Finantza aktiboak, zer dira?

Ezagutu zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena
Finantza aktiboak tituluak edo kontabilitateko idatzoharrak dira, eta etorkizunean saltzailearengandik diru sarrera jasotzeko eskubidea ematen diote erosleari. Erakunde ekonomikoek jaulki ditzakete (enpresek, autonomia erkidegoek, gobernuak…) eta ez dute balio fisikorik izaten, benetako aktiboek eduki bezala (adibidez, kotxeak edo etxeak). Gainera, benetako aktiboek ez bezala, ez dute herrialde baten aberastasun orokorra handitzen eta ez dira BPGd-an kontabilizatzen, nahiz eta benetako baliabide ekonomikoak mugiarazi eta, hala, ekonomiari hazten lagundu. Aktibo horiei esker, erosleak errentagarritasuna lortzen du inbertitu duen diruan, eta saltzaileak, berriz, finantzaketa. Laburbilduz, finantza aktiboak dira erosleak jaulkitzailearen benetako aktiboen gain eta horiek sortutako eskudiruaren gain eskuratzen dituen eskubideak.
Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna
Ateratzen alderdi zure dirura
Aukeratu zure beharretara ongien egokitzen den inbertsio funtsa.

Finantza aktiboen ezaugarri nagusiak

Finantza aktiboak hobekien definitzen dituzten ezaugarriei dagokienez, hiru adierazi behar dira nagusiki.

  • Likidezia. Aktiboa diru bihurtzeko gaitasuna, galerarik izan gabe. Dirua da aktibo likidoena; ondoren, gordailu mota guztiak eta bonu, funts publiko edo obligazioen gisako produktuak datoz.
  • Arriskua. Saltzaileak ematen dituen bermeen eta haren kaudimenaren araberakoa da. Zenbat eta probabilitate handiagoa izan saltzaileak bere konpromisoa betetzeko, orduan eta errentagarritasun txikiagoa izango du aktiboak.
  • Errentagarritasuna. Dirua lagatzearen arriskua onartzearen truke, erosleak interesa eskuratzen du. Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta errentagarritasun hobea izango du aktiboak.

Finantza aktiboen sailkapena

Finantza aktiboen sailkapen nagusia errenta finkokoen eta errenta aldakorrekoen artekoa da.

  • Errenta finkoa. Errenta finkoko aktiboak administrazio publikoek edo enpresek jaulkitzen dituzte. Lehenengoen bereizgarria da arrisku txikiagoa izaten dutela, erakunde jaulkitzaileek babes finantzario handia dutelako. Erakunde horiek inbertitutako kapitala aurrez zehaztutako epe batean eta errentagarritasun jakin batekin itzultzeko konpromisoa hartzen dute. Adibide gisa, altxorraren letrak edo enpresen ordaindukoak aipa ditzakegu.
  • Errenta aldakorra. Aktibo mota honetan ez da errentagarritasunik bermatzen, ezta inbertitutako kapitala berreskuratuko denik ere; inbertsioa galdu ere egin daiteke. Errentagarritasuna hainbat faktoreren mende dago: adibidez, zer-nolako emaitzen balantzea izan duen aktiboa saltzen duen erakundeak edo zer egoera ekonomikoa duen jarduten den merkatuak. Halako aktiboen adibide nagusia akzioak dira.

Mugaegunaren arabera

Mugaegunaren arabera, epe laburrekoen eta epe luzekoen artean bereiz daitezke finantza aktiboak.

  • Aktibo monetarioak eta epe laburrekoak. Honelakoen kontratua epe laburrean amortizatzen da (eskuarki, urtebete baino lehenago) eta errentagarritasun txikiak eskaini ohi dituzte.
  • Epe ertain eta luzerako aktiboak. Honelako aktiboek hamabi hilabetetik gorako iraupena dute eta arrisku gehiago izan ohi dituzte, indarraldia luzatzean baloreak gorabeherak izateko aukerak gehitzen direlako.
Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Funtsen bilatzailea
Ezagutu BBVAren inbertsio funtsen katalogoa.

Aktiboen dibertsifikazio onena BBVAn

Inbertitzeko modu ona inbertsioa dibertsifikatzea da, askotariko finantza aktiboak izateko. BBVAren inbertsio-funtsak aukera ona dira; izan ere, inbertitzaile guztien profiletara egokitzen dira, era askotako aktiboetan inbertitzen duten konponbideekin. Zure inbertsiorako oreka bilatzen duten konponbideetan jartzen dugu arreta, eta arrisku eta errentagarritasun maila desberdinak dituzten aktiboak eransten ditugu, bakoitza proportzio jakin batean, gutako bakoitzaren arrisku profilaren eta premia eta helburuen arabera.

* Beste edozein inbertsio produkturekin gerta bezala, funtsetan inbertitzeak berekin dakar arrisku maila jakin bat onartzea. Bere ezaugarri espezifiko eta inbertitzen duen aktiboen arabera, funts bakoitzak arrisku maila bat izango du, eta inbertitutako kapitalean galerak ekar ditzake. bbva.es webgunean eskuragai duzun liburuxkan kontsultatu ditzakezu funts bakoitzaren arrisku espezifikoak

CTA subhome funtsak CTA subhome funtsak
Banner Asset Management Banner Asset Management
BBVA Asset Management-en laguntzarekin:

Honek ere interesatu zaitzake

  • Gutxieneko interes-tasen inguruetan, zaila da errentagarritasun erakargarriak lortzea arriskurik hartu gabe.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
  • Inbertitzaile ausartenentzat ere, errenta aldakorrak aukera ona eskaintzen du aurrezkiei etekina ateratzeko.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.