Maileguak nola eskatu

Mailegua eskatzeak zer dakarren eta hura lortzeko eskatuko dizkiguten baldintza nagusiak zein diren jakitea komeni da.

Mailegua eskatzea gure ordainketa ahalmena gainditzen duten gastu jakin batzuei aurre egiteko oso modu ohikoa da. Auto bat erostea, etxea berritzea, ezkontza antolatzea, ikasketak ordaintzea… Askotan gure aurrezkiak eskas izaten dira horrelako gastuak ordaintzeko, edo, zuzenean, nahiago dugu gure bankuari dirua eskatu, gero pixkanaka itzultzeko. Honela, urteetan zehar aurreztutako diru hori ez dugu behingoan gastatzen.

Nola edo hala, banku batera joateko orduan argi eta garbi eduki beharko genuke zenbat ditu behar dugun eta zenbat ordain dezakegun, bankuak mailegua eman ala ez erabakitzeko orduan bi faktore garrantzitsu baitira.

Nahiz eta lo normal, da eskatu el mailegu a la erakunde eta han dugu gure kontu erabilera ohikoaren. Hala ere, zenekien BBVA eskaintzen bat mailegu a ez bezero beharrik gabe de ireki kontu? Kontsultatzen gehiago hemenMailegu Azkarraren inguruan.

Banner Nagusi Mailegu Azkar Banner Nagusi Mailegu Azkar
Mailegu Bizkorra dokumenturik gabe
Bestela zara bezero, eskatu ahal duzu de 3.000€ a 20.000€ de era% 100 online.

Mailegu pertsonala eskatzeko gakoak

Gure beharrei hobeen egokitzen den mailegua aukerateko, hiru gako nagusi hauei erreparatu behar diegu:

Eskatzen dugun diru-kopurua

Eskatzen den diruaren totala da. Erakunde gehienek 1.000 eta 1.500 €tik gorako maileguak eskaintzen dituzte; finantzaketaren muga, berriz, neurri handi batean, eskatzen duen bezeroaren profilaren araberakoa izaten da.

Ordaindu behar dugun interesa

Uzten diguten diruaren prezioa da, bankuak kobratzen duena diru-kopuru bat utzi eta ez ordaintzeko arriskuarengatik. Ehuneko baten bidez adierazten da, UTB edo ITN deritzona. Ikus ditzagun une batean bi kontzeptu horiek:

  • ITN akronimoak Interes-tasa Nominala esan nahi du, eta bankuak dirua uzteagatik kobratzen digun prezioa da. Bezeroari utzitako diruari aplikatzen zaion portzentaje baten bidez kalkulatzen da. Ehuneko hori itzuli behar den kantitateari aplikatuko zaio une bakoitzean. ITN barruan ez datoz maileguak izan ditzakeen komisioak.
  • UTBa Urteko Tasa Baliokidea da eta, ITNak bezala, maileguak zenbat kostatzen duen adierazten du, baina oraingoan komisioak eta mailegua emateak eragin ditzakeen gainerako gastuak ere barne.

Hortaz, maileguaren interesa aztertzeko orduan eta bankuak alderatzeko orduan, horri erreparatu beharko genioke.

Amortizazio-aldia

Hirugarren faktore garrantzitsuena mailegua eskatzeko orduan zenbat denboratan ordainduko dugun da, hau da, amortizazio-aldia deritzona. Ohikoena da aldi hori bi eta hamar urte bitartekoa izatea, nahiz eta aldi horiek banku batetik bestera alda daitezkeen.

Garrantzitsua da kontuz aukeratzea zenbateko epean itzuli mailegua, amortizazio epe luzeagoak hileroko kuotak txikiagoak egiten baditu ere interes gehiago ordaintzea eragingo du eta. Aitzitik, itzultzeko epe laburragoak hileroko kuota areagotuko du baina mailegua merketuko du.

Zertan erreparatuko du bankuak mailegua eman ala ez erabakitzeko?

Banketxe batek dirua mailegatzen digunean, maileguz hartutako kopurua eta aurrez ezarritako interesak itzultzeko gaitasuna izango dugula espero du. Hau da, bankuak arrisku hartzen du bere gain, eta bezero gisa jasotako dirua itzultzeko gai garenaz ziur egon behar du. Horregatik, mailegu-eskaerak aztertzeko irizpide nagusia gure hileroko diru-sarrerak dira.

Diru sarreren iturri erregularra izatea da garrantzitsuena, eta hileko kuotak ordaintzeko nahikoak izan daitezela. Horregatik, zorduntze-koefizientea edo ratioa erabiltzen da, % 35 eta % 40 arteko koefiziente bat, zeina gainditzeak arriskutsua litzatekeen bezeroari diru kopuru bat uzteko. Beste era batera esanda, hilero ordaindu behar dugun zenbatekoa gure hileko diru-sarreren % 35 edo % 40 baino gehiago bada, bankuak ez du segurutzat hartuko mailegua baldintza horietan ematea.

Egoera honetan, arestian aipaturiko parametroetako bat aldatu beharko genue finantzazioa lortzeko: edo diru gutxiago eskatzea, interes txikiagoa eskatzen digun bankua bilatzen saiatzea, edo amortizazio aldi handiagoa adostea.

Mailegua emateko orduan gure diru-sarrerak faktore erabakigarria dela egia bada ere, ez dira bankuek gure eskaera aztertzeko kontuan hartzen duten puntu bakarra. Mailegua eskatzen duen titularren kopurua ere hartzen da kontuan; izan ere, bi soldatak (edo diru sarreren iturri frogagarriak) bakar batek baino ordainketa berme handiagoa ematen dute.

Balantza gure aldera eraman dezakeen beste gako bat bezero eta ordaintzaile gisa dugun historia da. Gure bizitan zehar mailegu eta kredituei garaiz erantzun badiegu, bankuak guregan sinestuko du. Hori horrela izanik, ez dago zertan aipatu berantiarren zerrendaren batean egon bagara bankuak mailegurik emango ez digula.

Azkenik, gure izenean ondasunak edukitzea (adibidez, etxea edo ibilgailua), betiere lagungarria izango da gure eskaerarako.

Banner Zentral Mailegu Azkar Banner Zentral Mailegu Azkar
Nahi duzu bat mailegu?
Solicítalo era azkarraren eta% 100 online. BBVAren bezeroa bazara ala ez bazara.

Maileguen ohiko komisioak

Gure maileguarengatik ordainduko dugun interesaz gain, bankuek eskaintzen dituzten finantzazio-produktu gehienek komisioren bat dute lotuta. Ohikoenak honako hauek dira:

  • Irekitze komisioa: hasieran ordaintzen den maileguaren totalaren portzentaje txiki bat da.
  • Aldez aurretik osorik edo partzialki kitatzeko komisioa: itzultzeke dagoen diru-kantitatearen portzentaje bat ordainduko da mailegua kitatzeko unean.

Mailegu bat eskatuko dugunean, zehatz ezagutu behar dugu noraino zordundu gaitezkeen, hilean ordaindu ahal izango dugun kantitatea "larritasun" ekonomikoa igaro gabe. Datu horren arabera, aukera batzuk aztertzen has gaitezke eta, beste edozein erabakitan bezala, garrantzitsua izango da eskaintzen dizkiguten aukera guztiak konparatzea.

ERREPIDE Mailegu Azkar ERREPIDE Mailegu Azkar
Mailegu - Ere ahal izango luke interesarte Mailegu - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Zorren bateratzeak bere abantailak eta eragozpenak nola funtzionatzen duten azaltzen dizugu.
  • Mailegua itzuliko dela ziurtatzeko bankuak duen berme handienetako bat nomina da.
  • Berehalako kredituak zertan datzan eta bat nola lortu dezakegun azaltzen dizugu.
Mailegu - Tresna Mailegu - Tresna

Tresna de mailegu

  • Kalkulatu gure simulagailuarekin behar duzun maileguaren finantzazioaren baldintzak 3 minutu eskasean.
  • Zure hurrengo autoaren finantzazio baldintzak kalkulatzen laguntzen dizugu gure mailegu-simulagailu espezializatuarekin.