Zer da kreditu-poliza bat?

Autonomoek eta ETEek diru behar puntualei aurre egin ahal izateko aukera bat da.

Kreditu-polizak larrialdietarako edo dira berehala behar duzunean dirurik ez baduzu erabili ahal izateko itsulapikoak bezalakoak dira. Azken finean, kreditu-polizak banketxeek ematen dituzten maileguen antzerakoak dira, baina desberdintasun nabarmenak ere badituzte, zeinak enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat oso finantzazio-tresna erabilgarriak egiten dituzten.

Beraz, hauek zehaztuko ditugu: kreditu-poliza bankuak ematen digun mailegu mota bat da, behar dugun bakoitzean erabili ahal duguna. Eta hor dago gakoa, poliza horietako bat kontratatu badugu ere, ez baitugu zertan erabili erabilgarri dugun kantitate osoa beharrezkoa ez badugu.

Banner nagusi simulagailu Banner nagusi simulagailu
Aurkitu behar duzun finantzaketa
Kalkulatu zure maileguaren kuota azkar eta erraz.

Kreditu-polizaren eta maileguaren arteko desberdintasunak

Kreditu-polizek bezeroaren eta bankuaren arteko finantzazio-lerroa irekitzen dute. Honela, une zehatzetan erabili ahal izateko diru-kopuru zehatz bat edukiko dugu beti eskura. Hortaz, poliza horietako bat eskatzen dugunean, eman diguten diru guztia ez dugu jasoko, baina erabili nahi dugunerako sarbidea irekiko digu.

Aitzitik, mailegu bat ematen denean, eskatutako diru guztia zuzenean helduko zaigu gure kontura. Dirua erabili ala ez, diru hori guztia gehi sortutako interesak itzuli beharko duzu.

Hori da goraipatzea merezi duen beste gakoetako bat, kreditu-poliza erabiltzen dugunean benetan erabiltzen dugun diruari dagozkion interesak bakarrik ordaintzen baititugu, ez eman diguten kreditu osoari dagozkienak.

Adibidez, pentsa 20.000€ko muga duen kreditu-poliza kontratatu behar dugula. Horrela, lehen hilabeteetan ez dugu diru hori ukitu beharrik, baina larrialdi batek 5.000 € ateratzera derrigortzen gaitu. Dirua itzultzerakoan, ateratako 5.000 €en interesak ordainduko ditugu soilik, ez 20.000 €enak.

Kreditu-polizak urtebeteko epemugarekin kontratatzea da ohikoena, eta honen ostean bezeroak erabakiko du hura berritu ala ez.

Noiz den erabilgarria kreditu-poliza eskatzea

Enpresen egunerokotasunean une batzuetan une horretan, edozein arrazoirengatik, erabilgarri ez dituzten diru-kantitate bat behar izaten da. Hor da, hain zuzen ere, kreditu-poliza erabiiltzen den unea, gure negoziorako gastuak ordaintzeko hitzartuta ordaintzeko erabili behar genuen diru baten ordainketa atzeratu deneanm esaterako.

Hortaz, diruzaintzaren eta diru erabilgarriaren arteko tentsio hori konpontzeko modu bat da, edozein ETEk behar dezakeena.

Hala ere, ez da gomendagarria kreditu-poliza hori programatu eta beste modu batean ordaindu daitezkeen gastu finkoetarako edo aldizkako gastuentzat erabiltzea. Gogoan izan behar da, azken finean, ateratzen dugun diru hori kostu eta interesak sortzen dituela.

Banner zentral simulagailu Banner zentral simulagailu
Ezagutu BBVA maileguen simulagailua
Bidaiatzea, altzari berriak erostea edo zure ikasketak zabaltzea errazagoa da online maileguekin.

Kreditu-polizaren kostuak

Finantzazio mota horren kostu nagusiak komisio moduan heltzen dira. Ohikoenak hurrengoak dira, nahiz eta erakunde batzuek sar dezaketen eta beste batzuek ez:

  • Irekitze komisioa: eskatutako kreditu osoaren portzentaje bat da, eta ez da % 2 baino handiagoa izaten.
  • Urteko berrikusketaren komisioa: kreditu-poliza berritu behar denean bakarrik erabiltzen da, eta irekitze-komisioaren kostu berbera izaten du.
  • Erabilgarritasun komisioa: kredituaren interesak ordaintzeko unean erabili ez den diruaren portzentaje bat da.
  • Gehiegizko saldoaren komisioa: eman diguten kredituaren muga gainditzen dugunean, interesak ordaindu behar izaten ditugu.

Komisio horiez gain, aseguruen poliza bat kontratatzearekin lotutako gastu batzuk ere ordaindu behar izaten dira; argitu beharra dago gastu horiek poliza kontratatu den bankuaren araberakoa dela. Horren adibide dira ikerketa-komisioak edo aldez aurretik ezereztatzeagatiko komisioa.

Bukatzeko, kreditu-poliza autonomo eta ETE askok itxaron ezin duten likidezia arazoei konponbidea emateko asko erabiltzen den baliabidea dela esango dugu. Poliza eman ondoren, dirua berehala eskuratu ahal izango da, beste izapiderik gabe.

ERREPIDE kalkulatzen ERREPIDE kalkulatzen
Mailegu - Ere ahal izango luke interesarte Mailegu - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Zorren bateratzeak bere abantailak eta eragozpenak nola funtzionatzen duten azaltzen dizugu.
  • Mailegua itzuliko dela ziurtatzeko bankuak duen berme handienetako bat nomina da.
  • Berehalako kredituak zertan datzan eta bat nola lortu dezakegun azaltzen dizugu.
Mailegu - Tresna Mailegu - Tresna

Tresna de mailegu

  • Kalkulatu gure simulagailuarekin behar duzun maileguaren finantzazioaren baldintzak 3 minutu eskasean.
  • Zure hurrengo autoaren finantzazio baldintzak kalkulatzen laguntzen dizugu gure mailegu-simulagailu espezializatuarekin.