Mailegua eskatzeko baldintza ohikoenak

Mailegu bat behar duzu proiektu bat finantzatzeko, baina ez dakizu nola lortu? Azaldu egingo dizugu jakin behar duzun guztia.
Finantza-erakunde bati mailegua eskatzea denbora behar duen prozesu bat da, eta, gainera, eskatzaileak ezinbestean eman beharko dizkio buruari buelta pare bat, zer behar duen ziur jakiteko. Kontratu bat da; beraz, ezin da arinkeriaz hartu. Mailegu-hartzaileak ongi jakin behar du eskatutako dirua epe jakin batean itzuli beharko duela, interesak, komisioak eta gastuak ere gehituta. Dena den, mailegua ez da baten kontua soilik, eta mailegua ematen duen bankuak bere interesak zaindu behar ditu, eta eskatzailea mailegatu zaiona itzultzeko gai den aztertu behar du. Horretarako, mailegua eskatzeko baldintza sorta bat dago, eta finantzaketa eskuratzeko bete egin behar dituzu.
Banner Nagusi Mailegu Azkar Banner Nagusi Mailegu Azkar
Mailegu Bizkorra dokumenturik gabe
Bestela zara bezero, eskatu ahal duzu de 3.000€ a 20.000€ de era% 100 online.

Mailegu bat eskatzen duenak bete beharreko baldintzak

Mailegu bat emateko orduan, nolanahikoa dela ere, baldintza desberdinak ezar ditzake finantza erakunde bakoitzak. Bankuaren arrisku politikaren, maileguz ematen duen diru kopuruaren eta helburuaren araberakoak dira. Desberdintasunak gorabehera, badaude ohiko baldintza batzuk, eta banku guztiek eskatzen dizkiete beregana mailegu bila joaten direnei. Besteak beste, honako hauek:

  • Adinez nagusia izatea: Bankuek ziurtatu egin behar dute maileguz ematen duten dirua itzuli egingo zaiela, eta eskatzaileak kreditu historia egonkorra eta diru-sarrera erregularrak baditu besterik ezin da ziurtatu hori. Adinez nagusia izan ezean, zaila da bi baldintza horiek betetzea.
  • Kaudimena eta diru-sarrera egonkorrak: edo, bestela esanda, maileguz hartu den dirua itzul daitekeela frogatzea. Hori betetzeko, diru-sarrera egonkorrak dituela eta, gainera, bankuarekin hartutako obligazioak baino handiagoak direla frogatu behar du maileguaren eskatzaileak. Adibidez, hilero maileguaren 300 € itzuli behar dituela adosten bada, hilero kopuru hori alde batera uzteko moduko diru-sarrerak izan beharko ditu.

Mailegua eskatzeko baldintza orokor horiek ikusita, erraz igar daiteke mailegua eskuratzeko erraztasun handiagoak izango dituztela diru-sarrera erregularrak, kontratu mugagabea edo enpresa berean antzinatasuna dutenek, edo funtzionario edo enplegatu publiko direnek.

Zer da berme pertsonala?

Mailegu bat eskatuko badugu, gure Zuzenbideko printzipio orokor baten jakinaren gainean egon behar dugu. Kode Zibileko 1.911 artikuluan dago jasota, eta honako hau ezartzen du: “Betebeharren betetzearen gain, zordunak erantzukizuna du bere ondasun guztiekin, oraingoekin nahiz etorkizunekoekin. ” Horrek esan nahi du zordunak bere ondare osoarekin erantzun behar diola bankuarekin adostuta duen kopuruari: bai orain duen ondarearekin, bai gerora izango duenarekin. Eragiketan pertsona batek baino gehiagok parte hartzen badu, maileguaren titularkide gisa, bi motako berme edo erantzukizun pertsonalak eman daitezke:

  • Erantzukizun solidarioa: bankua zordun bakar batengana joko du maileguaren kopuruaren % 100erako, eta ondoren titularrek elkarri eska diezaiokete bakoitzarentzat adostu dituzten kopuruak.
  • Erantzukizun mankomunatua: zordun bakoitza maileguaren kopuru jakin baten erantzule da bankuaren aurrean. Bakoitzaren kopurua aldez aurretik adosten da, eta guztira maileguaren % 100 osatzen du.
Banner Zentral Mailegu Azkar Banner Zentral Mailegu Azkar
Nahi duzu bat mailegu?
Solicítalo era azkarraren eta% 100 online. BBVAren bezeroa bazara ala ez bazara.

Mailegua eskatzeko behar diren agiriak eta baldintza gehigarriak

Mailegua zer banketxetan eskatzen den, agiri gehiago edo gutxiago eman beharko dira. Ohikoena da maileguaren eskatzaileak bankuari honako hauek eman behar izatea: IFK edo AIT; dirua sartzeko kontu korrontearen zenbakia; hainbat nominaren fotokopiak eta jasotzen duen beste edozein diru-sarrerenak; bere laneko historia; bankuak gutxi gorabehera jakin dezan zer-nolako harremana izan duen jardun duen enpresekin; azkeneko errenta aitorpena; jabetzan dituen higiezin eta ondasunen kopia sinpleak; eta beste mailegu batzuei buruzko informazioa, halakorik balu.

Agiri horiez guztiez gain, maileguaren eskatzailea autonomoa bada, baliteke dokumentu hauek ere eskatzea: autonomo gisa alta emateko agiriaren fotokopia, azken urteko BEZ aitorpena, eta PFEZaren azken ordainketa zatikatuak.

Hala ere, BBVA eskaintzen bat Mailegu Azkar bezero berrientzat behar duena dokumentazio minimo. Bakarrik berari eskatuko bere IFZ (egin ahal izango duzu bat fotográfia prozesuaren barruan zure mugikorrarekin de eskaera) eta konektatu con bere beste banku. Banku-agregazioaren prozesuaren bidez, el alderdi eskatzaile behar izango du konektatu, bere erabiltzaile eta pasahitzaren, con bere beste banku eta han izan helbideratuta bere nomina. Hala, balioetsiko dira bere mugimendu banku- ikasteko asmoz bere egoera finantzario.

Azkenik, mailegua eskatzeko garaian, maileguaren iraunaldian nomina helbideratzen baduzu, interesetan hobaria lor dezakezu, eta interes-tasa baxuagoa izango da. BBVAk simulatzaile bat jarri du mailegu baten bila dabilen edonoren eskura, maileguak zer prezio eta kuota izango dituen ikus ahal izan dezan. BBVAren webgunean xehetasun hauek guztiak eta askoz ere gehiago aurkituko duzu.

ERREPIDE Mailegu Azkar ERREPIDE Mailegu Azkar
Mailegu - Ere ahal izango luke interesarte Mailegu - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Zorren bateratzeak bere abantailak eta eragozpenak nola funtzionatzen duten azaltzen dizugu.
  • Mailegua itzuliko dela ziurtatzeko bankuak duen berme handienetako bat nomina da.
  • Berehalako kredituak zertan datzan eta bat nola lortu dezakegun azaltzen dizugu.
Mailegu - Tresna Mailegu - Tresna

Tresna de mailegu

  • Kalkulatu gure simulagailuarekin behar duzun maileguaren finantzazioaren baldintzak 3 minutu eskasean.
  • Zure hurrengo autoaren finantzazio baldintzak kalkulatzen laguntzen dizugu gure mailegu-simulagailu espezializatuarekin.