Erretiro aurreratua langabeziagatik: gakoak

Erretiro aurreratuaren baldintzak eta murrizketak langabezia dela eta.

Oro har, erretiroa hartu ahal izateko, legez zehaztuta dagoen adinera iritsi behar dira langileak; 2011n egindako erreformaz geroztik, progresiboki handituko da 2027an 67 urtetara iritsi arte, kotizazio-denbora luzea dutenentzat izan ezik, erretiroa 65 urterekin hartzen jarraitu ahal izango baitute.

Hala ere, kasu jakin batzuetan adin horretara iritsi aurretik har daiteke erretiroa. Erretiro goiztiar horri erretiro aurreratua deritzo: borondatezkoa izan daiteke, interesdunak bere lan-jarduera utzi nahi badu, edo nahi gabekoa, langabezia egoera jakin batzuen ondoriozkoa bada. Jarraian, langabeziagatiko erretiro aurreratua zer den, eskatzeko zer baldintza bete behar dituzun eta pentsioan zer murrizketa eragiten dituen jakiteko gako guztiak azalduko dizkizugu.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Zer da langabeziagatiko erretiro aurreratua?

Langabeziagatiko erretiro aurreratua, nahi gabeko kargu-uzteagatiko erretiro aurreratu izenez ere ezaguna, erretiro adinetik gertu egonik berriz laneratzeko zailtasunak izan ditzaketen langabetuentzat pentsatu da, bereziki. Dena dela, ez da nahikoa eskatzailea langabezian egotearekin; horrez gain, baldintza batzuk bete behar ditu erretiro modalitate hori eskatzeko.

Batetik, erretiro aurreratua onuragarria izan daiteke, erretiroa hartu berri duenak langabeziagatiko subsidioa kobratzeari utzi eta erretiro pentsio publikoa jasotzen hasten baita, eta bigarren hori handiagoa izan ohi da. Bestalde, erretiro aurreratua denez, murrizketa jakin batzuk ezartzen zaizkio pentsio horri. Hori horrela, murrizketa koefiziente jakin bat aplikatuko da, zenbat urte kotizatu diren kontuan hartuta. Minorazioa, gainera, behin betiko aplikatzen zaio pentsioari.

Era berean, gogoratu behar da, langabezia egoerak eragina izan badezake ere jasoko den pentsioan, horrek ez duela esan nahi langileak ezinbestean utzi behar dionik erretirora begira kotizatzeari. Kotizaziopeko prestazioa jasotzen denean edo 55 urtetik gorakoentzako subsidio delakoa jasotzen denean, laguntza horien onuradunak erretirorako kotizatzen jarraitzen duela ulertzen da.

Langabeziagatiko erretiro aurreratua hartzeko baldintzak

  • Erretiro modalitate horretaz baliatu ahal izateko, eskatzaileak legezko erretiro adina baino lau urte gutxiago izan behar ditu gehienez ere. Aurrez ere aipatu den bezala, pentsio sistemaren azken erreformaren ondoren urtero handituko da adin hori, 2027an 67 urteraino iritsi arte. Beraz, langabeziagatiko erretiro aurreratua noiz hartu nahi den, gutxienez 61, 62 edo 63 urte eduki beharko ditu eskatzaileak. 61 urtekoa izango da, betiere, 65 urteko adin arrunta aplikatzen zaienentzat. Gainera, kontuan izan behar da, aplikatu behar den adin arrunta zehazteko, kotizatutzat hartuko dela erretiro aurreratuko aldia.
  • Ezinbesteko beste baldintza bat da eskatzaileak, gutxienez erretiroa eskatu aurreko sei hilabeteetan, enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon behar duela Enplegu Sistema Nazionalean. Interesduna sei hilabete baino gutxiago egon bada eskatzaile gisa erregistratuta, itxaron egin behar du eskaera aurkeztu ahal izateko.
  • Kotizatutako urte kopuruari dagokionez, gutxienez 33 urteko benetako kotizazio-aldia izatea ezarri da baldintza gisa, eta horieko bi, zehazki, eskaera egin aurreko 15 urteetan kotizatutakoak izan behar dira. 33 urteko gabealdia ziurtatzeko soilik, 12 hilabete arte konputa daitezke zerbitzu militarragatik edo ordezko prestazio sozialarengatik.
  • Kontuan hartu beharreko alderdi bat da, halaber, lan-jarduera nola eten den. Erretiro hori har dezakete enpresa birmoldaketaren ondorioz laneko jarduera utzi duten langileek. Adibidez, balizko kasu honen barruan sartzen dira arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolamenduzkoak edo ekoizpena direla-eta egindako kaleratze kolektiboak; epailearen erabakiz iraungitako kontratua; edo banako enpresariaren heriotzaren, erretiroaren edo baliaezintasunaren ondoriozko enplegu-galera, besteak beste. Hau da, lege horrekin ezin dute erretiroa aurrez hartu, adibidez, bidegabeki kaleratu diren langileak, aurreko legeak onartzen zuen moduan. Egoera jakin batzuetan besterik ez da aplikatuko, modu iragankorrean, 2019. urtean zehar.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Erretiro aurreratuan aplikatu daitezken murrizketak

Erretiro aurreratua hartzen bada, borondatez nahiz behartuta, zenbait murrizketa egingo zaizkio pentsio publikoaren zenbatekoari, ezinbestean. Kasuan-kasuan aplika daitekeen murrizketa langileak kotizatutako urte kopuruaren araberakoa da.

Langabeziagatiko erretiro aurreratuaren kasuan, gehieneko murrizketa %1,875 da aurreratutako hiruhileko edo hiruhileko zati bakoitzeko (% 7,5 urtean), langileak 38 urte eta 6 hilabete baino gutxiago kotizatu badu. Kotizatutako aldia 38 urte eta 6 hilabetetik gorakoa baina 41 urte eta 6 hilabetetik beherakoa bada, %1,750 murrizten da (%7 urtean). Hurrengo kotizazio-tartea 41 urte eta 6 hilabeteren eta 44 urte eta 6 hilabeteren artean dago; horri %1,625eko murrizketa aplikatzen zaio (%6,5 urtean). Eskatzaileak 44 urte eta 6 hilabeteko kotizazio-aldia badu, gutxieneko murrizketa bat izango du; hau da, %1,5 (urtean %6).

Orain, jada badakizunean zer baldintza bete behar diren langabeziagatiko erretiro aurreratua hartu ahal izateko eta zenbat murriztuko duen horrek zure pentsioa, etorkizunean pentsatzen hasteko unea da. Eskakizunetako bat ez baduzu betetzen, edo zure pentsioak izan lezakeen murrizketak kezkatzen badizu, pentsio plana da zure aliaturik onena. Finantza produktu horri esker, pentsioa osatzeko eta lasaitasun handiagoa izateko aurrezki pribatu batzuk izango dituzu. BBVAn badakigu zuretzat garrantzitsua dela erretirora iristen zarenean segurtasun ekonomikoa bermatu ahal izatea, eta horregatik eskaintzen dizkizugu askotariko pentsio planak, mota guztietako profiletarako. Joan bbva.es webgunera edo BBVAren edozein bulegora zeurea aurkitzeko.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?