Zein da erretiro-pentsioen PFEZren atxikipena

Erretiratu bakoitzak jasotako zenbatekoaren arabera kalkulatzen dira atxikipenak

Langilearen lan egoera aldatu eta erretiratu izatera pasatzen denean, normala da zalantzak sortzea pentsioari dagokionez. Ohiko kezken artean, hauek aipa daitezke: "Zenbat kobratuko dut hilero aurrerantzean?" edo "Bateragarria al da nire pentsioa beste diru sarrera batzuekin?". Baina, zalantzarik gabe, gastuak planifikatzerakoan duen garrantziagatik interes handiena pizten duten alderdietako bat erretiro pentsioaren PFEZ atxikipenei dagokiena da.

Erretiro pentsioari buruz argi izan behar dugun lehenengo gauza da, ondorio fiskaletarako, lan etekin gisa hartzen dela. Hau da, errenta aitorpena egiterakoan, erretiro pentsioa lan bizitzan zehar jasotako nominen modukoa da; hortaz, atxikipenak ditu.

Banner Nagusi Kalkulatzen Erretiro Banner Nagusi Kalkulatzen Erretiro
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Nola eragiten diote PFEZ tarteek erretiro pentsioari?

PFEZ errenta tarteetan banatzen da. Tarte horiek zergadun bakoitzaren karga fiskala ezartzen dute, zer diru sarrera dituzten. Langile edo, kasu honetan, pentsiodun bakoitzaren hileko atxikipenak kalkulatzeko ere balio dute. Atxikipen horiek PFEZ aitorpenean sartu behar dira, zerga likidatzeari begira.

2015ean, erreforma fiskal bat sartu zen indarrean, eta, haren bidez, funtsean aldatu ziren PFEZ tarteak. Horrela, zazpi tartetik bostera pasatu ziren, eta tarte bakoitzaren atxikipen ehunekoa aldatu zen. Araudi berriaren ondorioz, hauek dira egungo PFEZ tarteak:

  • 0 € eta 12.450 € bitartean = % 19
  • 12.451 € eta 20.200 € bitartean = % 24
  • 20.201 € eta 35.200 € bitartean = % 30
  • 35.201 € eta 60.000 € bitartean = % 37
  • 60.001 € baino gehiago = % 45

PFEZ tarteak zein diren jakinda, erretiro pentsioaren berezitasunez hitz egin dezakegu. Nahiz eta erretiro pentsiorako PFEZ ehuneko berezirik ez egon, hartarako ezarritako gutxieneko eta gehienezko mugek berezitasun batzuk dakartzate.

2016ko abenduan Ministroen Kontseiluak pentsioak aldatzea onartu zuen. Horrela, gutxieneko eta gehienezko mugak % 0,25 handitu dira aurreko aurrekontu orokorretan ezarritakoei dagokienez. Hortaz, gutxieneko hileko pentsioa 637,70 €-koa da, eta gehienezkoa, berriz, 2.573,70 €-koa. Urtero, titularrak 14 ordainsari jasotzeko eskubidea badu, gutxienez 8.927,80 €-ko diru sarrerak izango dira, eta gehienez, berriz, 36.031,80 €-koak.

Zer eragin du erretiro pentsioaren titularraren familia egoerak PFEZean?

Erretiro pentsioaren PFEZ kalkulatzean, kontuan izan behar dira bai jasotako kopurua, bai titularraren egoera pertsonala eta familiarena. PFEZari buruzko Erregelamenduaren 81. artikuluak familia egoeren hiru multzo ezartzen ditu, eta, errenta aitorpena egiterakoan, egoera horiek eragina dute azken atxikipen ehunekoan. Hauek dira taldeak:

  • Ezkongabea, alarguna, dibortziatua edo legalki banandua.
  • Urtean 1.500 € baino gutxiagoko diru sarrerak dituen ezkontidea.
  • Beste batzuk.

Hiru talde horiez gain, beste aldaera batzuk ere gehitu behar zaizkie, haiek ere aldatzen baitute azken ehunekoa. Hauek dira aldaera horietako batzuk: 18 urte baino gutxiago dituzten edo desgaitasuna duten eta guraso ahalari lotuta dauden 18 urtetik gorako seme-alaben kopurua; aitarekin edo amarekin bizi diren eta urtean 8.000 €-tik gorako errenta ez duten 25 urtetik beherako seme-alaben kopurua; ezkontidearentzat osabidezko pentsioak egotea; eta erretiro pentsioaren titularraren desgaitasuna.

Banner Zentral Pentsio-plan Banner Zentral Pentsio-plan
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Errenta aitorpena egitera behartuta al daude gutxieneko erretiro pentsioa jasotzen duten pertsonak?

Zergadunek gutxienez 12.450 €-ko diru sarrerak badituzte egin behar dute urteko errenta aitorpena. Hau da, PFEZaren lehenengo tartearen gehienezko muga. Hortaz, gutxieneko erretiro pentsioa soilik jasotzen duten pertsonak ez daude aitorpena egitera behartuta. Dena dela, kontuan izan behar dira gainerako diru sarrerak eta haien tipologia PFEZ zergaren likidazioa egiterakoan.

Kalkuluak egin ondoren hilero jasoko duzun erretiro pentsioaren zenbatekoak kezkatzen bazaitu, BBVA pentsio plan bat kontratatu behar zenuke. bbva.es webgunean kontsulta ditzakezu; plan horiek adin tarte eta errenta maila guztietarako daude pentsatuta.

Zure pentsio BBVAn

Zuri eskaintzen batzuk oso on baldintza sartzeko orduan zure pentsio kontuaren eskutik Nomina Doa Zurekin. Baina si nahi duzuna da traerla a BBVA beste erakunde batetik modu errazean eta azkar, zure eskura jartzen dugu gure Etxe-aldaketa zerbitzu (a sarbide izan ahal duzu desde bbva.es edo appetik de BBVA), eta hau arduratzen da de burutu guzti el prozesu era erosoaren, azkar eta kosturik gabe para zu. Sartzen da en bbva.es eta infórmate.
ERREPIDE Simulagailu Ostatu ERREPIDE Simulagailu Ostatu
Nire Erretiro Nire Erretiro
BBVA PENTSIOEN Institutuaren lankidetzarekin:

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Pentsio-planean metatutako kapitala lortu baino lehen aintzat hartu beharrekoak azaltzen dizkizugu.
Pentsio-plan - Tresna Pentsio-plan - Tresna

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?