Revolving gerotutako ordainketarekin, zure txartelaren gastuaren kuota finko bat ordaindu dezakezu hilabete bakoitzean. Ordaintzeko modu horrek interesak ditu.
- ITN: % 21,60.
- Kredituaren muga: 1.500 €.
Hileko kuotaren likidazio-data hilabetearen azken laneguna da. Hurrengo hilabetearen 5ean hileko zenbateko finko bat ordainduko duzu, kapitala, interesak eta komisioak barne dituena.
Hileko gutxieneko zenbatekoa 12 € da, eta hortik gorako edozein aukera dezakezu.
Aukeratutako kuota, lehenik eta behin, adostutako interesak eta gastuak ordaintzera zuzentzen da eta, bigarrenik, eskuragarri jartzen ari zaren kreditua edo saldoa amortizatzera. Hori dela eta, erabilitako kreditua arrazoizko epean ordaintzea ahalbidetuko duen kuota bat aukeratzea gomendatzen dugu.
Behin txartela kontrataturik denean, bai BBVAren app-ean bai bbva.es webgunean kalkula dezakezu amortizazio epea aukeratu izan duzun ordaintzeko eraren arabera, eta guztira ordaindu beharreko interesak ere, baldin baleude.
Espainiako Bankuaren revolving txartelen simulatzailea ere erabil dezakezu kalkulatzeko zure txartelaren gutxi gorabeherako kuota edo aukeratutako gastu eta ordainketa moduaren arabera hori ordaintzea amaituko duzun data.
Gogoratu zure txartelaren ordainketa modua nahi duzunean alda dezakezula.
Kouta finkoa duen revolving ordainketa geroratuaren adibidea
Adibide hau banku zerbitzu eta produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzeari buruzko EHA/1718/2010 Aginduak eskatzen duenarekin bat egiten da. Horren baldintzek ez dute zertan bat etorri kontratuarenarekin.
1.500 €-ko erosketa egiten baduzu % 21,60ko TIN interes-tasarekin eta hilean 46,93 €-ko kuota finkoa ordaintzea aukeratzen baduzu, honako hauek ordaindu beharko dituzu:
- 46,93 €-ko 48 kuota hilean.
- Guztira, 2.252,83 € ordainduko dira, eta UTBa % 24,61ekoa izango da.
GARRANTZITSUA: Repsol Más Visa Crédito txartelaren likidazio-sistemarekin, ezin da beti kreditua hileko 48 kuota konstantetan amortizatu, amortizatu beharreko gutxieneko zenbatekoa erabilitako saldoaren % 3 delako. Horrek esan nahi du hilabete bakoitzean hurrengo kantitateetako handiena ordainduko duzula:
- Kapitalak, interesek eta komisioek osatuta aukeratutako kuota.
- Edo likidazio aurretik xedatutako saldoaren %3 gehi aldiko interesak eta komisioak.
Txartel hau kontratatzen baduzu eta egun berean, adibidez 2025eko otsailaren 21ean, 1.500 €-ko erosketa egiten baduzu eta hilaren 5ean 38 €-ko kuota ordaintzea erabakitzen baduzu, % 21,60ko ITNa aplikatuta 48 hilabetean ordaindu beharreko zenbateko osoa 2.115,68 €-koa izango litzateke. UTBa % 23,67 izango da.