Zer da aseguru mediko baten koordainketa

Koordainketak zer abantaila dituen eta noiz erabil ditzakegun ikusiko dugu
Hasteko, "koordainketa" kontzeptuak eragozpena irudi lezake, edo saihestu beharreko gastua. Hala ere, aseguru medikoen gero eta bezero gehiagok erabakitzen dute koordainketa duen poliza kontratatzea, asko aurrezten lagun baitezake urtean zehar behar ditugun osasun zerbitzuen azken fakturan. Nola da posible?
Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Koordainketaren bidez, diru kopuru txiki bat ordaintzen dugu aseguru medikoaren zerbitzuren bat erabiltzen dugun bakoitzean, eta gehiago edo gutxiago ordainduko dugu medikura zertara goazen. Arazoa konplexuagoa bada edo klinikako edo ospitaleko baliabide gehiago erabiltzea badakar, gehiago ordaindu beharko dugu. Hortaz, gure primaren kostuari koordainketa gisa egon daitezkeen gastuak ere gehitu beharko genizkioke.

Gastu gehigarri horren kontraprestazio gisa, koordainketa duten aseguru medikoek koordainketa ez dutenek baino poliza ekonomikoagoak eskaintzen dituzte. Bestela esanda, nahiz eta aseguru medikoaren zerbitzuak behar ditugunetan koordainketa kostu gehigarria izan, azkenean ekonomikoki konpentsa dezake, prima merkeagoa izango baita. Baina ikus dezagun zeren arabera komenigarria gerta dakigukeen ala ez era horretako aseguru bat kontratatzea.

Noiz komeni zaizu koordainketa duen aseguru mediko bat kontratatzea?

Medikura joaten garenean soilik aktibatzen da koordainketa. Hortaz, hasiera batean, osasun asegurua gutxitan erabiltzen duten bezeroak dira koordainketaren abantailez goza dezakeen erabiltzaile profil egokiena.

Gainera, medikura oso gutxitan joaten bazara eta ohiko bisitak izaten badira, koordainketaren kostua oso txikia izango da, eta soberan konpentsatzen du hilero edo urtero osasun prima merkeagoa ordaintzea koordainketa ez duen osasun prima ordaintzea baino.

Horrela, aseguru mediko bat kontratatzerakoan, kontuan hartu behar genuke zenbat erabiliko ditugun eskaintzen dizkiguten zerbitzuak eta ea konpentsatzen digun prima garestiagoa ordaintzeak, badaezpada, edo gure aseguruaren kostua murriztu nahi dugun, argi baldin badugu behar dugunean soilik joango garela medikura.

Dudarik gabe, poliza batek koordainketa izateak ez du eraginik erabil ditzakegun zerbitzuen zorroan; besterik gabe, haiek erabiltzeak duen kostua aldatzen du.

Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Koordainketaren eragozpena

Hein batera arte baino ezin dugu kontrolatu gure osasuna. Baina inork ezin digu bermatu, orain arte osasuntsu egon bagara ere, beharbada noizbait maizago erabili beharko ez dugunik aseguru medikoa.

Eta koordainketa badugu, bisita jarraitu horiek garestitu egin dezakete primaren kostua, eta poliza mediko merkeagoa kontratatzerakoan lortu genuen aurrezkia "jan".

Aseguru medikoa aukeratzerakoan, oso garbi izan behar dugu zertarako behar izango dugun asegurua, eta koordainketa aukeratzeak konpentsatzen digun ala ez kalkulatzen saiatu. Prima merkeagoak dituzten aseguruek koordainketa kostu handiagoak ere badituzte, eta alderantziz. Beraz, aukeratuko dugun zerbitzuen zorroa bezain garrantzitsua da haiek erabiltzeak dakarren kostua.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.