Frantziar amortizazio sistema erabiliz kalkulatzen dira. Ordaindu beharreko kuota interes-aldi bakoitzaren hasieran zehaztuko da, eta finkoa izango da aldi horretan. Kuota aldatu egin daiteke interes-aldi bakoitzean, eta baita aldi berean ere, errenboltso partziala eginez gero. Kalkulu sistema horrekin, hilero ordaintzen duzun kuota ahalik egonkorrena da. Interes-tasa aldatzen bada edo aurretiko itzulketak egiten badituzu baino ezin da hori aldatu.
Honako formula hau erabiltzen dugu sistema horrekin kuotak kalkulatzeko: (C*i/m)/(1-(1+i/m)^(-m*n)), non C da mailegatutako kantitatea, i da urteko interes-tasa, m da urteko kuota kopurua eta n da mailegua izultzeko urteak.
Adibide bat jartzen dizugu formula aplikatuz. 150.000 €-ko mailegu bat baduzu %2,50eko urteko tasarekin eta 25 urtez hilero hilero (urtean 12 kuota) ordaintzen baduzu, hilean ordaindu beharko duzun kuota 672,93 € izango da.
Hona hemen formula, adibideko zifrekin: (150.000x0,025/12)/(1 - (1+0,025/12) ^ (-12x25)) =672,93 €