Ezintasun-pentsioa: Zer da

Jakin zer prestazio egokituko litzaizukeen ezintasuna izanez gero.

Halabeharraren gorabeherek, batzuetan, zoritxarra ekartzen diote gure bizitzari. Istripua (lanekoa izan zein ez) edo gaixotasuna (lanekoa nahiz arrunta) izateak lanbide batean jarduten jarraitzeko gaitasun pertsonalak urritu ditzake, eta desdoitze ekonomiko arriskutsua ekar dezake. Eta egia bada ere Gizarte Segurantzaren prestazioek estaldura nabarmena ematen dutela, askotan harrituta gera zaitezke jakitean ezintasun-pentsioa oso txikia izan daitekeela irabazi nahiko zenukeenarekin alderatuz gero.

Artikulu honetan horri guztiari buruz hitz egingo dizugu, eta ezustekoei aurre egiteko nola planifikatu azalduko dizugu–adibidez, pentsio-plan batekin–.

Ezintasunagatiko prestazioak

Gizarte Segurantzaren ezintasun iraunkorreko pentsioa da langileari aitortzen zaiona, baldin eta, agindu zaion tratamendua jarraitu eta sendagileak alta eman ondoren (aldi baterako ezintasunean egon ondoren), lanerako gaitasuna gutxitzen edo ezerezten duten murrizketa anatomiko edo funtzional larriak agertzen baditu, eta aurreikusten bada behin betiko izango dituela.

Ezintasunaren ondorioz lau prestazio mota desberdin jaso daitezke, jarduteko jasan den gaitasungabetze-profilaren arabera:

  • Ezintasun iraunkor partzialeko pentsioa.
  • Ezintasun iraunkor osoko pentsioa.
  • Ezintasun iraunkor absolutuko pentsioa.
  • Baliaezintasun handiko pentsioa.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Ezintasuneko pentsioa kontribuziozkoa da, eta horren zenbatekoa ezintasunaren zergatiaren eta mailaren araberakoa da. Eskuarki, kasuan kasuko oinarri arautzailearen portzentaje bat jasotzen da, baina zenbaitetan oroharreko prezioan emandako kalte-ordaina dagokio.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) kudeatzen ditu horrelako laguntzak, oro har, Itsasoko Langileen Araubide Bereziaren aplikazio-eremuan sartzen diren langileen kasuan izan ezik; izan ere, Itsasoko Gizarte Institutuari (IGI) dagokio horien eskumena. Erakunde horiek beharrezko laguntza ematen dute haien web-orrietan eta informazio-telefonoetan, baita laguntzak izapidetzeko lotutako dokumentuetan ere.

Ezintasun iraunkor partziala

Ezintasun iraunkor partzialak esan nahi du kaltetutakoaren errendimendu profesionala murriztu dela, baina erabateko mailara iritsi gabe. Ezintasuna ez denez % 33 baino handiagoa, lanbide bateko funtsezko zereginak bete daitezke errendimendu horrekin.

Kasu horretan, dena delako pertsonak prestazio bat jaso dezake, oroharreko prezioko kalte-ordain bat, oinarri arautzailearen 24 hilekoren parekoa izango dena. Aldi bakarrean ordaintzen da, eta horrek ez du esan nahi, beraz, ezintasunagatiko pentsioa jasotzen denik.

Ezintasun iraunkor osoa

Norbaitek ezintasun iraunkor osoa duela ulertzen da bere ohiko lanbideko jarduera guztiak edo funtsezko jarduerak egiteko ezgaiturik bada.

Ezintasun mota hau izanez gero, ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioa jaso daiteke, eta ezintasunaren zergatiaren eta kotizazio-aldiaren araberakoa izango da horren zenbatekoa. Oro har, dagokion oinarri arautzailearen %55 izan ohi da, eta %75eraino igotzen da 55 urtetik aurrera, langileek laneratzeko zailtasun bereziak dituztela egiaztatzen badute.

Halako pentsioak hamalau ordainsaritan ordaintzen dira (hil natural bakoitzeko bat, gehi bi aparteko ordainsari), ezintasuna gaixotasun arrunt batek edo lanekoa ez den istripu batek eragin badu; aldiz, laneko istripu bategatik edo gaixotasun profesional bategatik gertatu bada ezintasuna, hamabi ordainsaritan ordaintzen da (bi aparteko ordainsariak hainbanatuta).

Pentsio hau edozein lanekin bateratu daiteke, enpresan betetzen zen jarduera berarekin izan ezik.

Ezintasun iraunkor absolutua

Ezintasun iraunkor absolutua da norbait erabat ezgaiturik uzten duena, ez bere lanbidean aritzeko soilik, baita beste edozein lanbidetan ere. Halakoetan, aurreikusten den prestazioak oinarri arautzailearen %100eko pentsioa hartzen du barne. Gainera, handitu ahal izango da lan-istripuagatik edo gaixotasun profesionalagatik bada, baita amatasun-osagarrien bidez ere, bi seme-alaba edo gehiago izan dituzten emakumeak badira.

Gainera, honelakoetan badira legez egin daitezkeen zenbait jarduera, irabazi-asmozkoak izan nahiz ez, bateragarriak badira baliaezinaren egoerarekin eta ez badute aldaketarik eragiten haren lanerako gaitasunean, ikuskaritzari dagokionez.

Ordaintzeko, ezintasun iraunkor osoko pentsioen modalitate bera erabiltzen da: urtean 12 edo 14 ordainsari, ezintasunaren zergatiaren arabera.

Baliaezintasun handia

Baliaezintasun handiko egoeran, ezintasun iraunkorra duen langileak laguntza behar du bizitzaren jarduera funtsezkoenak ere egiteko, izan dituen galera anatomiko edo funtzionalen ondorioz.

Baliaezintasun handiko pentsioaren zenbatekoa bi osagaik osatzen dute: batetik, kaltetuari dagokion zenbatekoa dago (ezintasun osoagatik edo absolutuagatik) eta, bestetik, badago hura artatzen duen pertsona ordaintzeko osagarri bat ere, gutxieneko kotizazio-oinarriaren %45 izango dena, gehi langilearen azken kotizazio-oinarriaren %30, dagokion kontingentziagatik.

Ezintasuna lan-istripu edo gaixotasun profesional baten ondorio bada, pentsioak larritasunaren arabera handituko dira, % 50era iritsi arte. Kasu horretan, gainera, amatasun-osagarri bat eskatu ahal izango da bi seme-alaba edo gehiago izan duten emakumeentzat.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Ezintasuneko pentsioaren ordezko aukerak

Estatuko pentsioak gorabehera, ezintasuna izateak zure diru-sarrerak gutxituko ditu. Horregatik, zure egoera ekonomikoak horretarako bide ematen badizu, aukera interesgarria izan daiteke pentsio plan bat kontratatzea, adibidez, BBVAk eskaintzen dituenak. Hasiera batean, erretirorako izan ohi dira halako planak, baina lanerako ezintasunen bat izanez gero ere erreskatatu daitezke, ohiko lanbidean aritzeko ezintasun osoa, edozein lanbidetan aritzeko ezintasun absolutua nahiz baliaezintasun handia izan. Beraz, interesgarriak dira, bai zure erretirorako pentsioa izateak arduratzen bazaitu, eta bai ezbeharrek kezkatzen bazaituzte ere.

bbva.es webgunean produktu sorta zabala duzu eskura, zure etorkizuna bermatu eta edozein ezustekori aurre egin ahal izateko. Bertain hainbat tresna dituzu: adibidez, simulagailu bat gai horri buruz zenbakiak egiteko edo, horrez gain, kontratatuz gero zer abantaila fiskal izango dituzun jakiteko.

Zure pentsioa BBVAn

Baldintza on-onak eskaintzen dizkizugu zure pentsioa sartzeko Nómina Va Contigo kontuaren eskutik. Baina si nahi duzuna da traerla a BBVA beste erakunde batetik modu errazean eta azkar, zure eskura jartzen dugu gure Etxe-aldaketa zerbitzu (a sarbide izan ahal duzu desde bbva.es edo appetik de BBVA), bera arduratzen da prozesu osoa burutzeaz, modu eroso eta azkar baten eta zuretzako inolako kosturik gabe. Sartu bbva.es webgunean eta informa zaitez.
Nire erretiroa Nire erretiroa
BBVA PENTSIOEN Institutuaren lankidetzarekin:
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?