Zer jakin behar duzu autoa aseguratzeko?

Ezagutu autorako asegurua kontratatzeko jakin beharreko guztia BBVAren eskutik.
Autoa aseguratzea ezinbestekoa da erabili ahal izateko: istripu egoeran lasaitasuna eman ez ezik, legez derrigorrezkoa ere bada autoan ibiltzeko. Hori bai, aseguru bat kontratatu baino lehen, bere funtzionamendua, kontrataziorako beharrezko izapideak eta bere baldintza guztiak ezagutu behar dira, horren arabera egongo baita eskainiko zaigun estaldura eta ordainduko dugun prezioa. BBVAk autoa aseguratzeko behar duzuna azaltzen dizu, arreta errepidean soilik jartzeko.
Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Kontrataziorako beharrezko dokumentazioa

Hasteko, auto bat aseguratzeko beharrezkoa da legezko dokumentazioa izatea eta hori indarrean egotea. Gidabaimenaz gain, ibilgailuaren fitxa teknikoa eta zirkulazio-baimena eska diezazukete. Azkena Administrazioaren dokumentu ofiziala da, ibilgailua ibiltzeko baimentzen duena. Halaber, aseguratzaileak – nahiz eta beti hala ez izan – beste dokumentu batzuk ere eska ditzake:

  • Aurreko aseguruaren ordainagiria: azken urtekoarekin nahikoa da.
  • Aurreko aseguruaren baldintza partikularrak: aseguruak zituen baldintza espezifikoak dira.
  • Ezbehar-ziurtagiria: aseguratuta egon zaren urteen historia, errudun izan zaren parteekin.
  • Ibilgailuaren erosketako faktura.
  • IAT egiaztagira.
  • NANa edo bizileku-txartela.

Kalkulatu aseguruaren prezioa


Eskatutako dokumentazioarekin aseguruaren kontratua hasi baino lehen, komeni da polizaren prezioa aldez aurretik kalkulatzea, produktu egokiena eta lehiakorrena lortzeko. Baina, zeren arabera dago aseguruaren prezioa? Faktore asko daude; hirutan sailkatuko ditugu:

Gidariaren profila: atal honetan, gidatzailearen adina, eta, horrenbestez, esperientzia azalduko dira; prezioa ezartzeko ezinbestekoak. Era berean, parteen historia ere kontuan hartuko da. Hainbat urtetan ezbeharrik izan ez duenak askoz ere prezio merkeagoa izango du, eta kontrakoa gertatuko da parte asko dituen gidariaren kasuan.

Ibilgailua eta haren ezaugarriak: faktore hau ezinbestekoa da poliza kalkulatzeko. Ibilgailuaren potentziak, antzinatasunak eta modeloak aseguruaren prezioa zehazten dute. Autoak zaldi-potentzia handia badu, kuota garestiagoa izango da; izan ere, estatistiken arabera, ezbehar bat egoteko aukera gehiago dago. Kasua berdina da ibilgailuaren gamarekin edo modeloarekin. Prestazio gehiagoko, alegia, garestiagoa den auto batek aseguru garestiagoa izango du, konponketak egitea eta lapurreta kasuan ordezkapenak lortzea zailagoa baita.

Ibilgailuaren erabilera: funtsezko hirugarren alderdia da asegurua kalkulatzeko. Autoa erabilera profesionalerako bada, kuota garestiagoa izango da, kilometro gehiago egingo dituelako eta eskakizun-maila handiagoa duelako; aurkako kasuan, berriz, kuota baxuagoa izango da. Estatistiken arabera, kilometro gehiago egin ahala, istripu bat pairatzeko aukera handiagoa dago, baita matxurak edo ezusteak jasateko ere.

Galdera garrantzitsuena, berriz, hau da: arrisku orotarako edo hirugarrenen asegurua?

Autorako asegurua kontratatzean, galdera berdina sortu ohi da. Onena arrisku orotarako asegurua izatea da, gure eta besteen ibilgailuak eta okupatzaileak estaltzen dituena. Hala ere, badira hirugarrenen asegurua bakarrik nahi dutenak.

Normalean, arrisku orotarako asegurua kontratatzen da autoa berria bada. Izan ere, aukera horrek segurtasuna ematen du edozein egoeraren aurrean; esaterako, konponketa edo lapurreta kasuan ordaindu behar denean, garestiagoak baitira kontzesionariotik atera berri direnean.

Orokorrean, gidatzaileek hirugarrenen asegurua aukeratzen dute autoak jada urte batzuk dituenean. Konponketa eta lapurreta kostuak ekonomikoagoak izan daitezkeenez, asko dira aukera hori aukeratzen dutenek; estaldura txikiagoa da, baina askoz merkeagoa. Azken batean, aukera oso pertsonala da, estalduraren eta prezioaren arteko oreka egokiena lortzeko.

Asegurua beste pertsona baten izenean jar dezaket?

Gidatzaile askok beren buruari egiten dieten beste galdera nagusienetako bat da aseguru bat kontratatzean. Esperientzia gutxiko gidatzaileek aukeratzen dute gehien bat: esperientzia handiko senide bat aseguruaren titular gisa jartzen dute asegurua ekonomikoagoa izan dadin. Posible al da? Erantzuna hauxe da: pertsonaren arabera.

Ildo horretan, beharrezkoa da aseguru hartzailea (kostua eta haren ardura bere egiten dituen pertsona) eta gidaria bereiztea. Ez dute zertan pertsona berdina izan behar, baina konpainia askok hala eskatzen dute gidatzaileak 25 urte baino gutxiago baditu, iruzur kasuak saihesteko. Izan ere, polizen prezioa askoz altuagoa da. Legea ez denez, aseguratzaile bakoitzak hartuko du erabakia kasu bakoitzean. Edonola, posible da senidea titularra eta aseguruaren hartzailea izatea , eta 25 urte baino gutxiagokoa bigarren gidatzailea izatea.

Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Segurtasuna, beste ezer baino lehen

Laburbilduz, autoa aseguratzerakoan, gogoan izan behar da garrantzitsuena norberaren segurtasuna dela. Edonola, komeni da aukera onena aurkitzea, prezio onenean, segurtasuna galdu gabe. Kasu honetan, “merkea garesti ateratzen da” esaldiak zentzu gehiago du, eta baliteke aurrezteaz damutzea, aseguruak behar dugunean estaltzen ez bagaitu.

Balioetsi zehatz-mehatz behar duzun guztia eta sortu egokitzen zaizun aseguru pertsonalizatua. Pakete ezberdinen abantailak konbina ditzakezu poliza perfektua sortzeko eta dena kontrolpean dagoela jakinda lasaiago bidaiatzeko. Hori bai, aseguratzailea aldatu nahi baduzu, oraingo konpainiari jakinarazi behar diozu, gutxienez hilabete lehenago. Beraz, aseguru bat kontratatzeko asmoa baduzu, bisitatu bbva.es webgunea eskura dituzun aukera ezberdinak ezagutzeko.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.