Erretiro eskaera nola izapidetu

Erretiro eskaera nola izapidetzen den eta lan bizitza amaitzean pentsioa lortzeko zer pauso eman behar diren azalduko dizugu

Erretiroa, eta pentsioa zenbatekoa izango den, hura lortzeko zer baldintza bete behar diren eta nola funtzionatzen duen: horiek guztiak kontu interesgarriak izan dira beti, etorkizunean, gure laneko etapa amaitu ondoren, nolako bizi kalitatea izango dugun erabakiko dutelako. Urruti dagoela iruditu arren, garrantzitsua da, une hori iritsitakoan, dagozkigun onura eta abantailak eskuratu ahal izateko zer pauso eman behar ditugun eta zer prozedura egin behar dugun jakitea. Ikasi erretiroaren eskaera nola izapidetzen den, eta saihestu burokraziak sor ditzakeen traba guztiak.

Prozesuak nola funtzionatzen duen jakiteak denbora aurrezten eta arazorik ez izaten lagunduko dizu, eskaeraren prozedura bereziki konplexua izan ez arren. Gizarte Segurantzaren edozein araubidetan sartutako edonork eska dezake pentsioa, adinaren, gutxieneko kotizazio aldiaren eta gertaera kausatzailearen (erretiroa eragin duen gertaera) baldintzak betetzen baditu. Horretarako, nahikoa da Gizarte Segurantzak ematen duen eskabide inprimakia lortzea eta betetzea, xedatutako informazioa emanez: adibidez, datu pertsonalak, fiskalak eta kotizazioari buruzkoak.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Dokumentazioari dagokionez, NANa beharko duzu, indarrean, baita familia liburua ere, baina «gutxienekoen osagarria» eskatzen baduzu soilik (hau da, pentsioa gutxienekoaren azpitik badago eta hura osatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen bada eta ezkontidea ardurapean badago, edo erditzeagatik eta/edo seme-alabak zaintzeagatik hobariak lortu nahi badira). Eskaera prozesua online bete daiteke, Gizarte Segurantzaren webgunean (Zure Gizarte Segurantza) edo egoitza elektronikoan NAN elektronikoa baduzu. Banku kontu bat eman beharko duzu, halaber, bertan ordain dadin zure pentsioa.

Dena dela, Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroetako edozeinetara ere joan zaitezke, aurretiko hitzordua eskatuta. Posta ziurtatuaren bidez ere egin daiteke, baina gero eta gutxiago erabiltzen da aukera hori. Gaur egun, batez beste 19 egun inguru itxoin behar izaten dira eskaera gauzatzeko, baina legez 90 egunera arte irits daiteke.

Pentsioa eskubidea sortu baino hiru hilabete lehenago eska daiteke, baita ondorengo edozein unetan ere; dena dela, pentsioaren ondorio ekonomikoek hiru hilabeteko atzeraeragina izango dute gehienez ere.

Erretiroa eskatzeko bete beharreko baldintzak

Jakina, erretiroaren prozesua eta eskaera osatu ahal izateko, pentsioa jasotzeko aukera ematen duen baldintza sorta bat bete behar da. Hiru dira, nagusiki:

  • Adina: kasuan-kasuan eskatzen den adina eduki behar da, bestela ezinezkoa izango da. Adin hori pixkanaka atzeratzen ari da 2013. urteaz geroztik; orduan 65 urte izan behar ziren, eta 2027ra arte atzeratzen jarraituko du, 67 urte izan arte beharrezkoak. Dena dela, erretiroa 65 urte izatean hartzen jarraitu ahal izango da, inolako penalizaziorik gabe, gutxieneko kotizazio aldia egiaztatzen bada, eta 2027tik aurrera 38 urte eta 6 hilabetekoa izango da aldi hori. Erretiro aurreratua hartzen bada, koefiziente murriztailea aplikatuko da, langileak zenbat urte kotizatu dituen eta erretiroa zenbat hiruhilekoz aurreratu duen.
  • Gutxieneko kotizazio aldia: gutxienez 15 urte eduki behar dira kotizatuta eta haietatik gutxienez bi izan behar dira eskubidea sortu aurreko 15 urteetan. Lanaldi partzialeko langileen kasuan, laneko bizitza osoan egiaztatu duten partzialtasunera egokituko dira baldintza horiek. Esate baterako, beti lanaldi erdian kotizatu duen norbaitek 7,5 urte kotizatu eta urtebete kotizatu dituela egiaztatu beharko du, hurrenez hurren. Gainera, kotizatutako urte kopuruaren baitan ere egongo da gure pentsioaren zenbatekoa. Kotizatutako urteak 15 badira, oinarri arautzailearen (pentsioaren balioa zehazten duen alderdia) % 50 lortzen da, eta zifra hori mailaka goratzen da, 35 urte eta erdiz kotizatu bada % 100era iritsi arte. Araudi berriaren ondorioz kotizazio aldi luzeagoa behar izango da % 100era iristeko; horiek horrela, urtero apur bat goratuko da, 2027an 37 urte kotizatuta eduki behar izan arte oinarri arautzailearen % 100 eskuratu ahal izateko.
  • Gertakari kausatzailea: erretiratzeko eskubidea ematen duen gertakaria edo egoera da. Altan eta ez-altan dauden langileentzat jarduera amaitzen den eguna izango da; altaren pareko egoeran dauden langileentzat, aldiz, eskaera aurkeztu den eguna hartuko da kontuan; salbuespenak izango dira nahitaezko eszedentziak (karguan amaitutako eguna) eta lurralde nazionalaz kanpo joatea (lanean amaitutako eguna).
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Erretiroa planifikatzea

Beharrezko baldintzak bete behar badira ere, erretiroa hartzea ez da nahitaezkoa; beraz, ez dago zertan une jakin batean eskatu ere ez. Horrek esan nahi du gure egoeraren eta inguruabar fiskalen arabera planifikatu dezakegula, eta atzeratu edo guretzat abantailatsuagoa denean eskuratu. Oinarri arautzailearen % 100 lortzeko gutxienez urte kopuru jakin bat kotizatu behar dela kontuan hartuta, baliteke batzuetan onuragarria izatea erretiroa atzeratzea, baldintzak bete ditugunean berehala eskatu ordez. Gainera, ohiko erretiro adinaz harago lanean jarraitzeak pizgarria du: % 4raino, kotizatutako urte oso bakoitzeko.

Plangintza ona egitea izan daiteke pentsio xumeagoa edo mardulagoa izatearen arteko desberdintasuna, eta horrek betirako erabakiko du gure bizitza kalitatea. Horregatik, garrantzitsua da eta xehetasun osoz antolatu eta aztertu behar dugu.

Ildo horretan, pentsio-plana osagarri ezin hobea izan daiteke etorkizun hobea bermatzeko eta erretiratu ostean egonkortasuna ziurtatzeko. Erretiroa hartzeak eragina du gure finantza pertsonaletan, pentsioaren zenbatekoa ez baita erretiratu aurreko soldataren pareko. Espainian, batez beste, azken soldataren % 80koa da pentsioa, baina guztiak ematen du aditzera etorkizunean «eskuzabaltasun» hori murrizten joango dela. BBVAn pentsio planen katalogo zabal-zabala dago, eta orotariko inbertitzaileen beharretara egokitzen dira. Edozein izanik ere zure egoera, zure arrisku profila eta zure inguruabar fiskalak, zuretzako plan egokia aurkituko duzu. Gainera, erretiroaren simulatzailea ere erabil dezakezu, aukeratutako plana sartuta, eta zure erretiroaren plangintza egiten eta estrategia bat zehazten lagunduko dizu, lortuko duzun informazio baliotsuari esker.

Erretiroa eskatzeko prozesua erraza eta azkarra da. Baldintzak betetzen badira, ez da zailtasun handirik egongo bizitzaren aro berriari ekiteko, baina garrantzitsua da gertaerei aurrea hartzea, ahalik eta etorkizun onena bermatzeko. Gogoan izan edozein unetan jo dezakezula bbva.es webgunera zer aukera eta hautabide dituzun jakiteko. Zure erretiroak eskertuko dizu.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?