Zer da mailegu parte-hartzaile bat

Ekintzailearentzat baldintza onuragarriak eskaintzen ditu, maileguaren itzulera enpresa beraren egoerari egokitzen zaio.

Inbertiitzaile pribatuen aldetik diru-injekzioaren eta banketxeek eskaintzen dituzten maileguen artean dago mailegu parte-hartzailea. Finantzazio-forma horrek sarbide-baldintza nahiko errazak izaten ditu, eta interesa enpresaren egoerari egokitzen zaio. Gainera, amortizazio eta gabezia aldi luzea duela eta, enpresen lehenengo etapetan tresna erabilgarria da.

ailegu parte-hartzaileen filosofia eta helburua enpresa bideragarriak sortzea eta hazteko edo sendotzeko itxura dutenak sustatzea da. Hori dela eta, halako maileguak , nagusiki, ekintzailetza bultzatzen duten entitate publikoek eskaintzen dituzte. Hala ere, badira finantzazio-modu hau eskaintzen duten entitate pribatuak ere. Nolanahi ere, mailegu parte-hartzaileek hiru ezaugarri bereizle dituzte: interesa, amortizazioa eta sarbie-baldintzak.

Banner nagusi simulagailu Banner nagusi simulagailu
Aurkitu behar duzun finantzaketa
Kalkulatu zure maileguaren kuota azkar eta erraz.

Interes malgu eta epe luzeagoa

Oro har, bi interes-tasa dituzte. Lehena beti hartzen da kontuan, eta enpresaren egoerari lotutako interesa da. Beraz, ebaluazio-irizpideen arabera aldatzen den interes aldakorra da, eta urteko irabazi garbien artean ohikoena da. Gainera, interes-tasa mota hori gutxieneko eta gehieneko batzuk ditu.

Bestalde, mailegu parte-hartzaile batzuek interes-tasa finkoa dute, zeina kontratua adosten den unean zehazten den. Interes hau enpresaren egoerarekin ez dago lotuta eta mailegua ematen duen entitateak zehazten duen diferentziala izaten da, oro har mailegu "arruntena" baino txikiagoa.

Mailegu parte-hartzaileetan interesa finantzazioko beste motena baino nahiko malguagoa izaten da, enpresariak ordaindu behar izaten dituen kuoten zenbatekoa enpresaren egoerari egokitzen delako, aipatu ditugun mugen barruan.

Nahiz eta finantza-merkatuan finantzaketa-produktu ugari dagoen, mailegu parte-hartzaileek eskaintzen dituzte amortizazioko epe luzeenak. Are zehatzago, eta mailegua nork ematen duenaren arabera, 10 urtera arte luza daiteke mailegua itzultzeko epea.

Hala ere, amortizazio aurreratua egiteko enpresaren dirua amortizatzen den kantitate berean areagotu beharra dago. Gainera, aldez aurretik itzultzen bada, ohiko komisioak edo isunak ordaindu beharko dira.

Enpresariak eska ditzakeen gabezia-aldiei dagokienez, hau da, interesa bakarrik amortizatzen den aldia, ohiko maileguena baino luzeagoa izaten da. Zifrak emateagatik, zenbait entitatek 7 urtera arteko gabezia-aldiak eskaintzen dituzte.

Banner zentral simulagailu Banner zentral simulagailu
Ezagutu BBVA maileguen simulagailua
Bidaiatzea, altzari berriak erostea edo zure ikasketak zabaltzea errazagoa da online maileguekin.

Mailegu parte-hartzailea eskuratzeko baldintzak

Arestian aipatzen genuen mailegu parte-hartzaileen heburua ekintzailetza erraztea eta enpresa-proiektuak sortzea zela; beraz, finantzazio-mota horretan sartzeko baldintzak enpresaren bideragarritasunaren eta haren negozio-ereduaren mende daude.

Beraz, maileguetako bat emateko orduan, berme pertsonalak edo hipotekarioak eskatu ordez, entitateek negozio ereduari buruzko txosten xehatua eskatzen dute. Horren xedea da enpresaren etorkizuna zein den eta hartan dirua inbertitzea segurua den ala ez jakitea.

Mailegu parte-hartzaileen abantailen artean haiei lotutako finantzazio-gastuak, izan ditzaketen komisioak edo interesak barne, Sozietate-zergan oinarrian kengarriak direla dago.

Horrez gain, mailegu mota hau menpekoa izaten da eta ordainketa-lehentasunak ohiko hartzekodunen atzetik jartzen ditu, eta horrek erraztasunak ematen dizkie enpresaren zorrei aurre egiteko.

Azkenik, mailegu parte-hartzaileak kapital-murrizketari dagokionez ondare garbitzat hartzen dira.

ERREPIDE kalkulatzen ERREPIDE kalkulatzen
Mailegu - Ere ahal izango luke interesarte Mailegu - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Zorren bateratzeak bere abantailak eta eragozpenak nola funtzionatzen duten azaltzen dizugu.
  • Mailegua itzuliko dela ziurtatzeko bankuak duen berme handienetako bat nomina da.
  • Berehalako kredituak zertan datzan eta bat nola lortu dezakegun azaltzen dizugu.
Mailegu - Tresna Mailegu - Tresna

Tresna de mailegu

  • Kalkulatu gure simulagailuarekin behar duzun maileguaren finantzazioaren baldintzak 3 minutu eskasean.
  • Zure hurrengo autoaren finantzazio baldintzak kalkulatzen laguntzen dizugu gure mailegu-simulagailu espezializatuarekin.