Pentsio-plan bat transferitzea eskatzeko pausoak

Plan bat beste erakunde batera eramateko prozesua doakoa da, eta ez dakar komisiorik edo zigor fiskalik.

Pentsio-planak, aurrekuspen-plan ziurrak -APZ- bezala, aurrezteko aurreikuspen-tresnak dira, eta finkatutako eskubideak (gordetako kapitala eta izan ditzakeen etekinak) produktu batetik bestera transferitzeko aukera ematen dute, kudeatzaile edo banku-erakunde ezberdinen artean ere bai. Gainera, pentsio-plan baten dirua aurreikuspen-plan ziur batera intsulda daiteke, bai eta alderantziz ere.

Transferentzia doako prozesua da, eta ez da komisiorik edo zigor fiskalik ordaindu behar. Izan ere, pentsio-planaren titularrak erabaki dezake bere kapital guztia edo haren zati bat mugitzea -finkatutako eskubide izena jasotzen dutenak-, bezeroak nahi beste aldiz egin daitekeen prozesu erraz baten bidez. Bermatutako pentsio-planen kasuan, garrantzitsua da transferituko diren partaidetzen balioa kontsultatzea, bermea planaren muga-egunera arte bakarrik aplikatzen da eta.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Horretarako, titularrak transferentzia jasoko duen erakunde kudeatzaileari (xede-erakundea) jakinarazi behar dizkio transferentziaren datuak: mugitu nahi den kapital-kopurua, zer produktura egin nahi den eta zer produktutik etorriko diren finkatutako eskubideak. Azpimarratu behar da transferentziari hasiera eman behar diola transferentzia jasoko duen erakundeak, ez alderantziz.

Legearen arabera, prozesu horrek ezin du bost egun baliodun baino gehiago iraun, baldin eta transferentzia kudeatzaileen artean egiten bada, edo hiru egun baliodun, baldin eta transferentzia kudeatzaile beraren produktuen artekoa bada.

Kapitala transferitzearen salbuespenak

Egoera batzuetan ezin da transferentzia hori egin:

  • Lanerako pentsio-planen kapitala ezin da transferitu, plana kontratatzeko bitarteko enpresarekin jadanik lan-harremanik ez badago izan ezik.
  • Gaur egun, ezin dira finkatutako eskubideak transferitu herrialde ezberdinetako planen artean, Erresuma Batuko pentsio-planetako oso kasu mugatu batzuetan izan ezik. Kasu horietan, baldintza batzuk betez gero, transferitu ahal izango dira, aldez aurretik baimena jaso duten Espainiako zenbait pentsio-planetara.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Pentsio-plan bat transferitzeko arrazoiak

Hainbatetan egokia izan daiteke pentsio-plan bat erakunde batetik beste batera transferitzea, edo plan-mota aldatzea.

Alde batetik, kudeatzaile batzuek hobaria ematen dute finkatutako eskubideak erakunde batetik beste batera transferitzearen truke. Nolanahi ere, eragiketa horiek bezeroak aintzat hartu beharko dituen beste betekizun batzuei lotuta daude. Balioetsi behar da aldaketa epe ertain eta luzera gure beharretara egokitzen den eta ahalegindu behar gara hobariak bakarrik erakar ez gaitzan.

Baina, gainera, kapitala transferitzeko arrazoi nagusietako bat da inbertitzaile-profila aldatu nahi izatea. Pentsio-plan bakoitza inbertitzaile-profil bati dagokio, inbetitzen duen produktu finantzarioen eta bere hartzen duen arrisku-profilaren arabera.

Orokorrean, hiru inbertitzaile-profil bereizten dira, arriskuaren arabera: kontserbadorea, neurrizkoa eta ausarta. Profil hauetako bakoitzari pentsio-plan mota bat kontratatzea gomendatzen zaio: bezero gazteentzako irabazi potentzial handiagoak dituzten errenta aldagarriko pentsio-planetan inbertitzea egokia den bitartean (nahiz eta arrisku handiagoa izan), erretiro-adinetik gertu dauden bezeroentzako gomendagarria da errenta finkoko pentsio-plan batean inbertitzea, errentagarritasun potentzial txikiagoa badu ere, segurtasun handiagoa duelako; kasu horretan ez baita gomendagarria beharrezkoak ez diren arriskuak norkbere gain hartzea inbertsioaren xedea hain gertu dagoenean.

Hala, aurreztailearen ohiko eredu bat hauxe da: gaztetan inbertitzaile-profil ausarta hartuta, errenta aldagarriko pentsio-plan bat kontratatzea, urteak pasata, erositako eskubideak neurrizkoagoa den pentsio-plan batera transferitzen joateko, eta, azkenik, pentsio-plan kontserbadore batera.

Epe luzera aurezteko produktu gisa, pentsio-planak bezero bakoitzaren profilera egokitzen diren tresnak dira, bere arrisku-profilaren eta errentagarritasun-itxaropenen arabera.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?