Nola eta noiz lor dezakete desgaituek erretiroa

Erretiro mota horri buruz jakin beharreko guztia azalduko dizugu
Zoritxarrez, ezintasun bat sufritzen duten pertsonek lan merkatura sartzeko zailtasunak dituzte eta horregatik zaila da haientzat pentsio publiko duin bat lortzeko beharrezko urteak kotizatzea. Hori dela eta, sistemak erraztasun batzuk ematen dizkie.

Zer gertatzen da lehenago hartzen badut erretiroa?

Hasteko, Espainian pertsona desgaituek erretiroa aldez aurretik har dezakete, baina eskubide hori akreditatutako ezintasun mailaren araberakoa izango da:

  • % 65eko edo gehiagoko ezintasun maila: % 65 baino gehiagoko ezintasuna duten desgaituen erretiroa 1539/2003 EDren bitartez arautzen da; Araubide Orokorrean eta araubide berezi batzuetan sartutako haien kabuz lan egiten duten pertsonak, ordaindutako jarduera bat egin eta hori egiten duten bitartean % 65eko edo gehiagoko elbarritasun maila akreditatzen dutenak. erretiro adinean murrizketa batera eskubidea dute eta murrizketa hori lan egindako denbora bider 0,25 egin ostean lortutako emaitzaren baliokidea izango da. Horretaz gain, eguneroko bizitzako zeregin oinarrizkoenak egiteko beste pertsona baten beharra dutela akreditatzen duten langileen kasuan bider 0,50 egin beharko da. Adibide batekin hobeto ikusiko duzue: ezintasun hori duen langile batek 10 urtez lan egin badu, erretiratzeko adin arrunta 2,5 urtez murriztuko da (64,5 urte) eta gainera beste pertsona baten menpekoa bada, adina 5 urtez murriztuko da (62 urte).
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.
  • % 45eko edo gehiagoko ezintasun maila: % 45 eta % 65 bitartera arteko ezintasun maila duten pertsonentzat ere erretiratzeko adin arruntaren murrizketa bat dago. % 45 eta % 65 bitartera arteko desgaituen erretiroa 1851/2009 EDren bitartez arautzen da. Kasu hori aplikatzen da haien kabuz lan egiten duten pertsona eta langile autonomoetan, hau da, erretiroaren datan alta emanda edo altarekin parekatutako egoeran dauden, haien lan-bizitzan gutxienez 15 urtez lan egin duten eta ezgaitasun jakin batzuk sufritzen dituztenak langileetan, hain zuzen. Kasu horretan, erretiroko gutxienezko adina 56 urtetan finkatzen da. Langilearen erretiroko adinaren murrizketaren emaitzan agertzen den epealdia kotizatuta egongo balitz bezala zenbatuko da, erretiro pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarri arautzaileari aplika dakiokeen ehunekoa soilik zehazteko helburuz.

Beste aldetik, 2013ko apirilean desgaituek kotizaziopeko pentsioak lortzeko araua onartu zen. Lan munduan txertatzen arazoak izan eta beharrezkoa den mota honetako pentsio bat izateko eskubidea lortzeko gutxieneko kotizazio epea (15 urte) bete ez dutenek hilero 190 euroko kuota ordainduz Gizarte-segurantza kotizatu ahal izango dute, lanik egin gabe. Modu horretan, denbora hori lan egindakoari gehituko zaio, pentsioa kobratzeko gutxienekora iristeko. Neurri honen helburua pertsona horiek bere kotizazio-karrera estaltzea edo osatzea da eta kotizaziopeko erretiroko pentsio bat lortzea (orokorrean, kotizazio gabeko pentsioen aldean handiagoak izaten dira, eta % 65 baino gehiagoko ezintasuna izatea beharrezkoa da, baliabide urritasuna, alarguntza edo zurztasunarekin batera).

Gainera, adin nagusiko eta erretiro arrunterako adinik ez duen edozein pertsona, Espainian bizi dena eta lan merkatura sartzeko zailtasun bereziak ezartzen dizkion onartutako ezintasun bat duena (besteak beste, garuneko paralisia, gaixotasun mentala, % 33ko edo gehiagoko ezintasun intelektuala edo % 65eko edo gehiagoko ezintasun fisiko edo sentsoriala) eta enpleguko zerbitzu publikoetan langabetu gisa izena eman duena (gutxienez sei hilabetez) lan munduan txertatzen arazoak dituzten desgaituentzako hitzarmenak babesten du.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Halaber, familia-prestazio osagarriak daude desgaituen familiarrentzat bideratuta:

  • % 33ko edo gehiagoko ezintasuna duten 18 urtetik beherako seme-alabak edo ardurapeko adingabekoak dituztenak: 1.000 € urtean.
  • % 65eko edo gehiagoko ezintasuna duten 18 urtetik gorako seme-alabak edo ardurapeko pertsonak dituztenak: 4.426,8 € urtean.
  • % 75etik gorako ezintasuna eta eguneroko bizitzako ohiko jarduerak egiteko beste pertsona baten beharra duten 18 urtetik gorako seme-alabak edo ardurapeko pertsonak dituztenak: 6.640,8 € urtean. % 65eko edo gehiagoko ezintasuna duen ama duten familiek jaso ditzaketen prestazioak 1.000 eurokoak edo handiagoak izan daitezke.

Gainera, gutxienez % 33ko ezintasuna duten pertsonak kontratatzen dituzten enpresariek Gizarte-segurantzan langile horiengatik jarri behar duten beharrezko zenbatekoan murrizketak lortzen dituzte.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?