Nola funtzionatzen du pentsio-plan batek?

Jakin behar dituzun xehetasun guztiak kontatuko dizkizugu pentsio-planen inguruan
Pentsio-plana epe luzerako behin-behineko aurrezki produktu bat da, eta bere helburu nagusia da erretiroan erabiliko den aurrezkia sortzea kapital edo errenta eran izateko. Parte-hartzaileak aldika edo noizean behin egindako ekarpenetan oinarritzen dira, zeinak planaren kudeatzaileek inbertitzen dituzten, planaren inbertsiorako gidalerroetan aldez aurretik errentagarritasun eta arriskuaren irizpideak jarraituz. Horrela, zure pentsio-planak berreskuratzeko orduan, titularrak urteetan zehar jarritako dirua eta hark eman ahal izan duen errentagarritasuna jasoko ditu. Ikus pentsio-planen funtzionamenduaren xehetasun gehiago.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Pentsio-planak bezeroak egiten dituen ekarpenetan oinarritzen dira. Aldizkakoak izan daitezke edo noiz behinka egin daitezke. Ez dago ekarpenak egiteko betebeharrik, noiznahi eten eta berriz ekin ahal izango zaio. Urteko gehienezko ekarpena 8.000 eurokoa da.

Gainera, pertsona batzuen ezkontidea lan-etekin garbia ez badu edota eta bere jarduera ekonomikoak urtean 8.000 € baino azpitik baldin badaude, posible izango dute ezkontidearen planera urtean 2.500 € gehienez gehitzea.

Gainera, % 65eko edo gehiagoko onartutako elbarritasun fisikoa edo psikikoa duten pertsonetan, urteko gehienezko muga 24.250 eurora igoko da, beste pertsona batzuengandik jasotako ekarpenak onartuta ere. Horiek ezin izango dute urtero 10.000 eurokoak baino gehiagokoak izan.

Ekarpenen dedukzio fiskala

Urtero pentsio-planera egindako ekarpenak PGFZan desgraba daitezke, zerga-oinarria gutxitzen dute eta, ondorioz, zergadunaren tasa marinalaren arabera, aurrezki fiskal garrantzitsua lortuko da. Esate baterako, % 24ko PFEZ atxikipen-tasa bada, eta pentsio planari urtean 3.000 € gehitzen bazaizkio. zerga kontuetan lortutako aurrezkia 720 eurokoa izango litzateke.

Urteko zerga-arinketa maximoa txikiagoa izango da hurrengo kopuruen arabera: 8.000 €, edo laneko eta jarduera ekonomikoetako etekin garbien % 30. Zerga-arinketaren muga gaindituz gero, hurrengo bost urteotako PFGZren aitorpenetara isla daiteke.

Bestetik, pentsio-plana berreskuratzeko orduan jasoko den kapitala berreskuratzeko eskubidea eragin duen kontingentzia kontuan hartu gane, lan etekin gisa sartuko da PFGZn. Honela, titulartasuna hiltzen denean, haren onuradunak edo oinordekoek laneko errendimendu bezala sartuko dute hura PFGZn, inola ere ez Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergan.

Zertan inbertitzen dute pentsio-planek

Bezeroak bere pentsio-planean egiten doan ekarpenekin, kudeatzaileak errentagarritasun maximoa bilatzeko asmoz, inbertsio batzuk egiten doaz. Inbertsio horiek kontratatu den plan motaren araberakoak izango dira. Egindako inbertsioen arabera, hauek dira ohikoenak:

  • Errenta finkoko planak (epe labur eta epe luzekoak, errenta finko publikoa edo errenta finko korporatiboa).
  • Errenta aldakorreko planak.
  • Plan mistoak, errenta finko eta aldagakorrekoen pisu desberdinarekin.
  • Plan bermatutak.

Hartuko den inbertsio profilaren arabera – kontserbadorea, moderatua edo ausarta – plan mota bat edo bestea gomendatuko da; errenta finkoko planek arrisku gitxiagoko produktua osatzen dute teorian eta, gainera, errentagarritasun gutxiago ematen dute; errenta aldakorreko pentsio-planek teorian arrisku handiagoa dute, baina errentagarritasun handiagoagoa eman dezakete.

Garrantzitsua da dauzkagun pentsio-planen arrisku-profila denborarekin aldatzen joatea, arrisku gehiago ez edukitzeko (komeni zaiguna baino arrisku handiagoko plan bat izatea) edo errentagarritasunari dagokionez aukera-kosturik ez edukitzeko (har dezakezun arriskua baino txikiagoko plan batean egotea). Aldaketa horrekin kezkatu nahi ez duenarentzat, bizi-zikloko pentsio-plan ugari dago, non erretirotik gertu iraungitzen duten plana aukeratuko dugun eta non kudeatzaileak izango diren arrisku-profila egokituko dutenak.

Pentsio-plana berreskuratzea

Erretirora sartu ondoren (adin arruntean, aldez aurretik edo atzeratuta), bezeroak bere pentsio-plana berreskuratu ahal izango du, hau da, planaren bizitzan zehar egindako ekarpenak gehi eman ahal izan duen errentagarritasuna.

Erretiroaz gain, badira beste arrazoi eta likidezia-kasu berezi batzuk pentsio-plana aldez aurretik berreskuratzeko:

  • Iraupen luzeko langabezia: Hiru baldintza egiaztatu beharko ditu pentsio-planen titularrak:
    • Langabeziaren legezko egoeran egotea.
    • Enplegu-eskatzaile bezala inskribatuta egotea.
    • desenpleguan egoteagatik kotizaziopeko prestazioa ahitu izatea edo hura lortzeko aukerarik ez izatea. 

Langile autonomoa bazara, kontribuzio-prestazioak jasotzeko eskubidea ahituta egon beharko da, eta inskribatuta egon behar duzu enplegu-eskatzaile bezala.

  • Lanerako ezintasun iraunkorra: Guztizkoa, erabatekoa edo baliaezintasun handia izan daiteke.
  • Menpekotasun larria edo menpekotasunhandia: titularrak menpekotasuna edo menpekotasun handia duela frogatu beharko du.
  • Gaixotasun larria: titularrak gaixotasun larria duela frogatu beharko du. Kasu horretan ere sartuko da ezkontideak, seme-alabek edo gurasoek gaixotasun larria izatea.
  • Heriotza: titularra hilko balitz, onuradunek jasoko lukete pentsio-planean metatutako dirua. Onuradunak aukeratu izan ez balira, dirua hauen oinordekoek jasoko lukete.
  • Hipoteka exekuzioa: 2017ko maiatzera arte, hipoteka mailegua ordaintzeko berreskuratu ahal izango da pentsio-planean metatutako dirua titularra hipoteka exekuzio prozesu batean baldin badago. Hauek dira bete beharreko bi baldintzak: hipoteka ezin ordaintzea beste moduren batera, eta berreskuratutako kapitala nahikoa izatea hipotekaren exekuzioa saihesteko.
  • Hamar urteko epealdiaren ostean: 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, gutxienez hamar urteko antzinatasuna duten partizipazioak bakarrik berreskuratu ahal izango dira.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Sistemaren iraunkortasuna

Pentsio-plana berreskuratzea erabakitzen denean, bezeroak hainbat aukera ditu dirua jasotzeko.

  • Kapital moduan berreskuratzea: aldi batean berreskuratuko da pentsio-planean metatu den diru guztia. Ondorioz, plana berreskuratzeari dagozkion zergak behin bakarrik ordainduko dira eta horrek zerga eragin handiagoa izaten du.
  • Errenta moduan berrekuratzea: plana berreskuratzeko adostu den denboraren arabera eta aukeratu den errenta motaren arabera jasoko da dirua aldika. Bi aukera daude:
    • Bermatutako errenta: beti jasoko da diru kopuru bera eta aldi baterako edo biziartekoak izan daitezke.
    • Errenta finantzarioa: jasotako diru kantitatea pentsio-planaren kudeatzaileek egindako inbertsioen errentagarritasunaren mende dago eta planak irauten duen bitartean jarraituko du horrela.
  • Erreskate mistoa: lehenengo, zehaztutako diru kopuru bat lortzen d eta, gero, bermatu daitekeen errenta edo errenta finantzazioa jaso daiteke aldika.

Horrela funtzionatzen dute pentsio-planek, aurrezteko eta inbertitzeko aukera interesgarria erretiroko pentsio publikoren osagarri bat eduki nahi dutenentzat.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?