Deskontu-txartelak gasolinan edo erregaian

Gasolina edo erregaietako deskontu-txartelek nola funtzionatzen duten azalduko dizugu
Kreditu-txartelek abantaila batzuk ematen dituzte, gastu jakinetarako finantzazio-bide azkarra izateaz gain. Izan ere, txartel horien bezero askok ez dute erabilgarri duten kreditua erabiltzen. Orduan, zertarako behar dituzte? Txartel horietako askok honako abantaila hauek dituzte eta: puntu-programak, bidaia- edo lapurreta-aseguruak eta abar.
Banner superior Después txartela Banner superior Después txartela
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.
Gasolina-hornitegi batzuetan txartel horiek dituzten deskontuak nabarmenduko ditugu gaur. Botaldiek eta gasolina-hornitegietan egiten ditugun erosketek izan ditzakete deskontuak.

Aurreztu botaldi bakoitzean

Gasolina-zerbitzugune lotuetan gasolina botatzean edo ibilgailurako produktuak erostean bezeroei deskontuak eskaintzen dizkieten kreditu-txartel ugari dago merkatuan.

Kontratatutako txartelaren arabera, zentimo batzuetako deskontua izan dezakegu erregai-litroko edo botaldi osoaren gaineko deskontua.

Adibidez, Repsol eta BBVAren txartelak 7 zentimoko deskontua ematen die bezeroei, erregai-litro bakoitzeko, Repsol, Campsa eta Petronor enpresen gasolina-zerbitzuguneetan. Gainera, txartel horrek % 5eko deskontua ematen du zerbitzugune lotu guztietan.

Banner Central Después txartela Banner Central Después txartela
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.

Gasolina-zerbitzuguneetako deskontu-txartela izateko baldintzak

Kreditu-txartel horiek izateko baldintzak beste txartelek dituzten baldintza berak dira. Zordunketa-txartelaren kasuan, banketxe batean kontu bat irekita izan beharra dago soilik. Kreditu-txartelen kasuan, berriz, nomina helbideratuta izan beharra dago, eta banketxeak onartu behar du emakida, egin duen azterketaren arabera. Hala ere, baldintza horiek aldatuko dira banketxe batetik bestera.
CTA Después txartela CTA Después txartela
Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartelak - Tresnak Txartelak - Tresnak

Txartelen tresnak

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.