10 urtera pentsio planak erreskatatzea; horrela da lege berria

Hamar urte igaro ondoren erreskatatu ahal izango dira ekarpenak eta haien etekin posibleak
Gobernuak pentsio planen erreskatea arautzen zuen legea aldatu du. 2018ko otsailaren 9an Ministroen Kontseiluak onartu zuen Pentsio Plan eta Funtsen Likideziari eta Komisioak Txikitzeari buruzko Araudia aldatzeko Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, 2025etik aurrera, berreskuratu ahal izango dira pentsio planek sortu dituzten eta gutxienez hamar urteko antzinatasuna duten ekarpenak eta etekinak. Hau da, 2025ean, pentsio planen titularrek 2015era bitartean egindako ekarpenak erreskatatu ahal izango dituzte, baita etekinak ere, halakorik balego; 2026an, berriz, 2016ra arte egindako ekarpenak eta etekinak; eta horrela, ondoz ondo, ekarpenek hamar urte bete ahala.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.
Neurri hori pentsio plan pribatuetan parte hartzen duten zortzi milioi pertsona ingururentzat da onuragarria; izan ere, lehen, erretiroa hartu arte (edo legean jasotako gainerako kasuak aplikagarri izatera) itxaron behar zuten plan horietara egindako ekarpenak erreskatatu ahal izateko, baina, orain, 10 urte betetakoan erreskatatu ahal izango dituzte pentsio planetara egindako ekarpenak.

Neurri berriaren helburuak

Pentsio planak erreskatatzeari buruzko araudi berriak bi helburu ditu, Espainiako gobernuak berak adierazi duenaren arabera. Batetik, likidezia handiagoa eskaini nahi die pentsio funtsei. Eta, bestetik, era horretako produktuen kudeaketa komisioak txikituko ditu.

Enplegu planak ere 10 urte igarotakoan erreskatatzea

Indarrean jarriko diren beste neurrietako bat da enpleguko pentsio planak ere erreskatatu ahal izango direla hamar urte igarotakoan. Planaren zehaztapenek horretarako aukera ematen duten guztietan aplikatu ahal izango da neurria. Orain arte, kasu hauetan soilik erreska zitezkeen ekarpenak: erretiroa hartuz gero; gaixotasun larriren bat izanez gero; luzaroan langabezian nahiz baliaezintasun edo mendekotasun egoeran egonez gero; edo partaidea zein onuraduna hilez gero; baldin eta likidezia lortzeko salbuespenezko kontingentzia edo kasu horiek planaren zehaztapenetan jasota badaude.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak
Azkenik, pentsio planetara egindako ekarpenak erreskatatzeko urteko gehienezko zenbatekoa ere arautu da; hortaz, 2025etik aurrera 10 urte betetzen dituen ekarpen oro likidatu ahal izango da, partaideak hala nahi izanez gero. Horrela, produktuaren likidezia handitu nahi da, eta gazteentzat erakargarriago bihurtu, normalean gazteak mesfidati baitira planen likidezia murriztapenen aurrean.
Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?