Zer da eta nola funtzionatzen du errelebu-kontratu batek

Azalduko dizugu zertan datzan kontratua, beharrezkoa erretiro partzialeko modalitate jakinetan

Errelebo kontratu bat da enpresa batek erretiro partziala eskatu duen langile bat ordezteko sinatzen duena, eta Langileen Estatutuaren 12.6 eta 12.7 artikuluetan eta 5/2013 Errege Dekretuan araututa dago. Bi lege dokumentu horiek ezartzen dutenez, halako kontratuak nahitaezkoak dira enpresan langileak erretiro adin arrunta bete aurretik hartu badu erretiro partziala (2018an, 65 urte eta 6 hilabete ziren).

Laneko kontratu mota hori ezohikoa da oraindik eta, SEPEren datuen arabera, 2016an 15.537 egin ziren Espainian guztira. Baliteke ezagutza faltagatik gertatzea? Komenigarria da dituen ezaugarriak ulertzea eta aldez aurretiko erretiroarekin duen harremana ikastea, bai langileentzat, baita enpresentzat ere. Hori dela eta, kontratuari buruzko ezaugarri batzuk azalduko dizkizugu.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Errelebu-kontratuaren ezaugarriak

Enpresa batek errelebu-kontratu bat sinatu behar duenean, beharrezkoa da jakitea nor kontrata dezakeen. Errelebozko langileak langabezian egon behar du, edo iraupen mugatuko kontratu bat eduki behar du enpresarekin hitzartuta. Hau da, postua ezin du hartu enpresan kontratu mugagabea indarrean duen norbaitek.

Behin ordezkatu behar den langilearen (aldez aurretiko erretiroa hartuko duena) lanerako egokia den pertsona aukeratuta , beharrezkoa da kontratua gauzatzea, eredu ofiziala erabilita. Kontratuaren dokumentuan erretiratzen den langilearen datuak jaso behar dira, eta lanaldia zenbat murriztuko zaion zehaztu behar da; haren erreleboaren datuak ere azaldu behar dira, zer eginkizun izango dituen eta lanaldiak zer iraupen izango duen adierazita. Datu horrekin bi langileak legalki lotzen dira etorkizunera begira. Ez da ahaztu behar errelebu-kontratuaren helburua dela errelebulariak erretiro partziala hartu behar duen langilearen lana egitea, erretiroa behin betiko hartzean.

Etorkizun hurbilean langilearen benetako erreleboa izatea denez helburua, errelebolariak langile partzialaren lanpostu bera edo antzekoa izan dezake. Derrigorrezkoa izango da, aldiz, kotizazio-oinarrien arteko korrespondentzia egotea. Horrela, errelebulariaren kotizazio-oinarria ezin izango da kotizazio-oinarrien batez bestekoaren % 65 baino gutxiago izan, erretiro partzialaren oinarri arautzailearen azken 6 hilabeteetan.

Erreleboko langileak lanaldi osoan edo lanaldi partzialean gauzatu ahal izango du laneko jarduera. Alderdien artean adostutako lanaldi mota gorabehera, lanaldiaren iraupena erretiro partziala hartzen duenaren murrizketaren iraupena izango du, gutxienez. Gainera, ordutegiak ordezkatu behar den langilearen jardunaldia bete dezake, edo biak batera izan. Azken aukera da ohikoena, errelebulariak prestakuntza behar izaten duen postuetan. Langile berriak erretiroa hartu behar duenarekin batera egiten du lan; horrela, langileaz ikasten du eta bere postua hartzen unea iristean.

Azkenik, errelebu-kontratu batek iraupen mugagabea izan behar du, edo erretiroa hartzen duenak erretirorako ohiko adinera iritsi eta enpresa behin betiko utzi arte. Unea iristean, bi kasu posible daude: erretiratu partzialak lanean jarraitzea edo erabateko erretiroa hartzea.

  • Ohiko erretiro adinera iritsitakoan, langileak erretirodun partzial gisa jarraitu nahi badu bere postu berrian, urtebetez luzatu ahal izango da errelebo kontratua.
  • Erretirodun partzialak guztizko erretiroa hartu nahi badu, 2013tik enpresak nahitaez mantendu behar du errelebo kontratua beste bi urtez, baldin eta errelebo kontratua lanaldi osokoa eta mugagabea bada.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Erretiro partziala: eskatzeko baldintzak

Errelebo kontratua ez da inoiz suertatuko langileak ez badio erretiro partzialeko araubideari heltzen; beraz, garrantzitsua da horri buruzko zenbait alderdi ezagutzea. Erretiro partziala eskatzeko, ez da nahikoa erretiro adinetik hurbil egotea: langile eskatzaileak baldintza batzuk bete behar ditu enpresak laneko araubide berria onartu ahal izan dezan.

Erretiro aurreratua eskatzen duen langileak lanaldi osoko kontratua izan behar du, eta Gizarte Segurantzan 33 urte kotizatuta izan behar ditu gutxienez. Efektu esklusiboetan, gehienez 12 hilabeteko zerbitzu militarra gehi daiteke. % 33ko edo gehiagoko ezintasuna duen langile baten kasuan, erretiro partziala eskatzeko derrigorrezko kotizazioa 25 urtekoa izango da. Kotizazio aldiaz gain, langilearen lan-jardunaren azken 6 urteak erretiro partziala emango dion enpresan izan beharko dira.

Langileek mutualistak direla egiaztatzen badute, gutxienez 60 urte izan behar dituzte erretiro partziala lortu ahal izateko. Aurkako kasuan, gutxieneko adina sarbide urtearen eta kotizazio aldien araberakoa izango da, erregimen iragankorra baitago. 2018an 62 urtekoa edo 61 urte eta 6 hilabetekoa izango da, baldin eta azken horiek 34 urtez eta 6 hilabetez kotizatu badute.

Eta etorkizunean?

Errelebu-kontratu bat sinatzeko zorian zaude? Sinatu bezain pronto, poz-pozik esan dezakezu kontratu mugagabea izango duzula. Horrek, lasaitasuna eta bermeak emateaz gain, epe luzera zure banketxean zenbait pribilegioz gozatzeko ere balioko dizu.

BBVAn, esaterako, nomina duten bezero guztiek “Agur Komisioak” programaz goza dezakete. Horri esker, gastu eta komisiorik gabeko kontuak izateaz gain, kreditu txartel apartak izango dituzu, ordaindu gabe.

Zuhurrenentzat, kontratu mugagabea arrazoi ona izan daiteke hilabete bakoitzeko superabita etorkizunean inbertitzeko: bazenekien horretarako inbertsio plan batzuk daudela, % 10etik gorako errentagarritasunak dituztenak?

Zure ametsa etxebizitza bat erostea bada, gogoan izan bankuari kontratu mugagabea erakuts diezaiokezula ordaintzeko gai zarela ikus dezaten.

bbva.es-en sinatu berri duzun kontratu mugagabearen abantailak ezagut ditzakezu.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?