Aurretiazko erretiroa ematea 61 urtetik 63 urtera bitartean

Adin horrekin aldez aurretik erretiroa emateko aukerak azalduko dizkizugu, baita pentsioan zer ondorio izango lituzkeen ere.

Pentsio-sistemaren azkeneko erreformek, 2011koak eta 2013koak, erretiro-adina gutxika atzeratu dute. Ondorioz, erretiro-adina 67 urte izango da 2027an. Eta paraleloki aldez aurretik borondatez erretiroa emateko baldintzak gogortu dituzte: aurreko araudiko 61 urtetik 63 urte eta 8 hilabetera pasatu da 2019an.

Espainiako pentsio-sistema erreformatu zuen 2013ko araudiak erretiro aurreratua emateko baldintzak gogortu zituen. Egun, borontatezko erretiro aurreratua hartzeko 35 urteko gutxieneko kotizazioa egiaztatu behar da. Erretiro aurreratua bortxatua denean 33 urteko kotizazioa egiaztatu behar da gutxienez (lehen 30 egiaztatu behar ziren).

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Halaber, ezingo da aurretiazko erretirorik hartu legezko erretiro adinaren aurreko bi urte arte. 2011tik erretiro adina bi hilabete atzeratzen doa urtero, 2027an 67 urteraino iritsi arte. 2019an, beraz, erretiroa hartzeko adina 65 urte eta 8 hilabete da. Horrek esan nahi du borondatezko erretiro aurreratuaren legezko adina 63 urte eta 8 hilabete dela.

Nahitaezko erretiro aurreratuaren kasuan, kaleratze baten ondorioz, erretiroa hartzeko legezko adina baino lau urte gutxiago behintzat izan behar dira. Hortaz, bada, 2019an nahitaezko erretiro aurreratua hartu ahal da 61 urte eta 8 hilabeterekin.

Erretiro aurreratu bortxatuaren kasuan, langileak enplegu-bulegoetan izenpetuta egon beharko du sei hilabetez eskaeraren aurretik. Kaleratzea enpresaren krisi- edo itxiera-egoera baten ondorioz gertatu behar izan da, lan-harremana mantentzea galarazten duenaren ondorioz.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Pentsioa baxuagoa izango da borondatezko erretiro aurreratua hartzen bada

Garrantzitsua da kontuan izatea langile batek zenbat eta lehenago hartu erretiroa, orduan eta baxuagoa izango dela jasoko duen pentsioa. Hala, langileak bere borondatez erretiroa aurreratzen duen urte bakoitzeko pentsioari koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko zaio, kotizatutako urteen araberakoa, hain zuzen:

  • Pentsioa %8 murriztuko da (%2, hiruhilabete bakoitzeko) aurreratutako urte bakoitzeko, 38 urte eta 6 hilabeteraino arte kotizaturik direnean.
  • Urteko %7,5 murriztuko da (%1,875, hiruhilabete bakoitzeko) 38 urte eta 6 hilabete eta 41 urte eta 6 hilabete bitartean kotizatu dutenentzat.
  • Urteko %7 murriztuko da (%1,75, hiruhilabete bakoitzeko) 41 urte eta 6 hilabete eta 44 urte eta 6 hilabete bitartean kotizatu dutenentzat.
  • Eta % 6,5 murriztuko da aurreratutako urte bakoitzeko (% 1,625 hiru hileko bakoitzeko), 44 urte eta sei urte baino gehiago kotizatu dutenentzat.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?