Ezkontzarako mailegua, nola lortu?

Espainian batezbeste 20.000 € eta 30.000 € gastatzen ditugu ezkontza bat antolatzen, horren zergatia azaldu eta nola finantzatu.

Oso ohikoak dira ezkontzarako maileguak. Horrelako ekitaldia apartekoa eta errepikaezina da, baina xehetasun txiki eta handiez josita egoten da eta horiek gastuak izugarri igo ditzakete. Horregatik, antolatzeko garaian garrantzitsua da jakitea aurrekontua osatzen duten elementu guztiak eta amaierako gastuak. Bikote askok ez dute diruari begira ibili nahi edo ez dituzte xehetasunak baztertu nahi izaten egun handi horretan. Haiei bereziki zuzendutako maileguak existitzen dira, ezkontza bat antolatzeko lan zailean laguntzen dutenak.

Ezkontza bat planifikatzen hasterakoan, ezkongaiek kontuan hartu ez zituzten gastu ugari aurki ditzakete eta horiek hasierako aurrekontua handitu eta ustekabeko gainkostua sor dezakete. Gainkostu hori ordaindu beharrak pausu handi hori eman behar dutenen poza eta euforia ilun dezake. Ezkontza batean azkeneko helburua izaten da baiezkoa eman behar dutenen gogoak murriztuko dituzten arazoak edo buruhausteak sortzea. Horretarako existitzen dira ezkontzetarako maileguak.

Banner nagusi simulagailu Banner nagusi simulagailu
Aurkitu behar duzun finantzaketa
Kalkulatu zure maileguaren kuota azkar eta erraz.

Zer elementu izaten ditu ezkontza bateko gastuen aurrekontuak?

Bere ezkontza planifikatzen hasten den bikote orok, lehenik eta behin, bi funts desberdin prestatu behar ditu. Gastu orokorretarako bat, eta bestea sor daitezkeen ezusteko gastuentzako. Nahiz eta oso zuhur jokatzea dirudien, neurri horretako ekitaldiek azken orduko ustekabeak izaten dituzte beti. Adibidez, oturuntza eta festa aire zabalean egingo badira, euria egiteko arriskua izango dugu... eta azken orduan karpa bat erostea ez da batere merkea izaten. Horrelako gastuak dira ezustekoen funtsak estali behar dituenak. Ezkontza guztietan, zibila edo erlijiosoa izan, ezusteko kudeaketa gastuak sor daitezke.

Azkenean ez bada inolako gastu gehigarririk sortzen, erreserbatutako diru hori aurreikusitako gastuetarako erabil dezakegu. Eta estalita badaude, zorionak! Ongi etorria izaten da beti diru estra pixka bat izatea.

Gastu orokorren funtsari dagokionez, horrek elementu desberdinak izaten ditu eta horien artean aurkitzen dira hurrengoak:

  • Catering: ezkontzaren oturuntza aurrekontuko partidarik handiena izaten da ezkontzako amaierako aurrekontuaren barruan. Kalkuluen arabera, ezkongai espainiarrek batezbeste 15.000 € gastatzen dituzte 100 gonbidaturi jan eta edaria ematen.
  • Gonbidapenak: gai hutsala dirudien arren, ezkontzaren aurkezpen gutuna dira eta ezkongaien eta zeremoniaren estiloa erakutsi behar dute. Ezkontza etiketazkoa izango den, informala baina dotorea, hondartzan egingo den, etab. Onena profesional baten esku uztea izaten da eta horrek gastu bat dauka.
  • Argazkiak eta bideoa: kalitate profesionala duen egun magiko horretako oroitzapen bat izatea ez da batere merkea izaten. Ezkontzetan espezializatutako argazkigintzan eskaintza handia dago eta hori aztertzeko denbora hartzea komeni da, argazkilaria eta aurrekontu onena aukeratzeko.
  • Soinekoa eta jantzia: gaur egun emaztegaien soinekoak "demokratizatu" egin dira eta marka ugari daude eskuragarriagoak diren lerroak egiten dituztenak. Hala eta guztiz ere, emaztegaien soinekoak ez dira merkeak izaten. Neurri txikiagoan bada ere, senargaiaren jantziak ere aipatzeko gastua sortzen du.
  • Musika eta estrak: Zeremonia ospatzen denean guztioi gustatzen zaigu musika berezia entzutea; ezaguna den dantza bat edota oturuntza momentuan DJ bat diskoak jartzen egotea.

Nola lortu ezkontza finantzatzeko mailegua?

Azkeneko ikerketek ezkontzetara bideratutako aurrekontuen beherako joera erakusten duten arren, kopuruak zailak izaten jarraitzen dute ordainketa bakar batean ordaintzeko. Hori bada kasua, lasai. Finantza-erakundeek bi mekanismo dituzte arazo hori konpontzeko.

Lehena "ezkontza kontuak" bezala ezagutzen den mekanismoa da. Egia esan, kontu arrunt edo aurrezki-kontuak izaten dira eta gonbidatuek ezkongaiei dirua sar diezaiekete nahi izanez gero, eta horrek aurrekontua estaltzen laguntzen die ezkongaiei. Dirua denbora batez bankuan mantentzeko ideia izanez gero, onena aurrezki-kontu bat aukeratzea litzateke.

Banner zentral simulagailu Banner zentral simulagailu
Ezagutu BBVA maileguen simulagailua
Bidaiatzea, altzari berriak erostea edo zure ikasketak zabaltzea errazagoa da online maileguekin.

Bigarren mekanismoa ezkontzarako mailegua eskatzea da. BBVAk "ezkontzak" izeneko arlo bat dauka bere mailegu simulagailuaren barruan. Bertara oso erraz sar zaitezke, maileguaren kopurua (3.000 €-tik 75.000 €-ra bitarteko kopuru bat) eta hori itzultzeko denbora bakarrik erabaki behar dituzu. Online simulagailu honi esker maileguaren baldintzak ikus ditzakezu inolako konpromisorik gabe. Mailegu bat eskatzeko murrizketei dagokienez, nahikoa izan beharko luke bikoteak dirua eta interesak itzultzeko beharrezko kaudimena duela erakustearekin.

Zalantzarik izanez gero, beti daukazu BBVArekin kontaktuan jartzeko aukera, bide desberdinak erabiliz eta horrela, ezkontzarako maileguaren eskaera eta baldintzen inguruan dituzun galderak erantzungo ditugu.

ERREPIDE kalkulatzen ERREPIDE kalkulatzen
Mailegu - Ere ahal izango luke interesarte Mailegu - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Zorren bateratzeak bere abantailak eta eragozpenak nola funtzionatzen duten azaltzen dizugu.
  • Mailegua itzuliko dela ziurtatzeko bankuak duen berme handienetako bat nomina da.
  • Berehalako kredituak zertan datzan eta bat nola lortu dezakegun azaltzen dizugu.
Mailegu - Tresna Mailegu - Tresna

Tresna de mailegu

  • Kalkulatu gure simulagailuarekin behar duzun maileguaren finantzazioaren baldintzak 3 minutu eskasean.
  • Zure hurrengo autoaren finantzazio baldintzak kalkulatzen laguntzen dizugu gure mailegu-simulagailu espezializatuarekin.