Zer dira aurrezki planak

Epe luzeko aurrezki eta inbertsio produktu hauek zertan zertan oinarritzen diren azaltzen dizugu.

Merkatuan 'koltxoi' ekonomiko on bat sortzen joateko aukera ematen dizuten hainbat aurrezki eta inbertsio produktu daude, zeinetara erretiro adinera heltzen garenean sartu gaitekeen.

Produktu hauen artean epe luzeko aurrezki planak, bermatutako aurreikuspen planak eta pentsio plan tradizionalak nabarmentzen dira. Aurrezki era hauetariko bakoitzak aurreztatzaile profil desberdinentzako egokiagoa edo hain egokia ez den ezaugarri zehatzak ditu. 

Aurrezki planak aurrezki eta inbertsio produktuak dira, Aurrezki Planak 5 bezala ere ezagutzen direnak, – 5 urteko epean - hau da, epe ertainean, euren dirua izan nahi duten aurreztaile txikientzat bereziki pentsatuta dagoena. Plan hauek forma bi dituzte:

  • Bakarkako Bizitza Asegurua edo Epe Luzerako Aurrezkia (SIALP): aurrezki mota hau bizi-aseguru batean burutzen da. Zentzu honetan,, SIALPak aseguratzaile batekin kontratatzen dira eta bereziki epe luzean arrisku maila baxu batekin errentagarritasuna bilatzen dutenentzat gomendatzen dira. Bizi-aseguru bat kontratatzen bada, aseguratua eta onuraduna pertsona bera dira.
  • Epe Luzerako Aurrezkiaren bakarbako Kontua (CIALP): bezeroa eta erakunde finantzario bat sartzen dituen gordailu kontratu baten bidez egiten da. CIALP bat kontratatzerakoan bezeroak gordailatutako diruak sortutako irabaziak ingresatuko den kontu bat irekiko da. Aurrezki Planen 5 ezaugarririk interesgarrienen artean aurreztaileari eskaintzen dioten segurtasuna dago, SIALPek zein CIALPek, gutxienez, inbertitutako kapitalaren %85 itzultzea bermatzen duelako. 
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.
Beste alde batetik, bezeroak – SIALP edo CIALP – produktuetariko bat baino ezin izango du kontratatu eta ematen dituen abantaila fiskalak lortzeko 5 urteetan zehar planean bere aurrezkiak mantentzera egongo da behartuta, nahiz eta nahi duenean hauek ateratzeko aukera izango duen.

Pentsio-planekin desberdintasunak

Pentsio planak epe luze baten dirua behar ez duten bezeroei zuzendutako epe luzeko aurrezki eta inbertsio era bat dira. Jasotzen diren ekarpen eta prestazioen, plana kudeatzen duen erakundearen eta inbertitzen den aktiboen arabera pentsio-plan desberdinak daude.

Pentsio-planen ezaugarri arrunten artean bere abantaila fiskalak daude eta baita epea ere. Plan hauek inbertsioa erretiro uneraino mantentzea eskatzen dute, aurrerago ikusiko ditugun salbuespenetan izan ezik.

Orain inbertitzen dituzten aktiboen unibertsoaren desberdintasun nagusiak, ekarpenen mugak, produktu bakoitzaren fiskalitatea eta emandako kapitala nola berreskuratu aztertuko dugu.

Inbertitu daitezkeen aktiboen unibertsoa:

Orokorrean, aurrezki planak errenta finkoko aktiboetan inbertitzen dira, Altxor Letrak, Bonuak eta Estatuko Betebeharrak, alegia, baina pentsio planak askoz ere zabalagoa den azpian dagoen aktiboen espektro bat dute. Horrela azken hauek euren zorroetan enpresek zein gobernuek igorritako errenta finkoa, zein errenta aldagarri nazionala eta atzerrikoa, betiere Funtsen eta Pentsio-Planen Araudian, eta planaren liburuxkan berean ezarritako kontzentrazio mugen arabera barneratu ditzakete. Inbertsioa pentsio planen errentagarritasun potentziala ere handiagoa izatea egiten duen aktiboen talde handi bat da.

Aurrezki-mugak

SIALPek zein CIALPek urtero 5.000 euroko muga dute. Bere aldetik, pentsio-planek urtero 8.000 euroko edo lanaren eta jarduera ekonomikoen errentagarritasunaren %30eko topea dute, aurreko bi kopuruetatik txikiena.

Fiskalitatea:

SIALPetan eta CIALPetan emanda kapitalak sortutako errenten salbuespen bat dute, betiere lehen aipatutako urtero 5.000 euroko muga gainditzen ez duenean. 
Bere aldetik, pentsio-planen ekarpenek aurreko paragrafoan aipatutako zenbatekoan PFEZaren oinarrian desgrabatzen dute, nahiz eta, hauek kobratzerakoan, lortzen den kapital guztia (inbertitutako kapitala + plusbalioak) PFEZean lan errendimendu bezala zergak ordainduko dituen.

Kapitala berreskuratzeko erak:

Epe luzerako aurrezki planek– bere bi modalitateetan -,. 5 urteko muga dute, zeinetan sortutako errenten salbuespena mantendu nahi bada bezeroak ezin izango duen emandako kapitala berreskuratu. Hala ere eta pentsio-planak ez bezala, dirua eskuragarri egongo da bezeroak uneoro atera dezan, nahiz eta dirua-itzultzen bazaio %19ko atxikipen batekin ordainduko dio PFEZari.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Ezarritako data baino arinago kapitala berreskuratzeko aukera hau, aurrezki planak ematen dituen abantaila fiskalak galtzen badira ere, ez dago pentsio-planetarako eskuragarri.

Orokorrean, pentsio-plan bat kontingentzia desberdinen menpe baino ezin dira berreskuratu, adibidez:

  • Erretiroa.
  • Iraupen luzeko langabezia.
  • Baliaezintasuna.
  • Menpekotasun zorrotza edo menpekotasun handia.
  • Gaixotasun larria.
  • Heriotza.
  • Bakarka, ekarpen bakoitza egin denetik 10 urte pasatu eta gero, 2015etik zenbatzen hasiz. 

BBVAn zure etorkizunerako produktu hauei eta beste produktu batzuei buruzko informazioa ematen dizugu.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?