Zeintzuk dira pentsio-planik onenak

Kasu bakoitzerako baldintza onenak dituen pentsio-plana zein den erakusten dizugu

Egungo pentsio sistemak ez du bermatzen erretiroko adina lortzen dugunean bizi maila mantendu ahal izango dugula. Pentsio-plan batek erretiroa hartzerakoan pairatu dezakegun erosahalmenaren galera konpentsatzeko aukera emango digu.

Pentsio-plan batek eskaintzen duen abantaila nagusiena fiskala da. Gure pentsio-planetara egindako ekarpenak PFEZaren zerga-oinarria murrizten dute. Murriztapen muga hurrengo zenbatekoetatik txikienean ezartzen da:

- Egindako ekarpenen zenbatekoa, 8.000 €-ko mugarekin.

- Ekitaldian jasotako laneko irabazi garbien % 30.

Gure plana erreskatatu ondoren, hau da, metatutako dirua zein sortutako errentagarritasun posiblea berreskuratzen ditugunean, diru-sarrera hauek lan errendimendu gisa tributatzen dute. Dena dela, kontuan izan behar da zerga hau erretiroko adinerarte atzeratzeak nahiko onuragarria den fiskalitatea ematen dizula. Hau da, efektu oso onuragarria ez duen desberdintasun fiskal bat lortuko dugu, bereziki Ogasunak itzultzen digun kopuruak berriro inbertitzen baditugu.

Banner Nagusi Kalkulatzen Erretiro Banner Nagusi Kalkulatzen Erretiro
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Zein plan komeni zait?

Pentsio-plan bat irekitzea erabaki dugunean, gure erakundeak aldizka ordaintzen dugun zenbateko hori kudeatuko digu, erretiro unea heltzen denean, gure diruaz gozatu ahal izateko. Gure plana administratzeko era mugagabetuta da. Erakundeek aktibo kopuru handietan inbertitzen dute eta hauen ezaugarrien arabera ondorengo zatiketak ezarri daitezke:

- Errenta finkoa: Gure dirua altxor-bonuetan, errenta finko korporatiboan, banku-gordailuetan, ordainagirietan... inbertitzen dute Errentagarritasuna txikiagoa izaten da baina hartzen dugun arriskua baita ere. Diru-sarrerak nahi ez dituzten adineko profil kontserbadore eta aurreztaileentzat plan ezin hobea da. Kategoria honen barruan Bermatutako planak barneratu ditzakegu. Hoiekin finkatutako etekina lortzen dugu, merkatuaren martxa alde batera utzita.

- Errenta aldakorra: Akzioak, warrants, etab bezalako errenta aldagarrietan inbertitzen dute. Etekin handiak eskaintzen dituzte nahiz eta euren arrisku maila altua izan. Arrisku profila duten pertsonek ez dute plan hau hautatzen.

- Mistoak: Errenta finkoko eta errenta aldagarriko aktiboak konbinatzen dira hauen hoberenari onura atera ahal izateko. Arrisku maila gure zorroan barneratzen den errenta aldagarriko portzentaiaren arabera izango da. Plan mota hauetan profil dinamikoagoa duten aurreztaile moderatuak sartzen dira.

Pentsio-planak plana bultzatzen duen pertsonaren eta titularren arabera ere katalogatu dezakegu:

- Banakoak: Erakunde finantzarioek bultzatutak dituzte eta aldizka zehaztutako kopuru bat ordaindu nahi duen edozeinek izenpetu dezake.

- Enplegukoak: Euren langileentzat enpresengatik bultzatuak dira. Alderdi biek edo konpainiak bakarrik egin dezakete.

- Elkartuak: Elkarteek edo beste alkarte batzuek bultzatzen dituzte euren bazkide eta kideentzat.

Adituetako gehiengoa gure erretiro adina oso urrun badago hoberena errenta aldagarrian arreta jartzen duen pentsio-plana edukitzea da errentagarritasuna handiagoa delako eta gainera arrisku aktoboetan apustu egiteko tarte handiagoa dugulako denborak maniobra tartea eskatzen duelako. Aitzitik, gure erretiroa zenbat eta hurbilago egon, ideala errenta finkoaren alde egitea da gure kapitalarekin ikaraldi handiak nahi ez ditugulako.

Euren pentsio-planen konposaketa aldatzeaz arduratu nahi ez direnentzat, bizitza ziklo planak deritzenak daude. Parte-hartzaileak bere erretiro adinaren berdina den edo hurbiltzen den plan bat baino ez du aukeratu behar, honen kudeaketa bere adinera atxikitutako arrisku beharretara egokituko delako.

Noiz erreskatatu dezaket nire pentsio-plana?

Ezin ditugu gure planera egindako ekarpenak berreskuratu ohiko erretiro adina izan arte. Une hau iritsi ondoren, dirua berreskuratzeko era aukeratu dezakegu, bai errenta eran, hau da zenbatekoa aukeratzen dugun aldizkakotasunaren bidez, bai kapital eran, hau da, metatutako eskubide guztiak behin kobratzen dira. Erreskateak era mistoan (errenta eta kapitalaren arteko konbinazioa) eta era librean (aldizkakotasun zehatzik gabe) egitea posible da.

Hala ere, gure plana legezko erretiro adina baino arinago erreskatatu dezakegu, betiere kasu hauek ematen direnean:

- Titularraren heriotza. Ekarpenak egiten diren unean zein prestazioen kobrantzetan.

- Guztizko lan ezintasuna eta ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia.

- Egiaztatutako gaixotasun larria, okupazioa partzialki edo erabat mugatzen duena.

- Iraupen luzeko langabezia: langabezian egotea, enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea eta langabeziagatik ahituta izatea edo prestazio kontributibora eskubidea ez izatea.

- Menpekotasun handia edo menpekotasun zorrotza egoerak.

- Ohiko etxebizitzaren inguruko etxegabetze prozesua.

- 2025eko urtarrilaren 1etik, parte-hartzeen erreskatea posiblea izango da 10 urteko antzinatasun minimo batekin.

Zein da pentsio-plan bat irekitzeko une egokia?

Gure erretiroari lotutako produktu bat denez, segur aski ohiko adina hurbiltzen doan heinean hau luzatzea pentsatzen dugu - 65 urte eta 4 hilabete - errealitatearen antzerakoa dena. Ekarpenak pentsio-plan batera zenbat eta arinago egin, errazagoa da eta denbora gehiago izango dugu gure aurrezkietara interesak sortzen joateko.

Pentsio-plan bat aurrezki eta inbertsio formula misto bat dela gogoratu behar da. Etorkizunerako aurrezkia eta inbertzioa unean ekarpena egiten dugun diru horrek interesak sortzen joango delako. Horregatik pentsio-plan bat lehenbailehen hastea hain garrantzitsua da. Pentsio-plan bat 55 urterekin beharrean 35 urterekin kontratatzea erabakitzen badugu, kopuru gutxiagoko ekarpenak egin beharko ditugu. Gainera lortutako irabaziei onura gehiago aterako diegu, hauek kapitalizatzen direlako. Kapital gehiago eta interes gehiago metatuko dugu.

Banner Zentral Pentsio-plan Banner Zentral Pentsio-plan
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Zein beste elementu hartu behar dira kontuan?

Komisioak bezalako funtsezko alderdiak ezin ditugu ahaztu. Gure pentsio-plana aukeratu baino lehen garrantzitsua da lehenago aplikatzen dizkiguten komisioak aztertzea lortutako errentagarritasunak kontrakendu dezaketelako. Bi komisio mota daude, kudeaketarena, posizio kontuen eta gordailuaren komisioaren urteko balioaren %1,5eko zenbateko maximoarekin, posizio kontuen urteko balioaren %0,25eko zenbateko maximoarekin.

Kostuak alkartutako errentagarritasunak justifikatzen duen planetan gelditu behar gara, batzuek komisio altuak izan ditzaketelako baina errentagarritasuna handiagoa bada, urtero gehiago irabaziko dugu eta ez digu arduratuko komisioak handiagoak izatea.

Zure BBVA bulegoan atsegin handiz lagunduko dizute zure etorkizuna planifikatzen eta zure beharretara hoberen egokitzen den pentsio plana zein den jakinaraziko dizute.

ERREPIDE Simulagailu Ostatu ERREPIDE Simulagailu Ostatu
Pentsio-plan - Ere ahal izango luke interesarte Pentsio-plan - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio-plan - Tresna Pentsio-plan - Tresna

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?