Tokiko poliziaren aldez aurretiko erretiroa

Tokiko polizia bazara, hausnartu 65 urte bete aurretik erretiratzeko aukera Gizarte Segurantzako azken erreformei esker

Enplegu eta Segurtasun Ministerioak, duela gutxi, Errege Dekretu bat sustatu du lan «nekezak, toxikoak, arriskutsuak edo osasungaitzak, eta gaixotze edo heriotza tasa handikoak» dituzten profesionalen gutxieneko erretiro adina murrizteko. Erabaki hori Gizarte Segurantzaren 206. artikuluaren araberakoa da, eta ate bat irekitzen dio tokiko poliziari aldez aurretiko erretiroa hartzeko.

Funtsean, erretiro adina murrizteko koefiziente batean datza tokiko polizientzako erretiro aurreratu mota hori. Murrizketa hori udal administrazioetarako zerbitzuan lan egiten duten kideei aplikatzen zaie, gutxienez, 15 urtez.

Artikulu honi esker, ezagutu erreformaren xehetasunak, eta, tokiko polizia bazara, ezagutu nola lortu aldez aurretiko erretiroa, pentsioaren erosahalmena galdu gabe.

Banner Superior Calcula Jubilación Banner Superior Calcula Jubilación
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Erreformaren parametroak

Erretiroaren pentsioa lortzeko ohiko adina gutxienez 65 urtekoa da. Gizarte Segurantzaren Legearen 205. artikuluak ezarritakoaren arabera, 2018an erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea dute 65 urte eta 6 hilabete bete dituzten pertsona guztiek (2027tik aurrera 67 izango dira), edo 65 urte dituztenek, baldin eta egiaztatzen badute gutxienez 36 urtez eta 6 hilabetez kotizatu dutela (2027tik aurrera 38 urte eta 6 hilabete izango dira), eta gutxienez 15 urteko kotizazio aldia dutela. Ezohiko kasuetan, aldiz, erretiroaren pentsiorako sarbidea ahalbidetuko da aldi baterako ezgaitasuna dela eta arazo ekonomikoak dituztenentzat. Nolanahi ere, ba al zenekien aldez aurretiko erretiroa hartzeko bide bat dagoela kolektibo batzuen kasuan?

Legearen hurrengo artikuluan, 206.enean, atea zabalik uzten da Errege Dekretu bidez erretiro pentsioa jasotzeko gutxieneko adina aurreratzeko, jarduerarengatik edo desgaitasuna izanez gero. Balorazio horrek sektoreen ezbehar-kopurua aztertzen du: lan-baldintzen nekea, arriskua edo toxikotasuna. Ondorioz, lan-bizitzaren eragina murriztea lortzen da; erretirorako adinaren koefiziente murriztaileak ezartzen dira pentsioa lehenago lortzeko.

Erreforma, legea eta tokiko polizientzako esan nahi duena

Legez, kolektibo batzuek –besteak beste, tokiko poliziek– % 0,20ko koefizientearen araberako murrizketa aplika dezakete kotizatutako urteetan eta, horrela, erretiroko prestazioa jasotzeko aukera aurreratu dezakete, gehienez ere 6 urtetan (37 urte kotizatuta badituzte). Edonola ere, koefizientea aplikatu ahal izateko, kotizatutako 15 urteko gabealdia dago.

Kotizatutako denbora kontuan hartzeak berdin funtzionatzen du beste kolektibo batzuetan; bertatik kenduko dira ezgaitasun edo gaixotasun, amatasun edo aitatasun baja edo ordaindutako baimen edo lizentzien ondorioz sortutako faltak (arrazoia gorabehera). Ondorioz, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren baitan dauden poliziek, aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte, tokiko polizientzako aldez aurretiko erretiro-plan honen abantailak goza ditzakete.

Espainian, 70.000 tokiko polizia daude gutxi gorabehera; beraz, haietako askorentzat, lanbideko zamak arinduko ditu erabaki horrek (urteak eman dituzte hori lortzeko lanean). «Tokiko poliziako kideen erretiro adina murrizteko koefizienteak esleitzeari buruzko txostenak» jasotakoaren arabera (Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak 2016ko maiatzean egina), tokiko poliziaren kolektiboaren batez besteko adina 43,7 urte da, eta kidegoko batez besteko antzinatasuna 23 urte da. Nahiz eta langileak gazteak izan, kontingentzia profesional bidezko ezbehar tasak handiak dira. Horrenbestez, guztiz zentzuduna da kolektiboaren erretirorako adina aurreratzea.

Lege berriak ahalbidetzen duen koefizientea % 0,20an murrizteari esker, lan egindako urteak kontuan hartzen dira kotizatzeko, langileari dagokion oinarri arautzailearen ehunekoa zehazteko asmoz.

Gertaera horrek, gainera, polizia kidegoaren errotazioa ahalbidetuko du; beraz, (gutxienez 15 urtez) lanean aritu diren profesionalentzat aringarria bermatzeaz gain, kidegoan sartzeko interesa dutenei ere aukera ematen zaie, erretiro prozesua bizkortuta. Ondorioz, erreforma beharrezkoa eta erabilgarria da hau, garrantzitsua den lan hau erakargarriagoa egiteko.

Banner Central Plan de Pensiones Banner Central Plan de Pensiones
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

BBVAren aukerak polizien pentsioak hobetzeko

Tokiko poliziako kideen erretiro aurreratuak, hala ere, berekin dakar kidegoa 65 urte bete aurretik uztea eta, beraz, askotan, indarrean jarraitu dezakete erantzukizun eta betebehar jakin batzuk. Erretiroaren hasiera, esaterako, hipoteka edo ordaintzeke dauden zor edo bestelako gastuekin batera gerta daiteke: seme-alaben ikasketak, erreformak etxean eta abar. Edozein kasutan, erosahalmenaren murrizketa pentsioa kobratzeagatik gorabehera finantzarioak ekar ditzake. Nolanahi ere, horiei aurre egin daiteke plangintza egokia egin bada. Baina, nola? Pentsio plana alternatiba egokia da aldez aurretiko erretiroa bideratzeko.

Pentsio planera hilero ekarpen xumeak eginez, modu jarraituan, emaitza harrigarriak lor daitezke epe luzera. Aurrezkiaz etorkizunean gozatzeaz gain, baliagarria da dirua lortzeko, inbertsio zentzuduna eginda. Era berean, pentsio planera egindako ekarpenak PFEZetik desgrabatu daitezkeenez, urtean 8.000 euro urte arte (eta urtean 2.500 gehiago, zure ezkontideak errenta handiak ez baditu), aurrezki horrek zure zerga oinarria murriztuko du ekitaldi fiskalean. Hau da, inbertsioak Errenta Aitorpenean itzulketak izatea erraztuko du.

bbva.es-en begirada bat eman diezaiokezu plan mota horri. Tokiko polizia bazara, has zaitez zure aldez aurretiko erretirorako kontuak egiten eta ez utzi ezusteko batek pentsiodun gisa izango duzun lasaitasuna okertzea.

Mi Jubilación Mi Jubilación
BBVA PENTSIOEN Institutuaren lankidetzarekin:
Planes de Pensiones - También podría interesarte Planes de Pensiones - También podría interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Planes de Pensiones - Herramientas Planes de Pensiones - Herramientas

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?