia eman behar du, inbertsioaren bitartez. Horrek esan nahi du bezeroak urteetan zehar ekarritako kapitala ez dagoela ibilgetuta; aldiz, aurrez ezarritako arrisku eta errentagarritasun irizpide batzuei jarraikiz inbertitzen da, etekinak lortzeko. Irizpide horiek erregulatzaileak onartutako dokumentu batean zehazten dira, eta partaideak ezagutzen ditu. Horrela, pentsio plana erreskatatzerakoan, partaideak ekarpenen bidez metatutako dirua jasotzea espero dezake, eta, gainera, pentsio planen errentagarritasuna jarraian aztertuko ditugun faktoreen arabera egongo da.

Pentsio plan baten errentagarritasuna handitu egiten da partaideek egiten dituzten aldian behingo ekarpenekin. aldizka egin daitezke (hilero, hiru hilean behin...) edo noizbehinka (aldizkakotasunik zehaztu gabe egindako ekarpenak), eta ezin izango dute inola ere gainditu legez ezarritako muga maximoa, hau da, 8.000 €-koa.

Planean dirua metatu ahala, kudeatzaileek finantza aktiboetan inbertituko dituzte, planaren inbertsio profila zein den kontuan hartuta. Maiz onartzen diren hiru inbertsio-profil daude, zeinak hartuko den arrisku-mailaren mende dauden eta, ondorioz, baita lortu nahi den errentagarritasunaren mende ere. Profil hauen menpe egongo da pentsio planen errentagarritasuna: kontserbadorea, moderatua edo ausarta.

Horrela, pentsio planen errentagarritasunaren gakoetako batera iritsiko gara: zenbat eta arriskutsuagoa izan inbertsioa, orduan eta handiagoak izan daitezke, bai lortutako errentagarritasuna, bai partaideak izandako galerak. Aitzitik, zenbat eta arrisku txikiagoa hartu, txikiagoa izango da errentagarritasuna, baina txikiagoak izango dira inbertsioak izan ditzakeen galerak ere.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Zertan inbertitzen dute pentsio planek errentagarritasuna handitzeko?

Pentsio planek, nagusiki, errenta finkoko eta errenta aldakorreko finantza produktuetan inbertitzen dute. Pentsio planen errentagarritasuna handitzeko beste modu bat da tresna deribatuetan edo diru merkatuko aktiboetan inbertitzea. Beraz, pentsio-planak egiten dituzten inbertsio motaren arabera sailka ditzakegu:

  • Errenta finkoko planak epe labur eta epe luzean: kapitala epemuga desberdineko errenta finkoko tituluetan inbertitzen dituzte gehienbat, bai erakunde publikoetakoak bai enpresa pribatuetakoak. Inbertsio mota honen ezaugarriak direla eta, errenta finkoko planek teorian arrisku txikiagoa dure, baina, aldi berean, errentagarritasuna ere txikiagoa izan ohi da.
  • Errenta aldakorreko planak: inbertitu kapitala Balore-burtsan kotizatzen duten enpresen akzioetan. Aktibo horiek hegakortasun handiagoa dute eta, ondorioz, arrisku maila handiagoa ere, baina errentagarritasun nahiko handiagoak eman ditzakete arriskurik gabeko edo arrisku txikiko aktiboek baino.
  • Errenta mistoko planak: errenta mistoko pentsio-planek errenta finkoa eta aldakorra elkartzen dituzte. Errenta hauen proportzioa planaren inbertitzaile-profilaren araberakoa izango da, beraz, zenbat eta ausartagoa, handiagoa izango da errenta aldakorrean inbertitutako kapitala; aldiz, zenbat eta kontserbadoreagoa, orduan eta handiagoa izango da errenta finkoan inbertitutako kapitala.
  • Bermatutako planak: errenta aldakorrekoak edo finkokoak izan daitezke, eta kapitalaren % 100 itzultzea berma dezakete edota gutxieneko birbalorizazioa izan dezakete, kontratatutako epea iraungi arte dirua mantentzen den bitartean.

Informazio hori guztia mahaigainean jarri ondoren, komeni da argitzea ez dagoela pentsio plan hobe edo okerragorik, baizik eta bezeroaren inbertitzaile profilerako eta helburuetarako egokiagoak diren planak.

Adibidez, erretiratu arte oraindik 20 edo 30 urteko horizontea duten aurreztaile gazteentzat, inbertitzaile profil ausarta izatea eta errenta aldakorraren aldeko apustua egitea gomendatzen da. Gehiago irabazi daitekeelako da hori, eta inbertsioekin galerarik balego, oraindik ere berreskuratzeko denbora asko falta delako.

Aurkako kasuan erretiro egunera hurbiltzen ari diren aurreztaileak daude, urte gutxi dituztelako erreskatatu aurretik pentsio planera ekarpenak egiteko. Haientzat, inbertitzaile-profil kontserbakorra hartzea gomendatzen da, zeinak errenta finkoan inbertituko duen, errentagarritasun gutxiagokoa bai, baina baita arrisku txikiagokoa ere. Une horretan, lehentasuna kapitala sendotzea da, eta urte askotako aurrezkiak beharrezkoa ez den arriskuan jartzea.

Aldizkako ekarpenen garrantzia

Pentsio-planek eskaintzen duten errentagarritasuna oso garrantzitsua da bezeroaren aurrezkiak hazte aldera. Hala ere, ez da hori pentsio-planarekin lortu nahi den aurrezte xedea kalkulatzeko orduan kontuan hartu behar den aldagai bakarra. Hain zuzen ere, funtsezkoa da aurrezki filosofia bat planteatzea eta aldizka kapital ekarpenak egitea.

Hobe da hilean 100 € % 3ko errentagarritasunarekin aurreztea, hilean 50 euro % 6ko errentagarritasunarekin aurreztea baino, hurrengo adibidean ikus daitekeen bezala:

A plana B plana
A plana
% 3 interes-tasa nominala
B plana
% 6 interes-tasa nominala
A plana
Urteko baliokidea (12m) % 0,25
B plana
Urteko baliokidea (12m) % 0,49
A plana
Adina (30 urte)
B plana
Adina (30 urte)
A plana
Erretiroa (65 urte)
B plana
Erretiroa (65 urte)
A plana
Epea (35 urte)
B plana
Epea (35 urte)
A plana
Epea (420 hilabete)
B plana
Epea (420 hilabete)
A plana
Hileko zenbatekoa: 100 € 
B plana
Hileko zenbatekoa: 50 € 
A plana
Aurreztuaren guztizkoa: 73.547 €
B plana
Aurreztuaren guztizkoa: 68.680 €

BBVA Pentsioen Erakundetik ateratako adibidea

Egiaztatu daitekeen bezala, errentagarritasun murriztuko pentsio plan batean bolumen handiagoa aurrezteak etekin handiagoak ematen ditu, errentagarritasun handiagoko pentsio plan batean gutxiago aurreztearekin alderatzen badugu.

Era berean, garrantzitsua da ekarpenetan konstantea izatea, eta horrek eragin bereziki onuragarria du epe luzera. Hobe da aldizka ekarpen txikiak egitea denboran zehar aldizkakotasunik gabe kantitate handiak ekartzea baino.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Pentsio-planaren komisioak

Azkenik, pentsio-planen errentagarritasuna ezagutzeko, hari dagozkion komisioak zein diren jakin beharra dago. Bi komisio mota daude: kudeaketakoak eta gordailukoak. Banketxe bakoitzak eta pentsio-plan bakoitzak portzentaje aldakorrak ditu komisioak jasotzeko eta, garrantzitsua da haiek ezagutzea bezeroari zenbateko kostuak eragingo dizkion jakiteko.  Edozein kasutan ere, legeakk gehienezko komisioak ezartzen ditu, eta ezingo dira inola ere ez haiek gainditu.
Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?