Errenta aldakor eta globaleko funtsetan inbertitzea

Errenta aldakor globala zer den eta zer ezaugarri nagusi dituen azalduko dizugu.

Errenta Aldakor Globalean inbertitzean, herrialde garatuen enpresa nagusien akzioetan inbertitzen da.

Mundu mailan garatuta dauden 23 herrialdeetako enpresa handienak dira, hainbat jardueratan aritzen direnak. Hona hemen zenbait adibide: Apple, Microsoft, Amazon, Facebook, Exxon, Nestle, Roche...*

Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko
Beste kudeatzaile batzuen funtsak zure eskura
Kontsultatu nazioarteko kudeatzaile onenen funtsak.

Nola sortzen du errentagarritasuna nire inbertsioak?

Errentagarritasuna irabazten dut, baldin eta:

  • Enpresen irabaziak mundu mailan igo egiten badira.
  • Itxaropenak igo egiten dira (inbertitzaileek uste dute enpresek etorkizunean emaitza hobeak lortuko dituztela; beraz, akzio gehiago erosiko dituzte eta horrek horien prezioa igoko du).
  • Euroa beste moneta batzuen aldean jaisten bada*.

Errentagarritasuna galtzen dut, baldin eta:

  • Enpresen irabaziak mundu mailan jaisten badira.
  • Itxaropenak jaisten badira (inbertitzaileek uste dute enpresek etorkizunean emaitza okerragoak lortuko dituztela; beraz, akzioak salduko dituzte eta horrek horien prezioa jaitsiko du).
  • Euroa beste moneta batzuen aldean igotzen bada*.

* Inbertsio kolektiboko ibilgailuetan, moneta estaldurak egiten dituzten zenbait mota egon daitezke, arriskua txikitzeko.

Kontuan izan beharrekoak
  • Errenta aldakor globalean inbertitzeak dibertsifikazioa dakar: hegakortasun txikiagoa beste eskualde batzuetan banaka inbertitzea baino.
  • Dena den, euroa oinarrizko moneta duten inbertitzaileentzat, arriskua dago truke-tasan; ondorio positiboa izan dezake (euroaren balioa jaisten bada) edo negatiboa (euroaren balioa igotzen bada).
  • Errenta aldakor globaleko inbertsioa hurbilketa bat da, Estatu Batuetako errenta aldakorrean + Europako errenta aldakorrean + Japoniako errenta aldakorrean inbertitzeko, haietako bakoitzari dagokion proportzioan (gutxi gorabehera % 64, % 26 eta % 10, hurrenez hurren).

Ezagutu hobeto nola funtzionatzen duen Errenta Aldakor Globalak

Zer dakar errenta aldakor globalean inbertitzeak?

Errenta aldakor globalean inbertituz, mundu mailan kotizatzen duten herrialde garatuetako konpainien emaitzen eta aukeren bilakaerari lotutako errentagarritasuna lortzen du inbertitzaileak.

Zein da gehien erabilitako Errenta Aldakor Globaleko indizea eta nola eratzen da?

Aktiboen kudeaketako industrian gehien erabiltzen erreferentzia-indizea MSCI World da errenta aldakor globalean inbertitzeko. Burtsako kapitalizazioek haztatua da; beraz, osatzen duen akzio bakoitzaren pisua zehaztuta dago burtsan duen tamainaren arabera. Ondorioz, indizea enpresa handiz ("large caps") dago osatuta gehien bat, eta apur bat gutxiago enpresa ertainez ("mid caps").

Indizea 1.600 enpresa inguruk osatzen dute, mundu mailan garatuta dauden 23 herrialdekoak (Alemania, Australia, Austria, Belgika, Kanada, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Hong Kong, Herbehereak, Irlanda, Italia, Japonia, Norvegia, Portugal, Espainia, Suedia, Suitza, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Zeelanda Berria).

Zeintzuk dira indize horren herrialde eta sektore garrantzitsuenak?

MSCI World indizearen sektoreen eta herrialdeen pisua aldatu egiten da denborak aurrera egin ahala, herrialde bakoitzeko enpresen kapitalizazioaren eta sektorearen arabera. Errenta aldakor eta globalean inbertitzea osatzen duten hiru zonaldeetan proportzio egokietan inbertitzearen antzekoa da: Estatu Batuak, Europa eta Japonia.

AEB Europa Japonia Beste batzuk
AEB
% 59
Europa
% 24
Japonia
%9
Beste batzuk
% 8
Sektore ekonomikoei dagokienez, finantzak indizearen % 18 baino zertxobait gehiago dira; beraz, sektore garrantzitsuena da, Teknologiak jarraituta, % 15 baino apur bat gehiagorekin. Gainerako sektoreak dibertsifikatuta daude.
Teknologia Industria Osasuna Kontsumo diskreziogilea Oinarrizko kontsumoa Finantzak
Teknologia
%14
Industria
%11
Osasuna
%12
Kontsumo diskreziogilea
%11
Oinarrizko kontsumoa
%10
Finantzak
% 18
Energia Materialak Real Estate Telekomunikazioak Utilities
Energia
% 6
Materialak
%5
Real Estate
% 3
Telekomunikazioak
% 4
Utilities
% 3
Banner zentral Quality Funds Banner zentral Quality Funds
Aurkitu Quality Funds-ek nabarmendutako funtsak
Ezagutu nazioarteko inbertsio funtsak eta aukeratu zuretzat onena.

Zeintzuk dira Errenta Aldakor Globaleko arrisku nagusiak?

Akzio globalek sortutako errentagarritasuna konpainien irabazien bilakaeraren araberakoa izango da, baita dibidenduaren eta inbertitzaileek prezioarekiko duten itxaropenak ere. Aldakuntza horiek sekulakoak izan daitezke; beraz, errenta aldakorreko inbertsioa epe luzerako ikuspegitik hartu beharko litzateke. Maila globaleko inbertsioak dibertsifikazioa eskaintzen du. Horri esker, emaitzak ez dira hain hegakorrak epe luzera, inbertsioa banaka osatuta dagoen herrialdeetan ez bezala. Era berean, bilakaera munduko ekonomiari lotuta dago (modu positiboan eta negatiboan) eta herrialde edo eskualde bakar batekiko dependentzia gutxiago du.

Dena den, euroa oinarrizko moneta duten inbertitzaileentzat, euroa ez duten herrialdeetan gehien bat inbertituta, euroaren bilakaerak beste dibisekiko onuragarria izan daiteke (euroaren balioa jaisten bada) edo kaltegarria (euroaren balioa igotzen bada). Arrisku hau arintzeko, moneta estal daiteke; hala ere, horrek kostu bat du, tasen diferentzialetan estali nahi diren dibisen artean**.

** Inbertsio kolektiboko ibilgailuetan, moneta estaldurak egiten dituzten zenbait mota egon daitezke.

CTA subhome funtsak CTA subhome funtsak
Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.