Nola funtzionatzen dute mediku-aseguru pribatuak

Osasun laguntza pribatuak osasun sistema publikoa osatzen du

Osasun aseguruek lasaitasun handiagoa ematen diete erabiltzaileei; izan ere, premia handieneko unean oso erabilgarriak diren zerbitzu eta abantaila batzuk ematen dituzte: norbait gaixotzen denean edo beste osasun arazoren bat sortzen denean.

Aseguru mediko baten edo osasun laguntzako aseguru baten funtzionamendua ez da beste edozein motako aseguru baten desberdina: bezeroak prima bat ordaintzen du, eta, horren truke, osasun estaldura jasotzen du, kontratatutako polizan zehatz-mehatz azaltzen dena.

Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.
Argitu behar da estaldura hori bi modutara bete daitekeela: dela aseguru etxeak bezeroaren eskura jartzen duen koadro medikoaren bitartez (eta horrek barnean hartzen ditu ospitaleak, klinikak eta osasungintzako profesionalak), dela asegurudunari arreta zer zentro medikotan jasoko duen eta zer profesionalek emango dion aukeratzeko aukera emanez. Espainian, lehenengo aukera erabiltzen da gehien, nahiz eta erabiltzaile askok baloratzen duten non eta nork artatuko dituen askatasunez hautatzeko aukera. Hori da aseguru medikoen abantailetako bat, baina badira beste batzuk ere; hain zuzen ere, jarraian azalduko ditugunak.

Zer abantaila dituzte aseguru mediko pribatuek?

Jende askok, batez ere, arretaren bizkortasuna dela eta kontratatzen du osasun laguntzako aseguru bat. Ospitaleek eta zentro pribatuek ondo zaintzen dute alderdi hori, eta haien lehentasunetako bat da ahalik eta gehien laburtzea arreta, diagnostikoa eta tratamendua jasotzeko erabiltzaileek itxaron behar duten denbora. Gainera, osasun pribatuan, zuzenean espezialistarengana jo daiteke, familiako medikuarenera joan beharrik gabe.

Ildo horretan, aseguru medikoen zentro eta ospitaleek arreta ordutegi askoz zabalagoa dute, eta edozein erabiltzaileren premietara egokitzen da.

Malgutasun horri esker, halaber, aseguruaren koadro medikoa osatzen duten profesional ugarien artean aukera dezake pazienteak. Horrela, erabiltzailea ez badago pozik mediku zehatz batekin, edo, besterik gabe, beste profesional batengana jo nahi badu, aseguratzaileari eskatu besterik ez du.

Halako erraza da bigarren iritzi medikoa eskatzea ere. Hori da erabiltzaileek gehien balioetsitako aukeretako bat, eta aseguru medikoen eraginkortasuna indartzen laguntzen du. Horrela, gaixotasun edo osasun arazoren bat sortuz gero, asegurudunak ez du kezkatu beharrik izango, haren kasua profesional batek baino gehiagok aztertu ahal izango baitu.

Eta, aukera sanitarioei buruz ari bagara, gero eta aseguru mediko gehiagok ematen dute «medikuntza alternatibo» delakoen teknika eta profesionalak erabiltzeko aukera. Orain arte, era horretako tratamenduak klinika edo kontsulta pribatuetan soilik ematen ziren, baina gero eta koadro mediko gehiagok eskaintzen dituzte era horretako aukerak zerbitzuen zorroan.

Gainera, estaldura gehigarriei dagokienez, aseguru mediko askok barnean hartzen dute hortzetako estaldura, eta horrek aurrezki garrantzitsua dakarkio asegurudunari. Horrela, aseguru medikoa kontratatu ondoren, behar dituen osasun zerbitzu guztiak erabili ahal izango ditu erabiltzaileak, inolako zailtasunik gabe.

Nazioartera ere hedatzen da lasaitasun hori, aseguru askok atzerriko herrialdeetan egindako bidaietarako ere eskaintzen dituztelako estaldura sanitarioak.

Azkenik, desberdintasuna markatzen duen xehetasun bat aseguru pribatuek beren aseguratuen zerbitzura jartzen dituzten ospitale instalazioak dira. Horri dagokionez, erabiltzaileentzat bereziki garrantzitsua da gaixo bakoitzak bere gela izatea, baita gaua gaixoarekin eman behar duten senideentzako beste erosotasun batzuk ere.

Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Gaur egun aseguru medikoen eskaintza hain da zabala, ezen primen prezioak oso lehiakorrak bihurtu baitira azken urteotan. Baina, prima horien kostuak nola funtzionatzen duen ulertzeko, nabarmendu behar da, beste edozein asegurutan bezala, prezioa aldatu egiten dela aseguratzaileak bere gain hartzen duen arriskuaren arabera. Ikus dezagun zer faktorek duten eragina aseguru medikoen kostuan:

  • Aseguratuaren adina: gazteak gutxiago gaixotzen dira, edo patologia larri gutxiago garatu ohi dituzte; hortaz, haientzat, aseguru medikoa askoz ere merkeagoa da adin handiagoko asegurudunentzat baino. Normalena da aseguruaren prima handituz joatea erabiltzaileak urteak bete ahala.
  • Kontratatutako estaldurak: asegurudunak kontratatzen dituen zerbitzuen arabera ere badago primaren prezioa. Ohikoena da, zenbat eta handiagoa izan zerbitzuen zorroa, orduan eta handiagoa izatea, baita ere, aseguruaren prezioa.
  • Koordainketa: Aseguru mediko gehienek koordainketaren aukera eskaintzen diete erabiltzaileei. Funtsean, koordainketaren bidez, asegurudunak diru kantitate txiki bat ordaintzen du aseguru medikoaren zerbitzuak erabiltzen dituen bakoitzean; horren truke, asegurudunak ordaindu behar duen hileko edo urteko prima txikiagoa izango da. Aseguruaren faktura txikitzeko modu bat da hori, erabiltzaileak uste badu gutxi erabiliko duela osasun estaldura.

Azken hausnarketa gisa esan dezakegu, gaur egun, aseguru medikoa izatea berme gehigarria dela sor daitekeen edozein osasun arazori bizkor eta lasaitasunez aurre egin ahal izateko.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.