Nola aukeratu auto aseguru onena kalitate-prezio erlazioari erreparatuta?

Zure premietara eta poltsikora ongien egokitzen den asegurua aukeratzeko gakoak eskainiko dizkizugu

Auto asegurua gidariak kontrata dezakeen zerbitzu erabilgarrienetako bat da, eta ez soilik legez nahitaezkoa delako gutxieneko babesa izatea; horrez gain, aseguru ona izatea erabakigarria izan daiteke errepidean gertatzen diren konta ezin ahala egoeratan.

Merkatuko aseguru aukera zabal horretan guretzat onena zein den jakitea da erronka. Hor, kalitate-prezio erlazioa sartzen da, nahiz eta, jarraian ikusiko dugun moduan, premia-prezioa erlazioaz ari garen. Aseguru baten bila zabiltzanean, lehenik, hau galdetu behar diozu zeure buruari: zer behar dut zehazki?

Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Estaldura gehiago izateak ez du esan nahi asegurua hobea denik

Auto aseguru batean, eskainitako estalduren zerrenda baino garrantzitsuagoa da estaldura horien kalitatea. Badira estaldura ugari eskaintzen dituzten oso aseguru ekonomikoak; hortaz, hasiera batean, oso produktu interesgarria izan litezke. Hala ere, era horretako aseguruak kontratatzerakoan, funtsezkoa da kalte-ordainen mugei erreparatzea. Ikus ditzagun estaldurak eta mugak, aseguru motaren arabera.

Hirugarrenen asegurua

Hirugarrenen asegurua kontrata daitekeen sinpleena da, eta nahitaezko erantzukizun zibilaren, defentsa juridikoaren eta gidariaren istripu pertsonalen aseguruak hartzen ditu barnean. Hala ere, aseguratzaile bakoitzaren arabera, hirugarrenen aseguruak beste estaldura batzuk ere har ditzake barnean, besteak beste, hauek:

  • Bidaiako laguntza asegurua
  • Oinezkoaren eta txirrindulariaren babesa
  • Isunen izapideak
  • Tailerra aukeratzeko askatasuna
  • Beiren haustura
  • Ibilgailuaren lapurreta eta sutea.

Eta hemen hasi behar dugu gehien interesatzen zaiguna zer den aztertzen. Zer aukera daude gure autoa lapurtzeko edo hari su emateko? Zer aukera daude gurpila zulatzeko eta autobide erdian botata geratzeko? Eta, gidatzen ari garela, harri batek salto egin eta haizetakoaren beira puskatzen badu? Egunero erabiltzen dugu autoa, edo asteburuetan soilik? Ibilgailua berria da edo 5 urte baino gehiago du? Era horretako galderak lagungarriak izan daitezke erabakia hartzeko.

Baina, estaldura posible horiek guztiak nahi baditugu?

Arrisku orotako aseguruak

Arrisku orotako aseguru guztiak ez dira berdinak. Berriro ere, garrantzitsua da aseguruak bere gain hartuko dituen kalteen muga aztertzea. Kasu honetan, aseguru etxeak une bakoitzean ibilgailuari ematen dion balioa da funtsezko datua; izan ere, istripua badugu eta erabat hondatu bada (hau da, konponketaren kostua handiagoa bada ibilgailuak istripuaren unean zuen balioa baino), zer kalte-ordain egokituko zaigu?

Beraz, arrisku orotarako asegurua aukeratzeko, gure aseguratzaileak ibilgailuaren balioa nola zehazten duen jakin behar dugu. Kasu honetan, ekuazioa erraza da: zenbat eta urte gehiago izan autoak, orduan eta balio txikiagoa emango dio aseguru etxeak.

Arrisku orotarako aseguruetako beste zerbitzu eta estaldura batzuei ere aplikatzen zaie kalte-ordainen muga: besteak beste, defentsa juridikoaren eta ordezkapen ibilgailuaren estaldurak aipa daitezke. Adibidez, istripu baten ondorioz auzitara joanez gero, garrantzitsua da legezko ordezkaritza ona izatea, eta arrisku orotako aseguru gehienek badute; hala ere, abokatua kontratatzearen kostuen muga eta gainerako lege gastuena asko alda daiteke aseguru batetik bestera. Horri ere erreparatu behar zaio.

Hortaz, zer da hobe: hirugarrenen aseguru oso osatu bat, edo arrisku orotako aseguru ekonomikoago bat? Berriro ere, behar dituzun estalduren eta zure aurrekontuaren araberakoa izango da. Horretaz hitz egingo dugu jarraian.

Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Zeren arabera dago auto aseguruen prezioa?

Hainbat faktorek erabakitzen dute gure auto aseguruaren polizaren azken prezioa. Batzuk aukera ditzakegu, besteak beste, lehen aipatu ditugun estaldurak; baina beste batzuk gidari gisa dauzkagun ezaugarriek emanak dira, esate baterako: adina, gidabaimena lortu genuenetik igaro den urte kopurua, gidatzen dugun ibilgailuaren kostua, herria…

Aldagai horiei asegurua frankiziarekin edo frankiziarik gabe kontratatzeko aukera gehitu behar zaie. Aseguruak frankizia badu, aseguruak ez du ordainduko kostu edo kalteen portzentaje bat ezbeharra izanez gero, eta geuk ordaindu beharko dugu. Hori dela eta, aseguru horien poliza ekonomikoagoa da frankiziarik ez dutenena baino.

Gogoan izan: premia-prezioa erlazioari erreparatuta asegururik onena

Funtsezkoa da auto asegurua gure premien arabera kontratatzea. Adibidez, ez da gomendagarria ibilgailu berri bati hirugarrenen asegurua egitea, ibilgailuak jasaten duen kalte orok kostu ekonomiko handia eragin baitiezaguke aseguru egokia egiten ez badugu. Aldiz, oso antzinako ibilgailuetan arrisku orotako asegurua izaten jarraitzen dugu batzuetan, baina ez zaigu ondo ateratzen.

Horregatik, bilatzen hasi baino lehen, baloratu datozen urteetan asegurua zertarako behar izango duzun.

Eta, oraindik ere zalantzak badituzu, zure aseguruen aholkulariaren esku jartzea da hoberena.

Aseguruan aurrezteko ideia ona da ordainagiriak multzokatzea. Hori da BBVA EstarSeguro plana bezalako zerbitzuek eskaintzen dizutena, eta horrekin gozatu egin daitezke aurrezki garrantzitsuak (% 15era arte) barne hartzen diren BBVA aseguru-kopuruaren arabera. Gainera, aseguruak hilez hil ordaintzeko aukera eta gainordainik gabe bezalako abantailak eskaintzen dituzte.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.