Autonomoa naiz: Nola hobetu nire erretiroa

Autonomoa bazara, erretirorako funtsezkoak diren gako hauek jakin nahiko dituzu

Beren konturako langileei dagokien erretiro pentsio publikoa bi faktoreren baitan dago: Gizarte Segurantzari kotizatu dioten denbora eta aukeratutako kotizazio-oinarria. Bere pentsioa hobetu nahi duen autonomoak alderdi batzuk izan behar ditu kontuan, pentsio-publikora osagarri bat dagoela ahaztu gabe: pentsio-plan pribatua, zeinetan aurrerago sakonduko dugun.

Batetik, pentsio publikoa lortzeko gutxienez kotizatu beharreko aldia 15 urte da, eta horietatik bi urte azken 15 urteetan kotizatu behar dira. Hortik aurrera, autonomoak zenbat eta gehiago kotizatu, orduan eta altuagoa izango da bere pentsioa. Egun, autonomo batek 65 urterekin hartu dezake erretiroa gutxienez 36 urte kotizatu baditu. Bestela, erretiro adina 65 urte eta 6 hilabete izango da. 2027an ohiko adina 67 urte izango dira, baina gutxienez 38 urte eta 6 hilabete kotizatu dituztela frogatzen badute 65 urterekin erretiratu ahal izango dira. Erretiroa ohiko adina baino bi urte arinago hartzea posible da gutxienez 35 urte kotizatu dituela frogatzen duenean.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Pentsioaren amaierako zenbatekoa zein den jakiteko zenbat kotizatu duen ezagutu behar dugu. Ildo horretan, gutxieneko kotizazio oinarria 919,80 € da hileko, eta gehienekoa, aldiz, 3.751,20 €. Berriro ere, zenbat eta gehiago kotizatu, orduan eta handiagoa izango da erretiro ostean jaso ahal izango den pentsio publikoa, baina kontuan hartu behar da legerian egindako azken aldaketaren ostean, pentsioa kalkulatzeko zenbatzen den urte kopurua aldatu dela: lehen azkeneko 15 urteak ziren, 2018an azkeneko 21 urtera aldatu zen, eta 2022an 25 urtetan finkatuta geratuko da.

Hori horrela, Gizarte Segurantzako Estatuko Idazkaritzaren 2018ko datuen arabera, erretiratutako autonomo baten batez besteko pentsioa hilean 718,75 €-koa da; hau da, erretiratutako besteren konturako langileena baino % 40 txikiagoa. Egoera hau Gizarte Segurantzaren datuen arabera gertatzen da, espainiako autonomoen % 86 gutxieneko oinarria kotizatzen duelako.

Gertaleku honen aurrean, pentsio-plana erretirotik haragoko bizitza maila mantendu nahi duten autonomoentzat osagarri bat da.

Autonomoarentzat egokia den pentsio-plana

Merkatuan ez dago autonomoentzako pentsio-plan zehatzik, baina badaude autonomoak produktu finantzario hauetariko bat kontratatzerako unean kontuan hartu beharreko alderdi batzuk: zenbat denboraz egingo diren planera ekarpenak, zenbateko aldizkako ekarpenak egin nahi diren, eta zer aurreztaile profil hartu nahi den.

Pentsio-plan bat irekitzeko adina

Zenbat eta lehenago hasi aurrezten, handiagoa izango da erretiratzean lortuko dugun errenta. Esate baterako, autonomo batek bere pentsio plana 50 urterekin irekitzen badu eta hilero 100 €-ko ekarpena egiten hasten bada, 65 urterekin erretiratuko den unean 24.076 €-ko kapital estimatuaz gozatu ahal izango du inbertsio profil neurritsuarekin.

Hala ere, 40 urterekin hasiko balitz zenbateko bereko ekarpena egiten, kapital estimatua 45.891 €-koa izango litzateke. Are lehenago hasiko balitz aurrezten (30 urterekin), kapital estimatua 75.042,42 €-ra helduko litzateke.

Aldizkako ekarpena

Pentsio planak malguak dira aldizkako zenbatekoa eskatzeko garaian, eta haietako askotan ez dago gutxieneko zenbatekorik ezarrita, baina bada legez ezarritako gehieneko muga bat, urtean 8.000 €-koa.

Autonomoak aldizkako zer ekarpen egiten duen aukeratu dezake (normalean, hilekoa edo urtekoa da), kontuan hartuta gorantz nahiz beherantz alda daitekeela, uneren batean fakturazioak hala eskatzen badu. Berriro ere,pentsio-planera zenbat eta ekarpen handiagoa egiten joan, orduan eta kapital handiagoa gozatu daiteke.

Har dezagun berriro aurreko adibideko autonomoa. 30 urte zituenetik hilero 100 € eman beharrean 150 € eman izan balitu, aurreikusitako kapitala 112.564 €-ra iritsiko zatekeen. Hilean 50 € gehiago ekarri izan balitu, 37.521,58 € gehiago jasoko zituzkeen.

Inbertitzailearen profila

Ikusi ditugun kopuruak autonomoak erabaki behar duen faktore garrantzitsu baten menpe daude: zer inbertitzaile profil izan nahi duen. Nagusiki hiru profil aurkitzen ditugu: zuhurra, neurritsua eta ausarta. Profilaren arabera, pentsio-planean sartuko ditugun aurrezkiak errenta aldagarri edo antzerakoen aktibo desberdinetan inbertituko dira - akzioak, deribatutako tresnak, etab-, eta baita errenta finkoko aktiboetan ere, txanpon desberdinetan igorrita.

Inbertitzailearen profila zenbat eta gehiago igo, nahi ez den errentagarritasuna lortzeko arriskua gero eta handiagoa da, baina aldi berean, handiagoa da irabazi potentziala.

Har dezagun, azken aldiz, aurreko adibideko autonomoa. Azkenean, autonomoak erabaki du 30 urterekin hastea pentsio planean inbertitzen, hilero 150 €-ko ekarpena eginda. Hasiera batean, profil kontserbadorea hartzea pentsatu zuen, baina 112.564 € jaso ordez, 77.259,46 euro jasoko zituela ikusi zuen. Azkenik eta oraindik hain gaztea izanez, piska bat gehiago arriskatzea eta erabakitako profil bat aukeratzea nahiago du; Horrela, erretiroa hartzeko unean izango den kapital estimatua 208.935 €-koa izango da.

Autonomoak nahi duen pentsio plan motan inberti dezake, baina garrantzitsua da har daitekeen arriskuarekin koherentea izatea. Zenbat eta erretirotik urrunago egon, orduan eta “maniobra tarte” handiagoa dauka eta handiagoa da errentagarritasun handiago bat bilatzerakoan onartu daitekeen arriskua. Denbora aurrera doan heinean, arriskuak moderatzea beharrezkoa da erretiroaren aurreko urteetan ezabatuta lortu arte, zeinetan kapitala zaintzea lehentasuna den.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Kontuan hartu beharreko beste datu batzuk

Pentsio planen abantailetako bat da errenta aitorpenean desgrabatu egiten dutela, gehienez ere urtean 8.000 € arte, edo ekitaldi horretan banakoak lanagatik eta jarduera ekonomikoengatik irabazitako etekinen % 30era arte.

Hala ere, kontuan hartu behar da pentsio-plana erreskatatzerakoan jasotako diruagatik ordaindu beharko dela, bai errenta edo kapital eran egiten bada. Erreskatatutako zenbatekoak laneko errendimenduen onerestea izango du.

Hemen, berriro ere, garrantzitsuena gure pentsio-plana era onenean nola erreskatatu informatzea da.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?