Zer egin pentsio-planaren bahitura gertatzean?

Pentsio plana zer kasutan bahi daitekeen eta horri aurre nola egin azalduko dizugu

Orokorrean, bahitura kontu korronte edo etxebizitzekin lotzen da baina, zer gertatzen da pertsona batek diru-sarrerik ez baina pentsio plan bat badu? Pentsio-plan baten bahitura eman ahal daiteke? Erantzuna bai da, baina ñabardura batzuekin.

Pentsio plana epe luzerako aurrezki pribaturako mekanismo bat da, eta Gizarte Segurantzaren erretiratze pentsioa osatzea du helburu. Definizio horri jarraiki, pentsio-planaren funtsak ezin dira erabili bere onuradunaren erretiratzeko unea iritsi arte. Hala ere, badira arrisku batzuk funts horiek erabili ahal izateko erretiratzeko unea iritsi baino lehen:

  • Ezintasuna.
  • Menpekotasuna.
  • Epe luzeko langabezia-egoera.
  • Gaixotasun larria.
  • Heriotza.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Planen eta pentsioen araudia

Behin pentsio planaren funtsen erreskateak behar dituen baldintza bereziak ezagututa, beharrezkoa da funtsekin zer gertatzen den jakitea plana aktiboa dagoen bitartean. Plan eta pentsioen araudiak ezartzen du dirua inbertituta egon bitartean, ezin dela ez bahitu ezta edozein motariko eragozpen judizial edo administratiboren menpe egon ere. Honela, funtsak gozatzeko atera ez bitartean, pentsio-planean inbertitutako dirua balioa handitzen eta mozkina sortzen jarrai ahal dezake.

Plan eta pentsioen araudian jasotakoa aukera ona da egoera ekonomiko zailean dauden baina kritikoa ez den horientzat. Pertsona batek zailtasun finantzarioak baditu, baina berreskuratu gabeko bere pentsio-planaren funtsak mantendu ahal baditu, horiek mozkina sortu ditzateke eta saldoa handitu. Saldoa erretiratzeko unean gozatuko da edo dirua atera daitekeen arrisku horietako baten kasua izatean.

Hala ere, inbertsio eta legeez aritzean, ez da zuria edo beltza izaten. Kolore grisa pentsio plan baten bahitura aukera araudiarekin batera dator. Honela dio: "pentsio-plan bateko partaide baten eskubide kontsolidatuak ezin dira bahituraren edo epaitegietako edo administrazioko trabatzearen xede izan prestazioaren eskubidea sortu arte edo(...) eskuragarri egon arte edo gutxienez hamar urteko antzinatasunarekin egindako ekarpenengatik bidezkoak izan arte".

Pentsio-plan bat bahitu daitekeen baldintzak

Dagokion BOEn jasotako plan eta pentsioen araudiaren aldaketak aukera sorta berria irekitzen du, pentsio plan baten bahitura posible izan dadin.

Inbertitutako funtsetan dagoen diru ukiezineko baldintza oraindik indarrean egon arren, partaidearen pentsio planaren bahitura agindua ematen bada kaudimen arazoak direla medio, bankua honela jardungo da: erakunde kudeatzaileak bahituraren agindua ematean, agindu judizialaren oharrak hartzen ditu. Ondorioz, demagun 15 edo 20 urte barru partaideak pentsio-plana jaso behar badu, orduan izango da bahitura. Agindu judizial edo administratibo baten bidez izango da beti, eta banku, beste erakunde, edota pertsona fisiko edo juridiko batek ezin izango du bahituraren agindua eman.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Hala ere, ezohiko arriskuen bidez funtsetara sarbidea egongo da, eta araudiaren azken aldaketei esker, beste bide bat ireki zaio bankuari itxaroteko denbora aurrezteko bahitura burutzeko une legala iritsi arte. Planaren partaidea epe luzeko langabezia egoera legalean, edo lanerako ezintasuna badu gaixotasun larria dela era, bankuak, dagokion agindu judizialaren bitartez, plana bahitu dezake onuradunak berak erreskatea onartzen badu, adierazitako ezohiko arrisku horiei jarraiki.

Hamar urteko antzinatasun epeari dagokionez, ulertu beharra dago Dekretuaren aldaketa 2015eko urtarrilean indarrean jarri zela. Sarbide duten funtsen antzinatasuna hamar urtekoa dela adierazten denez, neurri horiek 2025ean aplikatzen hasiko direla ulertzen da. Momentuz, ez legeak ezta araudiak ere ez dute egoera honetarako ezohiko jokabide hori aztertzen.

Nire erretiroa Nire erretiroa
BBVA PENTSIOEN Institutuaren lankidetzarekin:
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?