Gaixotasunagatiko erretiroa

Berez, ez dago gaixotasunagatiko erretirorik, baina hainbat aukera dituzu lanean jarraitu ezin baduzu
Edonoiz ager daiteke laneko jarduera egiten jarraitzeko ezintzen duen gaixotasun bat. Gaixotasun edo istripu baten ondoriozko gaitzak izan daitezke. Ezintasun egoeran dauden edo desgaitasun jakin batzuk egiaztatzen dituzten langileek zenbait prestazio eta abantaila dituzte erretiroa hartzeko, nahiz eta Gizarte Segurantzako araubideek ez jaso gaixotasunagatiko erretirorik berez.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Kasu hori erretiro moten artean tipifikatuta ez egon arren, norbait ezinduta badago lanean jarraitzeko, ordezko pentsio batzuk ditu aukeran. Oinarrian, % 45eko edo % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duten langileen erretiro aurreratua dira horiek. Bi erretiro mota horiez gain, baliteke norbait fisikoki edo psikikoki ezinduta egotea, baina adina eta kotizazio aldia tarteko ezin eskuratzea hautabide horietako ezein. Hala izanez gero, lan egiteari uzteko, ezintasun iraunkorreko pentsio bati hel diezaioke. Lau mota daude: partziala, erabatekoa, osoa eta baliaezintasun handia, baldin eta, sendagilearen irizpideari jarraikiz, lanerako gaitasunak murriztuta daudela erabakitzen bada.

Ez dagoenez, esan bezala, gaixotasunagatiko erretirorik, garrantzitsua da ongi ezagutzea Gizarte Segurantzan tipifikatutako zer pentsio balia daitekeen ordezko aukera gisa. Artikulu honetan, haietako bakoitza eskuratzeko baldintzak eta oinarrizko arauak azalduko dizkizugu.

Langileek erretiro aurreratua hartzea % 45eko desgaitasuna edo handiagoa badute

Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak ezarritakoaren arabera, erretiro aurreratuaren pentsioa eskuratu ahal izango dute % 45eko desgaitasuna edo handiagoa duten langileek. Horretarako, altan edo altaren pareko egoeran egon beharko dute Gizarte Segurantzan, eta ehuneko horretako desgaitasun maila izan beharko dute laneko bizitzan zehar.

Aurreko bi baldintzez gain, pentsio hori eskuratu nahi dutenek gutxienez 15 urte eduki behar dituzte kotizatuta jarraian deskribatutako desgaitasun egoeretako batean. Urte horietatik 2, gainera, prestazioari heltzeko eskubidea sortu duen unearen aurreko 15 urteen barruan egon behar dira.

Gainera, % 45eko desgaitasuna edo handiagoa izateagatik hartzen denean erretiroa, kontuan hartu behar da, betiere, onuradunak gutxienez 56 urte izan behar dituela, berdin dio zenbat denboraz kotizatu duen. Hau da, norbaitek Gizarte Segurantzan altan egotearen eta 15 urtez baino gehiagoz kotizatu izanaren baldintzak betetzen baditu, baina 54 urte baditu soilik, ezingo dio heldu prestazioari. Hala izanez gero, aukeran dituen hautabideetatik beste bat hartu beharko du kontuan.

Erretiro aurreratua 1851/2009 Errege Dekretuak arautzen du, eta bizitza itxaropena nabarmen eta orokorki murrizten duen gaitz sorta batek besterik ez du ematen erretiroa aurreratzeko aukera. Hurrengoak dira:

  • Adimen desgaitasuna.
  • Garun paralisia.
  • Anomalia genetikoak: Down-en sindromea, Prader Willi-ren sindromea, X ahularen sindromea, osteogenesi inperfektua, akondroplasia, fibrosi kistikoa eta Wilson-en gaixotasuna.
  • Autismoaren espektroko nahasmenduak.
  • Talidomidaren ondoriozko sortzetiko anomaliak.
  • Polio sekuelak.
  • Hartutako kalte zerebrala: traumatismo kranioentzefalikoa eta nerbio sistema zentraleko tumoreen, infekzioan edo intoxikazioen ondorioak.
  • Gaixotasun mentala: eskizofrenia eta nahasmendu bipolarra.
  • Gaixotasun neurologikoa: alboko esklerosia amiotrofikoa, esklerosi anizkoitza, leukodistrofiak, Tourette-ren sindromea eta muineko lesio traumatikoa.

Prestazioa jaso nahi duen interesdunak eskatu ondoren, zehaztutako baldintzak betetzen dituela egiaztatutakoan, dagokion pentsioaren zenbatekoa kalkulatuko da. Horretarako, dagokion oinarri arautzailearen ehunekoa zehazteko, kotizatutako aldi gisa zenbatuko da erretiro adinari murriztutako denbora.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Langileek erretiro aurreratua hartzea % 65eko desgaitasuna edo handiagoa badute

Erretiro aurreratuko modalitate hau 1539/2003 Errege Dekretuak arautzen du eta % 65eko edo gehiagoko desgaitasun maila egiaztatzen duten langileei egiten die erreferentzia. Gutxienez 15 urteko kotizazioa eskatuko zaie, eta proportzio hauetan aurreratu ahal izango dute erretiroa, inoiz ere ez 52 urte bete baino lehenago:

  • % 65eko edo gehiagoko ezintasun maila: erretiroa 0,25 urtez aurreratu ahal izango da desgaitasun baldintza horietan kotizatu den urte bakoitzeko.
  • % 65eko desgaitasuna edo handiagoa, eta eguneroko bizitzaren oinarrizko ekintzak egiteko beste norbait behar dela egiaztatzea: erretiroa 0,5 urtez aurreratu ahal izango da desgaitasun baldintza horietan kotizatu den urte bakoitzeko.

Aurreko modalitatean bezala, dagokion oinarri arautzailearen ehunekoa zehazteko, kotizatutako aldi gisa zenbatuko da erretiro adinari murriztutako denbora.

Ezintasun iraunkorreko pentsioak

Norbaitek ez baditu betetzen % 45eko edo % 65eko desgaitasuna edo handiagoa izateagatik erretiroa aurreratzeko baldintzak, ezintasun iraunkorra aitortzeko prozedura abiarazteko eskaera egin dezake, baldintzak betetzen dituela egiaztatzen badu. Ezintasun maila bat baino gehiago dago:

  • Ezintasun iraunkor partziala: laneko jardueraren errendimendua % 33 edo gehiago murrizten denean.
  • Ezintasun iraunkor osoa: ohiko jarduera gauzatzeko ezintzen du kalteduna, baina ez beste lanbide batean aritzeko.
  • Ezintasun iraunkor absolutua: edonolako lanbidetan aritzeko ezintzen du kalteduna.
  • Baliaezintasun handiko ezintasun iraunkorra: kaltedunak ezin du lanik egin eta beste norbaiten laguntza behar du bizitzaren funtsezko ekintzak gauzatzeko.

Egoera horietako bakoitzak pentsio bat eskuratzeko bidea ematen du, biziartekoa, baina batzuetan berrikus daiteke. Desgaitasunaren mailaren eta jatorriaren arabera, modu batera edo bestera kalkulatuko da pentsioa eta zenbateko urriagoa edo oparoagoa izango du.

Osasuna gure bizitzaren funtsezko alderdi bat da, baina, horrez gain, kontuz zaindu beharrekoa da. Beraz, betiere gogoan eduki beharko genituzke gure lanbidean jarduteko gaitasuna kentzen dizkiguten gaixotasunak, halakorik bada haiei aurre egin ahal izateko eta kalte ekonomiko larririk ez ekartzeko. BBVAk pentsio planen katalogo zabala du, adin tarte eta inbertitzaile profil guztietarako; hala, gaixotasuna dela-eta erretiroa hartu behar baduzu, zure bizi mailari eutsi ahal izango diozula bermatuko dizu, dagokizun pentsioa osatuz. Sartu bbva.es webgunean informazioa lortzeko eta BBVA pentsio plana kontratatzeko, minutu gutxi batzuetan, zure ordenagailutik.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?