Erretiroa planifikatzeko moduak

Gaur egungo bizimoduarekin jarraitzeko behar dituzun aurrezkiekin erretirora iritsi ahal izateko zer aukera dituzun azalduko dizugu

Erretiroa planifikatzea gure herrialdearen gainditu gabeko irakasgaietako bat da oraindik ere. Ez dago aurrezteko produktu osagarriak izatearen kulturarik, eta, horretaz gain, urrun ikusten da erretiroa, eta eguneroko kezkek helburu horretatik aldentzen gaituzte. Gazteek independizatu ahal izateko edo, kasurik onenean, urrunera bidaiatzeko aurreztu ohi dute. Bai, behintzat, lanpostua dutenek edo gutizietan pentsatzeko adinako soldata dutenek.

Lan arloan gaur egun ziurgabetasuna nagusi denez, ez da harritzekoa jendeak beste behar batzuk lehenestea erretiroa planifikatzea baino. Hala ere, adituen arabera, komeni da gai horretan pentsatzen hastea; ez du zertan izan lehenengo soldata jasotzean, baina bai gutxienez lehenbailehen. Gomendio horrek logika hutsari erantzuten dio; izan ere, zenbat eta urte gehiago eman aurrezten, orduan eta diru gehiago metatu izango duzu lan bizitza uzteko unea iristen denean. Horrela, epe luzerako aurrezkiak lortzen duen efektu biderkatzaileari etekina ateratzen diozu, eta, gainera, aurrezteko helburua askoz ere eramangarriagoa da, hura betetzeko denbora gehiago duzulako. Askotan, pentsamoldea apur bat aldatu besterik ez dago, eta planifikazioa hileroko beste gastu bat balitz bezala ulertu, txikia izanda ere.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Baina, zergatik da hain garrantzitsua erretiroa planifikatzea? Nahiz eta horrek lehentasun txikia duen eta izan duen gehienentzat, beti hartu da kontuan. Baina, gaur egungo egoera aztertuz gero, ez bakarrik lanekoa, baizik eta baita pentsioen orainari eta etorkizunari buruzkoa ere, ez da ausartegia esatea une honetan erretiroa planifikatzea ia beharrezkoa dela. Hori egitean, gure independentzia finantzarioa ziurtatuko dugu, baita gure bizimodua ere, erretiroa hartzeko unea iristen denean. Hori egin ezean, gure etorkizun ekonomikoa dagokigun pentsio publikoa soilik izango da, eta baliteke nahikoa ez izatea gure beharrei erantzun ahal izateko, pentsioen eskuzabaltasuna txikituz joango baita datozen hamarkadetan, sistemak gainditu behar duen erronka demografiko garrantzitsuaren ondorioz.

Erretiroa planifikatzea zaila izan daiteke inoiz ez bada pentsatu planifikatu beharko zenik. Hala ere, zenbait urrats egin behar dira, eta banku produktu ugari daude aurrezteko prozesua errazteko. Haiek ezagutu besterik ez dago, eta gure beharretara ongien egokitzen diren neurriak ezarri.

Kalkulatu legokizukeen erretiroa

Erretiroa planifikatzeko aukera ematen dizun aurrezki produkturen bat hautatu aurretik, Estatutik jasoko zenukeen gutxi gorabeherako pentsioa kalkulatu behar duzu. Horrela, lan egiteari uzten diozunean gutxi gorabehera zenbat jasoko duzun kalkulatu ahal izango duzu, baita gaur egun duzun edo izan nahi duzun bizimoduarekin jarraitzeko hilero edo urtero zer beste diru behar zenukeen argi eta garbi ikusi ere. Zenbat aurreztu behar duzun kalkulatu ondoren, hobeto aukeratu ahal izango duzu zer motatako produktua nahi duzun eta hilero zenbat diru inbertitu behar duzun produktu horretan.

Erretiro pentsioa kalkulatzeko, lehenik, gure oinarri arautzailea zein den jakin behar dugu. Horretarako, 2018rako indarrean dagoenaren arabera, 252 hilabete konputagarrietako (21 urte) kotizazio oinarriak zati 294 egin behar da. Hilabete horietan ez da kontuan hartzen gertaera kausatzailearen hilabeteko kotizazio oinarria eta haren aurreko hilabetekoa. Demagun langile baten azken 252 hilabeteetako kotizazio oinarriak, guztira, 378.000 eurokoak direla. Oinarri arautzailea kalkulatzeko, zenbateko hori zati 294 egin behar da, eta emaitza 1.285 eurokoa da.

Erretiro pentsioa kalkulatzeko azken pausoan, kotizazio aldiak zehazten dituzten ehuneko batzuk aplikatzen zaizkio oinarri arautzaileari. Gogoan izan behar dugu 2017an % 50 aplikatzen dela 15 urte kotizatu baditugu eta % 100 gutxienez 35 urte eta erdi kotizatu baditugu.

Erretiroa planifikatzeko gutxi gorabehera legokigukeena kalkulatzen ari garenez, ehuneko handiena aplikatu ohi da, segurutzat joz erretiroa hartzeko unea iristen denean pentsioaren % 100 izateko adina kotizatu izango dugula. Kontuan izan behar dugu aurreikuspen hori agian ez dela inoiz beteko, hainbat faktorerengatik (adibidez, lana galtzea edo legerian aldaketak egotea). Baina, horrela, egoerarik onenean jartzen gara. Eta, hala ere, diru gutxi iruditzen bazaigu, erretiroa lehenbailehen planifikatzen hasi behar dugula adierazten du horrek.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Erretirora aurrezkiekin iristeko produktuak

Erretirora begira gure aurreikuspena zein den gutxi gorabehera jakiten dugunean, hura planifikatzeko hurrengo urratsa da banku erakunde batera joatea eta gure nahi eta beharretara ongien egokitzen den aurrezki produktua edo tresna kontratatzea. Eskaintzen artean, hauek nabarmendu behar dira:

  • Pentsio planak: erretiroa hartu ondoren erretiro pentsio publikoa osatzeko aukera ematen duen aurrezkia sortzeko pentsatuta dauden aurrezteko finantza produktuak dira. Pentsio plan bat kontratatzen duen pertsonak ekarpenak egiten ditu aldizka (normalean, hilean behin edo urtean behin), eta zenbateko osoa erretiroa hartzean berreskuratzen da. Itsulapiko moduko bat izateaz gain, zerga onura erakargarriak dituzte pentsio planek diruzko ekarpenak egiten diren denboraldian. Onura horien artean, planari egindako ekarpenengatik 8.000 €-raino murritz daiteke PFEZaren zerga oinarria.
  • Biziarteko errenta asegurua : ekarpenak egiten dituen titularrak hiltzen den arte aldizkako errenta bat jasoko duela bermatzen duen aseguru modalitate bat da. Oso funtzionamendu erraza du; hura kontratatzen duen bezeroak kapital ekarpen bat (prima bakarra) edo zenbait ekarpen (aparteko primak) egiten ditu, eta, horren truke, biziarteko errenta bat jasotzen du aldizka, hilean behin, urtean behin edo hiru hilez behin. Jasoko duen zenbatekoa aseguruan jartzen den zenbateko osoaren eta haren errentagarritasunaren arabera egongo da. Gainera, berreskuratzen duenak zer adin duen, zerga murrizketa interesgarriak aplikatzen zaizkie jasotako errentei.
  • Aurreikuspen plan aseguratua: pentsio planaren oso antzekoa da, baina funtsezko bi alde ditu. Lehenik, aurreikuspen plan aseguratuak interes tasa bera bermatzen du kontratuaren indarraldi osoan zehar. Gainera, kapital osagarria estaltzeko aukera ematen du, heriotza edo baliaezintasuna gertatuz gero.
  • Sistematikoki aurrezteko banakako planak: ekarpen erregularrak edo aldizkakoak eginez epe luzera aurreztera bideratutako finantza produktuak dira. Sistematikoki aurrezteko banakako planen berezitasuna da urtean gehienez 8.000 €-ko ekarpena egin daitekeela, eta planaren bizialdian metatutako aurrezkiak ezin duela izan 240.000 €-tik gorakoa. Hau da, gehieneko muga batzuk dituzte, antzeko beste produktu batzuek ez bezala.

Duzun adina gorabehera, dagoeneko lanean ari bazara, une egokia da benetan erretiroa planifikatzen hasteko. Aurrezki produktuak alderatzeko eta kontratatzeko prozesua sinplifikatu nahi baduzu, joan bbva.es helbidera eta ikusi BBVAren katalogo zabala. Erraz aurrezteko zer aukera dituzun bizkor ikusteaz gain, etorkizuneko erretiro pentsioa ere kalkulatu ahal izango duzu. BBVA zure aliatu onena da aurrezteko eta erretiroa hartzean atseden hartzeko, lanak ondo egin dituzula jakinda.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?