Hauxe da Ezagutu zure Muga, alegia bezero ez direnentzat mailegu digitalen esperientzia berri bat, BBVAn zer zenbateko eskaini ahal dizugun jakiteko aukera emango dizuna.
Bihurtu egia zure proiektua era pertsonalizatu eta arduratsuan. Zure datu pertsonalak bete eta zure bankua konektatu besterik ez duzu egin beharko.
BBVAren bezero ez bazara ere, jakin ahal izango duzu BBVAn eska dezakezun gehieneko zenbatekoa, azterketa pertsonalizatu baten bidez.
Izen-abizenak, NAN, jaioteguna eta jaiotze herrialdea bezalako datu pertsonalak bete eta zure bankua BBVArekin konektatu besterik ez duzu egin beharko, 8 lanorduren buruan zure azterketa pertsonalizatua egin eta zure finantza gaitasunera egokitzen den muga eskaini ahal diezaguzun.
Zure gehieneko finantzazio-muga jakinarazten dizugunean, eskatzea nahi duzun erabaki ahalko duzu. Azkenean mailegua eskatzen baduzu eta onartzen bada, dirua BBVAko zure kontuan izango duzu berehala edo 48 orduko epean beste banku bateko kontu batean.
Zure maileguaren interes-tasa % 6,10eko ITNkoa / % 6,27ko UTBkoa izango da, mailegua eskatzean zure nomina edo pentsioa BBVAn helbideratzen baduzu.
Ez baduzu zure nomina edo pentsioa BBVAn helbideratzen, interes-tasa honakoa izango da: % 7,10eko ITNa / % 7,34ko UTBa.
Mailegua eskatzeak ez du esan nahi BBVAk onartzen duenik, ezta emango duenik ere. Kasu bakoitza zehatz-mehatz aztertu ondoren, BBVAk eragiketa ukatu ahal izango du.
% 6,10eko ITNa eta % 6,27ko UTBa nomina helbideratuta. % 7,10eko ITNa eta % 7,34ko UTBa, nomina helbideratu gabe. Eskaintzak titular bakarreko 20.000 €-ko kontratazio digitaletarako balio du. Produktua ez dago eskuragarri BBVAren bulegoetan.
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.k onartu behar du finantzaketa.